111/2010 FORU AGINDUA, abenduaren 31koa, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismoko kontseilariak emana, 'Nafarroa, bizitzeko moduak 2010' turismo jardueretako doako bisiten eta deskontuen kanpaina luzatu eta dagokion gastua baimentzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismoko kontseilariaren martxoaren 17ko 28/2010 Foru Aginduaren bidez onetsi zen 2010eko laguntzen deialdia turismo jardueretako doako bisitetarako eta deskontuetarako.

Deialdiaren 6. oinarriak (Neurriaren erreferentziako aldia) dioenez, "Kanpaina.... 2010eko aurrekontuko dirua agortzen denean bukatuko da eta, edonola ere, 2010eko abenduaren 31n".

Harik eta 2011ko proposamen berria, prestatzen ari dena, onetsi arte neurri horrek jarrai dezan, egokitzat jo da oraingo kanpainako erreferentzia aldia luzatzea 2011ko martxoaren 31 bitarte edo, oraingoa ordeztuko duen deialdi berria onetsi arte, halakorik egiten bada.

Horrenbestez, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 126/2007 Foru Dekretuaren 2.2 artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. "Nafarroa, bizitzeko moduak" turismo jardueretako doako bisiten eta deskontuen kanpainaren erreferentzia aldia luzatzea 2010eko otsailaren 28a arte, edo oraingoa ozdeztuko duen deialdia berria onetsi arte, halakorik egiten bada.

  2. Gehienez 150.000 euroko gastua baimentzea, "Krisiaren kontrako neurriak. Doako bisitak eta deskontuak turismo jardueretan" izeneko A10001 A1100 4809 432300 kontu-sailaren kargura, 2011ko gastuen aurrekontutik.

  3. Foru agindu hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Deialdi honen eta oinarrien aurka, espedienteko interesdunek (administrazio publikoak ez...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR