49/2011 FORU AGINDUA, otsailaren 15ekoa, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak emana, ekainaren 27ko 242/2000 Foru Dekretuan 2011rako ezarritako laguntza ekonomikoen zenbatekoak zehazten dituena. Dekretu horretan zuzeneko laguntza ekonomikoak ezartzen dira, neurri osagarri gisa, langileek laneko eta familiako eginbeharrak batera eramateko, eta jaiotzak sustatzeko.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Langileek Laneko eta Familiako Eginkizunak Batera Eramateari buruzko azaroaren 5eko 39/1999 Legeak indarra hartzeak familiari laguntzeko politiken aurrerapen handia ekarri zuen, onetsitako neurriek arindu egin baitzuten familiaren arloan gertatu den aldaketa sozialari gehien eragin dion alderdietako bat, emakumea lan munduan sartu izana alegia.

Langileek familiaren bizitzan parte hartu ahal izateko lege horrek lan eremuan egindako aldaketak urrats handia dira gizon eta emakumeen aukera berdintasunarerako bidean.

Aurrekoan oinarrituta, lan eremuan hartutako neurrien osagarri, eta semea edo alaba zaintzeko eszedentziarako eskubidea baliatu dadin bultzatzearren, Nafarroako Gobernuak ekainaren 27ko 242/2000 Foru Dekretua onetsi zuen. Foru dekretu horrek zuzeneko laguntza ekonomikoak ezartzen ditu, neurri osagarri gisa, langileek laneko eta familiako eginkizunak batera eramateko eta jaiotzak sustatzeko.

Foru dekretu horretan laguntzen zenbatekoak, onuradunen betebeharrak eta laguntzarako baldintzak ezartzen dira.

Orobat, ahalmena ematen zaio Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteriako kontseilariari foru dekretu hori garatu eta aplikatzeko behar diren xedapen guztiak eman ditzan.

Gaur egun, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariaren martxoaren 2ko 64/2010 Foru Aginduan ezarrita dago laguntzen zenbatekoa. Kontuan hartuta zenbatekoa den laguntza horietarako 2011ko gastuen aurrekontuan aurreikusita dagoen kopurua, ekitaldi honetako zenbatekoak onetsi behar dira.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez eta Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 125/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan eskudantzien arabera,

AGINDU DUT:

  1. Ekainaren 27ko 242/2000 Foru Dekretuan ezarritako laguntza ekonomikoen zenbatekoa finkatzea 2011rako. Foru dekretu horrek zuzeneko laguntza ekonomikoak ezartzen ditu, neurri osagarri gisa, langileek laneko eta familiako eginkizunak batera eramateko eta jaiotzak sustatzeko neurri osagarri gisa. Hona hemen finkatu diren zenbatekoak:

    1. 417,27 euro hilean, familiei ordainduko zaizkienak bigarren haurrak urtebete egin arte (edo lehenengoak %25eko edo gehiagoko minusbalioa badu), aitak eta amak lan egin eta horietako batek eszedentzia eskatzen duenean haur hori zaintzeko.

    2. 417,27 euro hilean, familiei ordainduko zaizkienak hirugarren haurrak edo...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR