691/1996 FORU DEKRETUA, abenduaren 30ekoa, Zerga Bereziei buruzko abenduaren 30eko 20/1992 Foru Legea aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Estatuak eta Nafarroako Foru Komunitateak 1990eko uztailaren 31n izenpetu zuten Hitzarmen Ekonomikoko 30. artikuluak ezartzen du Nafarroako zerga berezien ordainarazpenari dagokionez, Estatu mailan uneoro indarra duten oinarrizko printzipioak, arau sustantiboak eta formazkoak izanen direla aplikagarri.

Bestalde, indarra duen Zerga Bereziei buruzko abenduaren 23ko 25/1985 Foru Legearen lehen xedapen gehigarriak baimena ematen dio Nafarroako Gobernuari behar diren arauak emateko, hain zuzen ere Hitzarmen Ekonomikoa zeharkako zergaren araubide berriari egokitzeko Akordioan ezarritakoa bete dadin. Aipatu Akordioa ulertu behar da Hitzarmen Ekonomiko berriari lotua, izan ere horrek indarra hartzen duen unetik espreski indarrik gabe uzten baitu egokitzapen hori onesten duen maiatzaren 5eko 18/1986 Legea.

Zerga Berezien araubidea arrunta arautzen duen abenduaren 28ko 38/1992 Forua Garagardoaren gaineko Zergaren eta Bitarteko Produktuen gaineko Zergaren zerga-tasak eguneratzeko arloetan aldatu da eta, Garraiabide batzuen gaineko Zerga Bereziaren esparruan, egoitza atzerriko herrialde batetik Espainiara aldatzen den kasuetan salbuespen bat sartu da; beraz, bidezkoa da aipatu xedapen gehigarriaren bigarren lerroaldean agindutakoari jarraikiz, Nafarroan behin-behinekotasunez indarra izanen duten arauak Foru Dekretu baten bidez ematea. Arau horiek onesten direnetik hamar eguneko epea izanen da Parlamentura igortzeko, honek behin betikoz onets ditzan.

Horrenbestez, Ekonomi eta Ogasun kontseilariak proposaturik eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamaseiko abenduaren hogeita hamarrean eginiko bilkuran hartutako erabakiarekin bat etorriz,

DEKRETATU DUT:

  1. artikulua. Garagardoaren gaineko Zerga.

    1997ko urtarrilaren 1etik aitzina ondorioak izanen dituela, Zerga Bereziei buruzko abenduaren 30eko 20/1992 Foru Legearen 25. artikuluko 1. zenbakia aldatu da; edukia, hauxe:

    1. Zerga, esparru objektiboaren barneko produktuei dagokienez, epigrafe hauen arabera eskatuko da:

    1.a) epigrafea. Hartutako alkohol-gradu bolumetrikoa 100eko vol.eko 1,2 baino handiagoa duten produktuak: 0 pezeta hektolitroko.

    1.b) epigrafea. Hartutako alkohol-gradu bolumetrikoa 100 vol.eko 1,2 baino handiagoa eta 100 vol.eko 2,8 baino txikiagoa duten produktuak: 386 pezeta hektolitroko.

    2 epigrafea. Hartutako alkohol-gradu bolumetrikoa 100 vol.eko 2,8 baino handiagoa eta gradu laua 11 baino txikiagoa duten produktuak: 888 pezeta hektolitroko.

    3 epigrafea...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR