345/2012 FORU AGINDUA, abuztuaren 27koa, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak emana, autolikidazioaren araubidea ezartzen duena 'mortis causa' negozio juridikoen likidazio eta ordainketarako prozedura gisa Oinordetzen eta Dohaintzen gaineko Zergaren esparruan, eta 650, 651, 652 eta 660 ereduak onesten dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Oinordetzen eta Dohaintzen gaineko Zergaren Erregelamendua onetsi zuen urtarrilaren 26ko 16/2004 Foru Dekretuaren 50. artikuluak xedatzen du tributu zorren zenbatekoa autolikidazioa eginez kalkulatzen duten subjektu pasiboek Ekonomia eta Ogasun Departamentuak onetsitako aitorpen-likidazioaren inprimakiaren eredua aurkeztu beharko dutela, eta erregelamendu horren 37. artikuluan eta ondokoetan ezarritako epeetan ordaindu beharko dutela dagokien zenbatekoa. Autolikidazio horrekin batera, erregelamenduaren 36. artikuluan aipatzen diren agiriak aurkeztu beharko dira.

Orobat, aipatu foru dekretuko azken xedapen bakarrak baimena ematen dio Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari zergaren aitorpen-likidazioaren ereduak onesteko, VII. kapituluko 33. artikuluko 3. idatz-zatian aurreikusitako autolikidazioaren araubideak eta horri buruzko gainerako aginduek eragina izan dezaten.

Zergapeko egitate guztietarako sistema bakarra izanen den autolikidazioaren araubidea ezartzeko prozesuarekin jarraituz ("inter vivos" dohaineko negozio juridikoei buruzko eragiketetarako autolikidazioaren araubidea erregulatu zuen abenduaren 21eko 218/2009 Foru Agindua izan zuen abiaburu), foru agindu honen bitartez, "mortis causa" dohaineko negozio juridikoei buruzko eragiketei aplikatuko zaien autolikidazioaren araubidea onesten da. Autolikidazioaren araubidea aukerakoa izanen da subjektu pasiboarentzat, eta zergaren aitorpena bakarrik egiten jarraitzen ahalko du, administrazioak dagokion likidazioa egin dezan.

Autolikidazioaren araubidea ezartzeak 650, 651 eta 652 autolikidazio ereduak onestea suposatzen du.

Horietako lehena, 650 eredua, erabili beharko dute autolikidazioaren araubidea aukeratzen dutenek kausatzailearen eta kausadunaren arteko "mortis causa" eskuratzeetarako, haien arteko ahaidetasun maila ez bada zuzeneko odolkidetasuna duen aurrekoarena edo ondorengoarena, adoptatzailearena edo adoptatuarena eta ezkontidearena edo bikotekide egonkorrarena.

651 eredua erabili beharko dute autolikidazioaren araubidea aukeratzen dutenek "mortis causa" eskuratzeetarako, kausatzailearen eta kausadunaren arteko ahaidetasun maila ezkontidearena edo bikotekide egonkorrarena bada, berariazko legeriaren arabera, zuzeneko odolkidetasuna duen aurrekoarena edo ondorengoarena, adoptatzailearena edo adoptatuarena.

652 eredua erabili beharko dute autolikidazioaren araubidea aukeratzen dutenek bizi aseguruko eragiketetarako, aseguratua hilez gero; betiere, kontratatzaileak ez du onuradun...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR