173/2009 FORU AGINDUA, apirilaren 7koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana. Horren bidez, Nafarroako Nekazaritza Garatzeko 2007-2013 Programaren barruan nekazaritzako elikagaien arloko mikroenpresak sortu eta garatzeko laguntzen arauak ezarri eta 2009. urterako deialdia onetsi da.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Komunitateak, bere foru araubideari esker, eskumen esklusiboa du nekazaritza eta abeltzaintza gaietan, ekonomiaren antolamendu orokorraren arabera, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 50.1.a) artikuluak ezartzen duenez.

Halaber, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko 56.1.a) artikuluan xedaturikoaren arabera, orotariko ekonomiaren oinarriekin bat, Nafarroako Foru Komunitateari dagokio erabateko eskumena Nafarroaren barruan jarduera ekonomikoa planifikatu eta garapen ekonomikoa sustatzeko.

Kontseiluaren irailaren 20ko 1698/2005 (EE) zenbakidun Erregelamenduak, Landa Garapenerako Nekazaritzaren Europako Funtsaren bitartez kudeatzen diren landa garapenerako laguntzei buruzkoak (LGENF), 54. artikuluan neurri bat ezarri du mikroenpresak sortu eta garatzeko.

2007ko abenduaren 4ko C (2007) 6163 Erabakiaren bitartez, Batzordeak Nafarroako Nekazaritza Garatzeko 2007-2013 Programa onetsi zuen; hori nekazaritzarako egiturazko politikaren funtsezko tresna da landa eskualdeetan garapen iraunkorra lortzeko eta lehiakortasuna indartzeko. Programa horretan lehengo neurriak agertzen dira, eta era berean, kontuan hartu dira Nafarroako Nekazaritzarako Plan Estrategikoaren orientazioak, bereziki ondoko helburu eta jarduera-ildo HAUEIei dagokienez: I-1 helburua (''Ustiategien egokitzapena eta birmoldaketa sustatzea'') eta horren barruko L.1.5 jarduera-ildoa (''Nekazaritzako ustiategietan eta nekazaritzako elikagaien arloko enpresetan nekazaritzaz besteko jarduera osagarriak dibertsifikatzeko laguntza'').

Agindu hau Nekazaritzako Bermerako Europako Funtsa-FEAGA eta Nekazaritzaren Europako Funtsa-LGENFek finantzaturiko gastuak ordaintzen dituen erakundea baimendu eta haren antolamendua eta funtzionamendua ezartzen duen urriaren 2ko 67/2006 Foru Dekretuaren azken xedapenetako bigarrenaren babespean eman da. Xedapen horretan Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari esku ematen zaio, bere eskumenen barruan, arau hori garatu eta betearazteko behar diren xedapen guztiak eman ditzan, bereziki nekazaritzarako Europar Batasuneko funtsen bidez osorik edo hein batean finantzaturiko diru-laguntzei buruzko arauak eman ditzan.

Neurri horiei, Europako arauen osagarri gisa, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea eta Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadurako kontseilariak otsailaren 8an eman 30/2007 Foru Agindua aplikatzekoak zaizkie. Agindu horren bidez LGENFak kofinantzatzen dituen nekazaritza aldeen garapenerako laguntzak kudeatzeko prozedura ezarri zen.

Horrenbestez, Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiak proposaturik, Nafarroako Gobernuari eta lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Xedea.

    Foru agindu honen xedea Batzordeak 2007ko abenduaren 4an hartu C (2007) 6163 Erabakiaren bidez onetsitako Nafarroako Nekazaritza Garatzeko 2007-2013 Programaren ''Nekazaritzako elikagaien arloko mikroenpresak sortu eta garatzeko laguntza'' neurriaren araua ezartzea da.

  2. artikulua. Jarduteko esparrua.

  3. artikuluan azaltzen den neurriko laguntzaren araubidea horizontala da, hau da, Nafarroako Foru Komunitateko lurralde osoan aplika daiteke, horretarako ezartzen diren lehentasun espezifikoak gorabehera.

  4. artikulua. Laguntzaren hartzaileak.

  5. Nekazaritzako elikagaien arloko mikroenpresak sortu eta garatzeko neurriaren xedea nekazaritzaren, nekazaritzako elikagaien eta basogintzaren arloko mikroenpresak dira. Mikroenpresa horiek beren helburu sozialaren arabera nekazaritza ustiategien erregistroan, nekazaritza kooperatiben erregistroan, nekazaritzako elikagai industrien erregistroan edo baso industrien erregistroan inskribatuta egoten ahal direnak dira. Beraz, beren helburu sozialeko jardueretako batzuk nekazaritzaren, nekazaritzako elikagaien eta basogintzaren arlokoak izanen dira.

  6. Mikroenpresek Batzordearen 2003/361/CE Gomendioa bete behar dute: 10 langile baino gutxiago izatea eta bi milioi eurotik beherako urteko negozio bolumena izatea.

  7. Laguntza ez zaie emanen krisian dauden enpresei, krisian dauden enpresak salbatu eta berregituratzeko Estatuko laguntzei buruzko Europar Batasuneko jarraibideetan ezarritako definizioari jarraikiz.

  8. artikulua. Aurreikusitako ekintza motak.

    Neurriaren helburua proiektu berri bat abian jartzeko inbertsio edota gastuak diruz lagunduz nekazaritzako elikagaien arloko mikroenpresak sortu eta garatzea da. Proiektu horren oinarria nekazaritzako lehengaien edota nekazaritzako zerbitzuen erabilera izan beharko da; edo bestela, proiektu horren azken emaitza nekazaritzaren edo nekazaritzako elikagaien jarduera lagun dezaketen produktu edo zerbitzuak izan beharko dira. Proiektuak nekazaritzaz besteko jarduerak hartu beharko ditu barnean, eta honako talde hauetako batean sartu beharko da:

    1. Lehenengo eta bigarren sektoreetako ekoizpen jarduera.

      Talde honetan finantzatu ahal diren jarduerak askotarikoak dira. Besteak beste, honako hauek aipatzen ahal dira:

      -Energia alternatiboen ekoizpena (eguzki-energia, eolikoa, biomasa, hidroelektrikoa).

      -Nekazaritzako hondakinak balioztatzea.

      -Nekazaritzaz besteko hondakinak balioztatzea, nekazaritza eta/edo abeltzaintzan erabiltzeko.

      -Egur artisautza eta nekazaritzarako egurrezko eraikinak.

      -Akuikultura, nekazaritza ustiategian edo ustiategi horretarako lehengai eta/edo produktuen erabilerari loturik.

      -Nekazaritzan eta abeltzaintzan erabiltzeko lanabes eta erremintak fabrikatzea.

      -Berotegiak eta nekazaritzako beste instalazio batzuk fabrikatzea eta muntatzea.

      -Nekazaritzan eta abeltzaintzan erabiltzeko lehengaiak prestatzea: ongarriak, konposta, pestizida eta biozidak, pentsuak, pentsuen osagarriak, etab.

    2. Merkataritza jarduera. Neurri honen ondoriotarako, hau da merkataritza jarduera: EE Itunaren I. eranskinaz kanpoko produktuak eta nekazaritzaz besteko zerbitzuak erakusten eta saltzen dituzten lokal txikietan salmenta antolatzea. Halaber, eskualdeko nekazaritza ustiategietan eta nekazaritzako elikagaien arloko mikroenpresetan (norberarenetan nahiz beste batzuenetan) lortzen diren produktuetako batzuk ere sartu beharko dira.

      Saltoki txikiei soilik emanen zaie laguntza, eta supermerkatu eta hipermerkatuak baztertuko dira. Internet bidezko salmentak antolatzeko inbertsioak ere finantzatuko dira.

    3. Turismo zerbitzu osagarrietarako eta kultur ondarea edo naturguneak turismo erabilerarako berreskuratu eta atontzeko eskala txikiko azpiegiturak. Turismo zerbitzu osagarriak hauek dira: landa eremuan ostatu hartzeko establezimendu eta jatetxeek edo nekazaritza-turismoko ustiategiek bezeroen aisialdi eta jolaserako doan edo prezioen bitartez, modu profesionalean eta iraunkorki ematen dituztenak, kultur, jolas, kirol, aisialdi eta ingurumen izaerakoak, naturari buruzkoak eta antolakuntza eta aholkularitza arlokoak, merkataritza-izaerakoak -garraioa- edo antzekoak. Zerbitzu horien artean hauek aipatzen ahal dira: haur parkeak, erakusketa zentroak, bizikleten alokairua, hipika zentroak, zaldiak zelabere gisa alokatzea, haurrentzako jolas eta kirol pistak, igeritokiak, bestelako zerbitzuak, etab.

    4. Ostatu txikietako eta jatetxeetako azpiegiturak. Hauek dira: 24 plaza edo gutxiago dituztenak. Landa-hotelen kasuan, muga 30 gela dira; hala ere, neurri horren eremuan gehienez ere 10 gelatarako laguntza emanen da. Azpiegitura horien artean, herrietako ohiko ostatuak aipa daitezke.

    5. Landa turismoari lotuta dauden zerbitzuak garatu eta/edo merkaturatzea.

    6. Lehen sektoreko enpresak intsumo eta zerbitzuez hornitzeko jarduera. Mota horretako enpresak dira alde batetik nekazaritza eta baso ustiategiek eta nekazaritzako elikagaien industriak funtzionatzeko beharrezkoak diren produktu eta materialez hornitzen eta bestetik horien jarduera normalerako laguntza teknikoa ematen saiatzen direnak. Produktu eta materialen (haziak, ongarriak, abereentzako pentsuak, sendagaiak, lanabesak, makinen piezak, makinak, etab.) hornikuntzarako enpresak partikular gisa edo hainbat kiderekin sortzea ere neurri honen xede da. Nekazaritza eta baso ustiategien garapenerako zerbitzuetako batzuk hauek dira: eraikuntza, iturgintza, zurgintza eta burdingintza enpresa txikiak, zura atera eta garraiatzeko enpresak eta nekazaritzarako makinen tailerrak, baita bulego hauek ere: aholkularitza tekniko eta ekonomikokoak, proiektuetakoak, kontabilitate eta finantza arloko aholkularitzakoak, laneko segurtasunekoak, nekazaritza eta basogintzako ekoizpenaren iraunkortasunekoak, merkatuari buruzko informaziokoak eta beste batzuk.

  9. artikulua. Eskatzaileak araubidean sartzeko aurretiaz bete beharreko baldintzak.

  10. Laguntzen araubidean sartzeko, eskatzaileek ondoko baldintza hauek bete beharko dituzte:

    1. Mikroenpresak helbide soziala Nafarroako Foru Komunitatean izanen du.

    2. Erakundeak, nortasun juridikoa izanik (kooperatiba, ENS, lan sozietatea, sozietate anonimoa, sozietate mugatua, etab.), ez du loturarik izanen Administrazioarekin.

    3. Finantzatu den proiektuaren xede diren jarduerak Nafarroan egitea, merkaturatze fasean produktua merkatuan jartzeagatik muga horiek gainditu behar direnean izan ezik.

    4. Inbertsioak eta gastuak alderdi teknikoan eta ekonomikoan bideragarriak direla frogatzen duen proiektua aurkeztea, bere finantza-egoera eta iguripenen ebaluazioaz gain. Hauek azalduko dira, gutxienez:

      -Enpresaburuaren eta/edo enpresaren aurkezpena: prestakuntza eta enpresa arloko esperientzia, enpresaren kokalekua.

      -Hasierako egoera eta jarduerak egiteko jomuga eta helburuak, eta horiek eskualdeko ustiategiarekin edo ustiategiekin daukaten harremana.

      -Bidezkoa bada, teknikari eskudunak sinatu duen obra edo instalazio proiektua.

      -Produktu edo zerbitzuaren definizioa: enpresa zein negoziotan ezarri nahi den, horren mugapena.

      -Marketin plana: merkatuaren azterketa, merkataritzako helburua eta salmenta, prezio, banaketa eta komunikazioari buruzko aurreikuspena.

      -Eragiketetarako plana: ekoizpen prozesua, teknologi maila...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR