690/1996 FORU DEKRETUA, abenduaren 30ekoa, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legea aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Estatuak eta Nafarroako Foru Komunitateak 1990eko uztailaren 31n sinatutako Hitzarmen Ekonomikoaren 27. artikuluan ezarritakoaren arabera, Nafarroako Zerga Berezien ordainarazpenari dagokionez, Estatuan uneoro indarra duten oinarrizko hastapen, balio handiko arau eta formazko arauak izanen dira aplikagarri.

Beste alde batetik, indarra duen Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 11ko 24/1985 Foru Legearen Bigarren Xedapen Gehigarriak Nafarroako Gobernuari baimena ematen dio beharrezkoak diren arauak emateko, Hitzarmen Ekonomikoa Zeharkako Ezarpenaren araubide berrira egokitzeko Akordioan ezarritakoa bete ahal dadin. Akordio hau aipatzen denean Hitzarmen Ekonomiko berria dugu gogoan, honek indarra hartu ondoren. Hitzarmen berri horrek aipatutako egokitzapena onesten duen maiatzaren 5eko 18/1986 Legea espreski indarrik gabe uzten du.

Balio Erantsiaren gaineko Zergaren araubide arrunta arautzen duen Legea aldatu da ondorengo gai hauetan: zerga oinarriaren zuzenketaren zergatiak eta ondorioak, jardueraren hasieraren aurretiko kenkariak eta ondasun erabilien, artelanen, antigoaleko gauzen eta bildumako gauzen araubide berezia.

Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legean egin diren aldaketen xedea araubide arruntean egindakoak bertan sartzea da eta horiek 1997ko urtarrilaren 1etik aitzina aplikatuko dira. Hori dela eta, beharrezko da, aipatutako Xedapen Gehigarriaren bigarren paragrafoan aurreikusitakoaren arabera, Parlamentuan behin betikoz onetsi artean Nafarroan behin-behineko indarra izanen duten arauak ematea Foru Dekretuaren bidez. Arauok eman eta hurrengo hamar egunen barnean Parlamentura igorri behar dira.

Horrenbestez, Ekonomi eta Ogasun kontseilariak proposaturik eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko abenduaren hogeita hamarrean hartutako erabakiari jarraiki,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.-Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legearen aldaketa.

Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legearen ondorengo artikulu hauek eduki honekin idatzita geratuko dira, 1997ko urtarrilaren 1etik aitzinako ondorioekin:

Lehenbizikoa.-19.5.3. artikulua.

3garren. Salbuespenek ukitzen dituzten eragiketak arau bidez zehazten den Matrikula Erregistroan aipatu aireuntzien matrikulazioa gauzatu ondotik egin daitezela.

Bigarrena.-20.1.1. artikulua.

1. Zerga gabeko eremu edo biltegian sartzekoak diren ondasunen eta Aduanara eraman eta, halakorik eginez gero, aldi baterako gordetzen diren ondasunen entregak.

Hirugarrena.-20.2. artikulua.

"2. Artikulu honetan aipatzen diren zerga gabeko eremu eta biltegiak eta aldi baterako biltegiak aduanei buruzko legerian era horretan zehazten direnak dira. Merkatugaiak zerga gabeko eremu eta biltegietan sartu eta bertan egotea eta aldi baterako gordetzeko paratzea legeria horretan ezarritako arau eta betebeharren arabera eginen dira."

Laugarrena.-28. artikulua.

28. artikulua.Zerga oinarriaren aldaketa.

1. Arestiko 26 eta 27. artikuluetan xedatutakoaren arabera zehazten den zerga oinarria honako kopuru hauetan murriztuko da:

1go. Itzuli ondotik berriz ere erabilgarriak diren ontzi eta enbalajeen zenbatekoa.

2garren. Eragiketa gauzatu ondotik egin diren deskontu eta hobariak, behar bezala justifikaturik baldin badaude.

2. Epailearen edo administrazioaren ebazpen irmoaren bidez edo zuzenbidearen arabera edo merkataritzako ohituren indarrez, kargaturiko eragiketak osorik edo hein batean bertan behera gelditzen badira edo eragiketa gauzatu ondotik prezioa aldatzen bada, zerga oinarria dagokion neurrian aldatuko da.

3. Zergari lotutako eragiketen hartzaileak kuota jasanarazitakoak ordaintzen ez dituenean murriztu ahalko da zerga oinarria, baldin eta, eragiketaren sortzapenaren ondoren, ordainketak eteteko tramitera onartzeko probidentzia judiziala edo haren porrota aitortzen duen auto judiziala ematen bada. Aldaketa, halakorik eginez gero, sei hilabeteko epearen barruan egin behar da aipatutako ebazpen judizialak ematen direnetik aitzina eta Tributu arloko Administrazioari jakinarazi beharko zaio arauz ezartzen den epearen barruan.

Aldaketa hori baino lehenagoko zatikako ordainketei dagokienez, Balio Erantsiaren gaineko Zerga hartu diren diru kopuruetan jasota dagoela ulertuko da ordaindutako kontraprestazioaren zatiaren proportzio berean.

Ondorengo kasu hauetan ez da bidezko izanen zerga oinarria aldatzea:

1. Berme erreala duten kredituak, bermaturik geratzen den zatiari dagokionez.

2. Kreditu entitateek edo elkarrekiko berme elkarteek bermatutako kredituak edota kreditu edo kauzio aseguruko kontratu batek estalitako kredituak, bermatutako edo aseguratutako zatiari dagokionez.

3. Foru Lege honen 27. Artikuluko 5. Zenbakian definitzen den bezala, uztartutako pertsonen edo entitateen arteko kredituak.

Edozein arrazoi dela medio, ordainketak eteteko espedientea artxibatzen denean edo porrotaren aitorpena baliorik gabe geratzen bada eta orduan bakarrik, zerga oinarria aldatu duen hartzekodunak berriz aldatu beharko du igoz. Horretarako, arauz ezartzen den epearen barruan beste faktura bat jaulki beharko du eta bertan lehen...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR