193/2008 FORU AGINDUA, ekainaren 12koa, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu kontseilariak emana, merkataritzako taldeak sustatu eta kudeatzeko diru-laguntzaren araubidea ezartzen duena 2008-2011 aldirako.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

Nafarroako Barne Merkataritza Modernizatzeko II. Planak (2008- 2011) taldeak sustatu eta kudeatzeko programa baten ezarpena aurreikusten du.

Programa horren xedea da enpresen arteko elkarteak eta lankidetza sustatzea, merkataritzako sustapenerako talde-estrategiak garatzeko tresna gisa, behar adinako ahalmena duten hirialdeetan. Gainera, merkataritzako enpresen errentagarritasuna hobetu nahi da programa horren bitartez, erosketa-zentralen sorrera eta enpresen tamaina handitzea ahalbidetuko duten beste integrazio mota batzuk direla medio.

Planean neurri hauek jaso dira, besteak beste: diru-laguntzak ematea, kasuan kasuko udalerriko eta merkataritza eremuko merkataritza ahalmenerako Merkataritzako Jarduketarako Plan egokia baldin badago; hiriko merkataritza guneetako merkataritza elkarteak kudeatzeko egituraren profesionalizazioa hobetzea; eta udal merkatuen merkataritza eta arkitektura egitura birmoldatu eta eraberritzea.

Sektorearen ikuspuntutik hauek dira garatu beharreko neurriak: sektoreko elkartegintza eta sektoreko elkarteen jarduera sustatzea, eta halaber, sektore berean baina lurralde desberdinetan diharduten enpresen arteko harremanak sustatzea.

Sentiberatze eta informazio neurriak ere jaso dira Planean, merkataritzari zuzenduak, oro har, oso aldakorra den eta etengabeko bilakaera duen sektore honetan enpresen lehiakortasunari eusteko prestakuntzaren eta birziklapenaren beharra dagoela ohartarazteko neurriak, hain zuzen ere; eta UNE 175001 (Zerbitzuaren Kalitatea saltoki txikietan) arau sailaren ezarpenerako neurriak ere baditu Planak.

Foru agindu honen xedea da merkataritzako taldeak sustatu eta kudeatzeko diru-laguntzaren araubidea ezartzea 2008-2011 aldirako.

Nafarroako Txikizkako Merkataritzako Kontseilu Aholku-emaileak foru agindu honetako proiektuari buruz aldeko txostena egin du 2008ko ekainaren 3ko bilkuran, Nafarroan merkataritza arautzen duen uztailaren 12ko 17/2001 Foru Legearen 63.2 artikuluan xedatutakoarekin bat.

Foru agindu honetan ezartzen den diru-laguntzaren araubideari abenduaren 15eko 1998/2006/EE Erregelamendua aplikatu behar zaio, Itunaren 87. eta 88. artikuluak "de minimis" laguntzei nola aplikatu arautzen duena (EEAO L 379, 2006ko abenduaren 2koa).

Horrenbestez, eta Nafarroako Gobernuari eta lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 g) artikuluak xedatzen duenarekin bat,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Xedea.

    Diru-laguntza honen helburu publikoa da laguntza ekonomikoa ematea merkataritzako elkarteei, xede hauetarako:

    1. Oro har, estrategia kolektiboak garatzen ahal dituzten udalerrietako eta merkataritza eremuetako merkatarien elkarteen jarduketak sustatzea, eta, zehazki, herriguneetan merkataritza zentroak sustatzea, horrelakoak sortzeko ahalmena duten udalerrietan.

    2. Udal merkatuen merkataritza-egitura birmoldatu eta modernizatzea, hiri eremuetako merkataritza arloko erakarpen-guneak baitira.

    3. Bakarka lan eginez aurrera ateratzen zail diren ekintzetan zenbait merkatari elkarlanean aritzetik heldu den potentzialtasun ekonomikoaren errentagarritasunaz baliatu nahi duten enpresen elkartze proiektuak bultzatzea.

    4. Sentiberatze eta komunikazio ekintzak bultzatzea, sektoreko enpresen modernizaziorako eta lehiakortasunaren hobekuntzarako garrantzi berezia duten gaietan.

  2. artikulua. Eremua.

    Merkataritzako taldeak sustatu eta kudeatzeko diru-laguntzaren araubidea aplikatzen ahal zaien programak honako hauek dira:

    1. Merkataritzako jarduketarako programak (MJP): zenbait jarduera eremutan edo sektoretan merkataritza modernizatu, berregituratu eta suspertzen duten prozesuak dinamizatzeko helburua dutenak. Programa horiek mota hauetakoak izan daitezke, aplikazio eremuaren arabera:

      A.1) Eremuko programak: programa horiek, estrategia kolektiboak hartzeko eremu bakoitzak duen ahalmenaren arabera, honela sailkatzen dira:

      -Erreferentziako merkataritza guneak, lurraldekoak.

      -Erreferentziako merkataritza guneak, eskualdekoak.

      -Erreferentziako merkataritza guneak, tarteko eremuetakoak.

      -Udalerrietako merkataritza guneak edo hurbilekoak, behar adinako ahalmena dutenak.

      Nafarroako udalerrietako herriguneetan merkataritza zentroak garatzeko ahalmenaren gaineko azterlanari eta Irueko auzoen araberako Merkataritzako Jarduketarako Planak definitzeko azterlanari jarraikiz, aurreko baldintzak betetzen dituzten udalerriak nahiz haietako hirialdeak foru agindu honen I. eranskinean daudenak dira.

      Nolanahi ere, aldi batez, haien ahalmena aztertu arte, diru-laguntza ematen ahalko zaie aurreko atalean aurreikusi ez diren udalerriei buruzko programei, baldin eta aurreko 2 urteetan Merkataritzako Jarduketarako Programa garatzeko diru-laguntzak inoiz jaso bazituzten eta aipatutako azterlanean haien ahalmena aztertu ez bada.

      A.2) Udal merkatuetan egindako programak.

      A.3) Gremioen araberako programak: merkataritzako jardueraren sektore bat Nafarroako lurralde osoan.

      A.4) Programa sektorialak: Nafarroa osoko merkataritzarako.

    2. Merkataritzaren lankidetza eta integrazio estrategikoa sortu eta garatzeko programa: helbide soziala Nafarroan izanen duten enpresa arteko egiturak sortu eta garatu, merkataritzaren egungo egiturak sendotzeko. Honako proiektu hauei lagunduko zaie bereziki:

      B.1) Txikizkako udal merkatuak merkatariek berek kudeatzea.

      B.2) Nafarroako merkataritzako enpresendako interesgarritzat jotzen diren sektoreetako erosketa- eta zerbitzu-zentralak.

      B.3) Hiriko merkataritza guneak: Nafarroako udalerrietako herriguneetan merkataritza zentroak garatzeko ahalmenaren gaineko azterlanaren arabera behar adinako ahalmena duten udalerrietan edo haietako aldeetan.

      Baldintza hori betetzen duten udalerriak edo haietako aldeak foru agindu honen I. eranskinean daude.

      B.4) Integraziorako beste proiektu batzuk, Nafarroako merkataritza garatzeko interesgarritzat jotzen direnak.

  3. artikulua. Laguntza jaso dezaketen jarduerak.

    Diru-laguntzaren xede izanen dira behean programaz programa aipatzen diren jarduerak eta inbertsio proiektuak. Ez da inoiz diru-laguntzarik emanen eskatzailearen funtzionamendu gastu arruntetarako.

    1. Merkataritzako jarduketarako programak.

      A.1) Merkatuen azterlan teknikoak eta haien ikerketa: merkataritza sektoreari edo merkaturatze prozesuei buruzko azterlanak eta ikerlanak egitea, ondoren azaltzen diren arloetakoak:

      -Nafarroako udalerrietako herriguneetan merkataritza zentroak garatzeko ahalmenaren gaineko azterlanean udalerri bakoitzarentzat ezartzen diren jarduketa ildo oinarrizkoak garatzea.

      -Eremu geografiko edo sektorial jakin batzuetako merkaturatzeko egiturak eta prozesuak aztertzea.

      -Nafarroako merkataritzaren modernizazioa eragin dezakeen beste edozein arlotako ezagupenak lortzea.

      Gremio jakinei buruzko azterlanek ondokoak bildu behar dituzte gutxienez:

      -Merkataritzako Jarduketarako Programari buruzko justifikazioko memoria, aplikazio sektorearen mugaketa bereziki aipatuta.

      -Programak hartzen duen sektoreko merkataritzako banaketaren egoerari buruzko azterlana: egungo egoera eta joerak.

      -Merkataritzako eskariari, eskariaren eragileen egiturari eta kontsumo ohiturei buruzko joeren eta egungo egoeraren gaineko azterlana.

      -Diagnostikoa, puntu sendoak eta ahulak, haien mehatxuak eta aukerak adierazirik.

      -Programarekin erdietsi nahi diren helburuak eta jarduketaren ildo nagusiak, haien deskribapena, edukia eta helburu zehatzak.

      Azterlanak entitate eskatzailetik kanpoko enpresa edo erakundeek egin beharko dituzte.

      A.2) Teknika eta merkataritza arloko aholkularitza: teknika eta merkataritza arloetako kanpoko aholkularitza, Merkataritzako Jarduketarako Programaren barrenean sartutako jardueretarako.

      A.3) Merkataritzako sustapena: programa hauek garatzeko beharrezkoak diren publizitatea, publizitateko materiala, zuzeneko marketina, merkataritza bizkortzea eta abar.

      Merkataritza bizkortzeko ekintzak, MJPak ukitutako kaleetan eta merkataritza ordutegian egin beharko dira.

      Halaber, publizitaterako zozketak egiten direnean, dagozkien tasak ordaindu izana frogatu beharko da, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako tasa eta prezio publikoei buruzko martxoaren 27ko 7/2001 Foru Legearekin bat.

      A.4)...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR