Deialdia, aholkulari juridiko izateko lanpostu bat betetzekoa

SecciónII. Nafarroako Toki Administrazioa
  1. _Arau orokorrak.

    1.1. Deialdi honen xedea da aholkulari juridiko izateko lanpostu bat, funtzionarioen araubidekoa, oposizio-lehiaketa bidez eta txanda librean betetzea. Deialdia honako agindu hauen arabera gauzatuko da: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua; hura garatu eta gauzatzeko eman zen Sarrera Erregelamendua eta gainerako arau aplikagarriak eta deialdi honen oinarriak.

    1.2. Izendapenarekin batera pertsona izendatu hori nomina eta plantillako funtzionario bihurtuko da, Iruñerriko Mankomunitateko funtzionarioen arloan indarrean dauden xedapenetan ezarri diren eskubide eta betebehar guztiekin.

    1.3. Lanpostuak A mailako lansariak izanen ditu, uztailaren 4ko 158/1984 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Lansarien Behin-behineko Erregelamenduan eta Mankomunitateko lanpostuen Zerrendan ezarritakoari jarraikiz.

    1.4. Izangaia, hautapen probak gainditu eta deialdi honetako lanpostuetan aritzeko izendatu ondoren, Iruñerriko Mankomunitatean sartu eta funtzionario eginez gero, Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean afiliatuko da eta alta emanen zaio, araubide horretan aurreikusitako babesean.

    Deialdi honetako lanposturako izendatu eta lehendik eskubide pasiboen eta osasun eta gizarte laguntzaren araubidean, hots, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuan eta gainerako xedapen osagarrietan aipatzen den hartan, afiliatuta dagoen funtzionarioak bertan segitzea aukeratzen ahal du edo Gizarte Segurantzan afiliatzea.

    1.5. Izendatzen den izangaiak destinoko herrian izan beharko du bizilekua, bertan helbidea egiazki kokatuz. Administrazio organo eskudunek destinoa aldatzen ahalko dute.

    1.6. Lan jardunaren araubidea zerbitzuaren beharretara egokituko da eta administrazio organo eskudunek edozein unetan aldatzen ahalko dute.

    1.7. Deialdi honi dagokion lanpostua ez da jendeari arreta zuzena egitekoa.

  2. _Izangaien betebeharrak.

    2.1. Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek, eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean eta lanpostuaz jabetu arte, baldintza hauek bete beharko dituzte:

    1. Nazionalitate espainiarra izatea.

    2. Adinez nagusi izatea.

    3. Zuzenbidean lizentziatua izatea edo titulu baliokidea edukitzea, edo huraxe lortzeko baldintzetan egotea deialdian parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean.

    4. Lanpostuari dagozkion egitekoetan aritzeko behar den gaitasun fisiko nahiz psikikoa izatea.

    5. Eginkizun publikoetan aritzeko desgaitu edo gabetua ez egotea eta inongo Administrazio Publikoren zerbitzutik bereizia ez izatea.

    2.2. Hirugarren oinarrian xedatutakoa izan ezik, lanpostua eskuratzen duen izangaiak aipaturiko betebeharrak egiaztatu beharko ditu, deialdi honetako 7.2 oinarriak aurreikusitako epean eta moduan.

  3. _Eskabideak.

    3.1. Deialdian parte hartu ahal izateko eskabideak Iruñerriko Mankomunitatearen erregistro orokorrean aurkeztu beharko dira, Iruñeko Chinchilla jeneralaren kalearen 7an, edota Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako edozein bidez, hogeita hamar egun naturaleko epean, deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik aitzina. Aipatu eskabideak deialdi honetan argitaratutako ereduari lotuko zaizkio, eta haietan izangaiek adierazi beharko dute eskatzen diren baldintza guztiak betetzen dituztela, eskabideak aurkezteko ezarritako epearen azken eguna baino lehenago.

    Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

  4. _Izangaiak onartzea eta erreklamazioak.

    4.1. Eskabideak aurkezteko epea amaitutakoan, Mankomunitateburuak ebazpena emanen du, onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin aginduko du.

    4.2. Izangai baztertuek, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean behin-behineko zerrenda argitaratu eta ondoko hamar egun balioduneko epearen barnean, erreklamazioak egiten ahalko dituzte, eta akatsik baldin bada, haiek zuzendu.

    4.3. Erreklamazioak aurkezteko epea iraganik eta haiek ebatzitakoan, alkateak onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko ebazpena emanen du eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin aginduko.

  5. _Epaimahaia.

    5.1. Epaimahaia ondoko kide hauek osatuko dute:

    _Mahaiburua: Javier Iturbe Ecay jauna, Mankomunitateko burua.

    _Mahaikidea: Maria Teresa Donázar Pascal andrea, Iruñerriko Mankomunitateko idazkari nagusia.

    _Mahaikidea: Miguel Esparza Oroz jauna, Nafarroako Legebiltzarreko letratua.

    _Mahaikidea: María Mendive Urtasun andrea, Iruñeko Udaleko letratua.

    _Mahaikidea-idazkaria: Gonzalo Pérez Remondegui jauna, Iruñerriko Mankomunitateko Aholkularitza Juridikoko Zuzendaria.

    Epaimahaia hautapen probak egin baino lehenago eratu beharko da.

    5.2. Epaimahaia ezin izanen da osatu, ez eta jardun ere, gutxienez ere bere kideen erabateko gehiengoa biltzen ez bada.

    Organo kolegiatuaren eraketa eta jarduketak baliozkoak izan daitezen, epaimahaiburuak eta idazkariak egon beharko dute, edo bestela, haien ordezkoek.

    5.3. Epaimahaikideek ezin izanen dute esku hartu eta halaxe jakinarazi beharko diote dei egin duen organoari, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean aurreikusitako abstentzio arrazoiak daudenean.

    Halaber, izangaiek mahaikideak errefusatzen ahalko dituzte inguruabar horiek gertatzen direnean.

    5.4. Epaimahaiak gehiengoaz ebatziko ditu deialdiko oinarriak ulertu eta aplikatzerakoan sor litezkeen afera guztiak.

    5.5. Epaimahaiak aholkulari espezialistei dei egiten ahalko die proba guztietarako edo batzuetarako. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoan baizik ez dira ariko eta haietan soilik emanen diote laguntza epaimahaiari.

  6. _Oposizio-lehiaketaren garapena.

    6.1. Lehiaketaldia.

    Lehiaketa huts-hutsean datza lehiakideek alegatutako merezimenduen kalifikazioan, ondoko baremoaren...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR