1/2009 EBAZPENA, urtarrilaren 2koa, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko maisu-maistren kidegoan sartzeko eta kidego horretako karrerako funtzionarioek maisu-maistren kidegoan espezialitate berriak eskuratzeko deialdia onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren hamabigarren xedapen gehigarriak xedatzen du irakasleen funtzio publikoan sartzeko sistema oposizio-lehiaketa izanen dela.

Maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren hamazazpigarren xedapen irangakorrak xedatzen duenez, aipatu legea ezartzen den urteetan, irakasleen funtzio publikoan sartzeko hautapen prozedura bat eginen da. Prozedura horren barnean, lehiaketaldian prestakuntza akademikoa baloratuko da eta, bereziki, ikastetxe publikoetan hezkuntza etapa berean irakasle lanetan izaniko esperientzia, legeek baimetzen dituzten mugen barruan. Gainera, oposizioaldia, proba bakar bat izanen duena, kasuan kasuko espezialitatearen edukiez, gaitasun pedagogikoaz eta irakaskuntzarako behar diren tekniken ezagutzaz izanen da.

Arau hori betez, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan aipatzen diren irakasle kidegoetan sartu, bertara igo eta espezialitate berriak eskuratzeko Erregelamendua onetsi eta lege horretako hamazazpigarren xedapen iragankorrean sarrerarako aipatzen den araubide iragankorra arautzen duen otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuko lehen xedapen iragankorrak xedatzen duenez, Hezkuntzari buruzko 2/2006 Foru Legea ezartzen den urteetan deialdien xede diren irakasleen kidegoetan sartzeko prozedurei aplikatuko zaizkie VI. tituluko xedapenak.

Abenduaren 15eko 125/2008 Foru Dekretuaren bidez, maisu-maistren kidegoko 600 lanpostu huts betetzeko lan eskaintza egin da.

Horrenbestez, Hezkuntza Departamentuak deialdia hauek iragartzea erabaki du:

I.-Maisu-maistren kidegoan sartzeko deialdia.

II.-Maisu-maistren kidegoko funtzionarioek espezialitate berriak eskuratzeko prozeduraren deialdia.

  1. TITULUA

    Maisu-maistren kidegoan sartzeko deialdia.

    Hona hemen deialdiaren

    OINARRIAK

    Lehena.-Oinarri orokorrak.

    1. Maisu-maistren kidegoko 600 lanpostu betetzeko oposizio-lehiaketarako deia egiten da. Lanpostuak Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuan aritzeko dira.

      Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak onetsi zuen Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bateginak, abenduaren 24ko 21/2008 Foru Legearen bidez onartutako idazketaren arabera, zazpigarren xedapen gehigarrian ezarritakoarekin bat, eskainitako lanpostu guztien %5 gorde dira %33ko ezgaitasuna edo handiagoa duten izangaientzat, betiere hautaprobak gainditzen badituzte, ezgaitasun maila dagokion unean frogatzen badute eta lanpostuari dagozkion lan eta eginkizunekin bateragarria dela ziurtatzen badute. Xedapen horrek, gainera, ezartzen du pertsona horiek betetzen dituzten lanpostuak deitutako lanpostuen %3 baino gutxiago baldin badira, txanda horretan bete gabe gelditzen diren lanpostuak hurrengo ekitaldiko kupoari (%5) gehituko zaizkiola, baina lanpostuen %10 gainditu gabe. Hortaz, oraingo lanpostu kopuruaren %5i beste 8 lanpostu gehitu behar zaizkio, hots, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak abenduaren 28ko 2752/2007 Ebazpenaren bidez onetsitako deialditik datozenak.

      Minusbaliatuentzat gordetako lanpostuak osorik edo partzialki betetzen ez badira, dagokien espezialitate eta hizkuntzako lanpostuei gehituko zaizkie, prozedura irekian betetzeko.

    2. Deialdian ateratako lanpostuak honela banatu dira espezialitateen, hizkuntzen eta sarbidearen arabera:

      Entzumena eta Hizkuntza (gaztelaniaz) 10 2

      Entzumena eta Hizkuntza (euskaraz) 3 1

      Gorputz Hezkuntza (gaztelaniaz) 26 -

      Gorputz Hezkuntza (euskaraz) 8 -

      Frantsesa (gaztelaniaz) 2 -

      Frantsesa (euskaraz) 2 -

      Ingelesa (gaztelaniaz) 102 4

      Ingelesa (euskaraz) 48 2

      Musika (gaztelaniaz) 10 2

      Musika (euskaraz) 7 1

      Haur Hezkuntza (gaztelaniaz) 92 8

      Haur Hezkuntza (euskaraz) 61 4

      Pedagogia terapeutikoa (gaztelaniaz) 40 5

      Pedagogia terapeutikoa (euskaraz) 19 1

      Lehen Hezkuntza (gaztelaniaz) 76 4

      Lehen Hezkuntza (euskaraz) 27 3

      Euskara (Nafarroa) 29 1

      Lanpostuen ezaugarriei dagokienez, adierazten da deitutako espezialitateetako lanpostuak ibiltariak izan daitezkeela.

    3. Hautapen prozedura honi ondoko hauek aplikatuko zaizkio:

      Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa (106. Estatuko Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 4koa); langileen joan-etorri askeari buruz Europako Parlamentuak emandako 2004/38/EE Zuzentaraua; otsailaren 16ko 240/2007 Errege Dekretua, Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoari buruzko Akordioari lotutako beste estatu batzuetako herritarrak Espainian sartu eta bizitzeari eta beren joan-etorri askeari buruzkoa (51. Estatuko Aldizkari Ofiziala, otsailaren 28koa); otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretua, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak aipatzen dituen irakaskuntzako kidegoetan sartu, bertara igo eta espezialitate berriak lortzeko Erregelamendua onesten duena eta lege horre hamazazpigarren xedapen iragankorrean aipatzen den aldi baterako sarrera-araubidea arautzen duena (53. Estatuko Aldizkari Ofiziala, martxoaren 2koa); bai eta aplikagarri diren gainerako xedapenetan eta deialdi honetan berean xedatutakoa ere.

      Bigarrena.-Izangaien betebeharrak.

      Deialdi honetan parte hartzen duten izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte onartuak izateko:

    4. Betebehar orokorrak.

      1. Espainiarra izatea edo Europar Batasuneko gainerako Estatuetako batekoa, edo ondoko arauak aplikatuak dituen Estaturen batekoa: langileen joan-etorri askeari buruz Europako Parlamentuak emandako 2004/38/EE Zuzentaraua eta Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoari buruzko Akordioari lotutako beste estatu batzuetako herritarrak Espainian sartu eta bizitzeari eta beren joan-etorri askeari buruzko otsailaren 16ko 240/2007 Errege Dekretua.

        Ezkontideek ere parte har dezakete, zuzenbidez bananduta ez badaude, bai eta bere ondorengoek eta ezkontidearenek ere, zuzenbidez bananduta ez badaude eta, ondorengoei dagokienez, hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, zaharragoak izanez gero, haien bizkar bizi badira edo ezgaiak badira. Halaber, izangaiaren aurreko ahaide zuzenek eta haren ezkontidearenek parte hartzen ahal dute, zuzenbidez bananduta ez badaude eta haren kargura bizi badira.

      2. Hemezortzi urte beteak izatea eta, oro har, erretiroa hartzeko ezarritako adina ez izatea.

      3. Maisu-maistren kidegoari eta aukeratu nahi den espezialitateari dagozkion eginkizunekin bateraezina den eritasunik edo muga fisiko edo psikikorik ez izatea.

      4. Diziplina espediente bidez Administrazio Publikoen zerbitzutik bereizia ez izana, eta eginkizun publikoak betetzeko desgaituta ez egotea.

        Espainiakoa ez beste nazionalitate bat dutenek zigor edo auzi bidez euren estatuetako funtzio publikoetan aritzeko gabetuta ez daudela egiaztatu beharko dute.

      5. Karrerako funtzionarioa ez izatea, ez eta praktiketakoa ere, edo maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionario izendatzeko esperoan ez egotea.

      6. Maisu/Maistra titulua edo horren baliokidea izatea. Hezkuntzari buruzko Lege Organikoaren hamaikagarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera, Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko irakasle tituluak eta Lehen Hezkuntzako maisu/maistra tituluak maisu-maistra tituluaren balio bera dute, irakaslanaren ondorioetarako.

        Izangaiek atzerrian lortutako titulazioak aurkezten badituzte, haien homologazioaren egiaztagiria izan beharko dute, otsailaren 20ko 285/2004 Errege Dekretuan eta azaroaren 3ko 3686/2004 ECI Aginduan ezarritakoarekin bat, edo, onarpenaren egiaztagiria, 2005/36/EE Zuzentarauan eta urriaren 25eko 1665/1991 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera.

    5. Minusbaliatuen txandan parte hartzeko berariazko betebeharrak.

      Prozedura honetan parte hartzen ahalko dute, maisu-maistren kidegoan sartzeko eskatutako betebehar orokorrak eta berariazkoak betetzeaz gain, %33ko edo hortik gorako ezgaitasuna aitortua duten pertsonek, betiere irakasle lanerako oro har eskatzen den gaitasun funtzionala badute, eta lortu nahi den espezialitaterako behar dena ere bai.

      Hautapen prozesuan izangai horiek izanen dituzten baldintzak eta txanda irekiko izangaienak berberak izanen dira, deialdi honen hirugarren oinarriko 2. ataleko D) letran aipatzen diren egokitzapenak galarazi gabe.

      Prozedura honetan parte hartzen duten izangaiek ezin izanen dute espezialitate eta hizkuntza bereko txanda irekian parte hartu.

    6. Euskaraz eman beharreko lanpostuak eta Euskara (Nafarroa) espezialitateko lanpostuak eskuratu ahal izateko betebehar berariazkoak.

    7. atalean ezarritako betebehar orokorrez gainera, izangaiek ondoko titulu hauetakoren bat izan beharko dute: Euskal Filologiako lizentziadun titulua, maisu/maistra titulua (Euskal Filologia espezialitatea), EGA titulua (Euskararen Gaitasun Agiria), Euskaltzaindiaren Gaitasun Agiria, Hizkuntza Eskola Ofizial batek luzatutako Euskararen Gaitasun Agiria edo baliokidetzat jotzen den titulu bat.

    8. Nazionalitate espainiarra ez duten izangaientzako berariazko betebeharrak:

      Nazionalitate espainiarra ez duten izangaiek, hautapen prozesuan onartuak izango badira, gaztelaniaz egoki egiten dutela frogatu beharko dute, hirugarren oinarriko 2.B) atalean xedatutako moduan.

    9. Oinarri honetan aipatutako betebehar guztiak eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean bete beharko dira eta karrerako funtzionario gisa lanpostuaren jabetza hartu arte betetzen jarraitu.

      Hirugarrena.-Eskabideak eta eskubideen ordainketa.

    10. Hautapen prozeduran parte hartu nahi dutenek eskabide baten bidez eskatu beharko dute; eskabidearen eredua interesdunen eskura izanen da Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko Argibide eta Agiri Bulegoan. Halaber, parte hartzeko eskabidea eta ordainketa gutuna Nafarroako Gobernuaren web orrian jarriko dira: www.pnte.cfnavarra.es, baita Nafarroako Gobernuaren web orrian ere: www.navarra.es.

      Eskabidean izangaiek zehaztu beharko dute zein espezialitate eta hizkuntzatan parte hartzen duten, deialdi honetako lehenengo oinarrian agertzen direnen artean aukeratuz, eta horrez gain, zehaztu beharko dute zer prozeduraren bidez parte hartzen duten espezialitate eta hizkuntza bakoitzean, ondoko hauen arabera:

      Zein prozeduraren bidez parte hartzen den:

      -Irekia.

      -Minusbaliatuentzako...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR