20/2020 FORU LEGEA, abenduaren 29koa, 2021erako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzkoa.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

304. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 31a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.1. Foru legeak eta legegintzako foru dekretuak 20/2020 FORU LEGEA, abenduaren 29koa, 2021erako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzkoa. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

2021ERAKO NAFARROAKO AURREKONTU OROKORREI BURUZKO FORU LEGEA.

  1. TITULUA

    Kredituak eta horien aldaketak

  2. KAPITULUA

    Hasierako kredituak eta haien finantzaketa

    1. artikulua. Nafarroako Aurrekontu Orokorren esparrua.

    1. Onetsi egiten dira 2021erako Nafarroako Aurrekontu Orokorrak. Atal hauek dituzte:

    1. Nafarroako Parlamentuaren, Kontuen Ganberaren eta Arartekoaren erakundearen aurrekontuak.

    2. Foru Komunitateko administrazioaren eta haren erakunde autonomoen aurrekontua.

    3. Nafarroako Kontseiluaren aurrekontua.

    4. Foru Komunitateko fundazio publikoen aurrekontuak.

    5. Foru Komunitateko sozietate publikoen aurrekontuak.

    2. Halaber jasotzen da Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoaren aplikazio esparruan dauden beste subjektu eta entitate batzuen aurrekontuei buruzko informazioa, lege organiko horren 6.1 artikuluan ezarritakoarekin bat.

    2. artikulua. Kredituen eta eskubide ekonomikoen zenbatekoa.

    1. Aurreko artikuluan aipatutako aurrekontuetako gastuen egoera-orrietan sartutako programak betetze aldera, onesten dira 4.870.520.378 euroko zenbateko bateratua duten kredituak.

    2. Aurreko artikuluan aipatutako aurrekontuetako diru-sarreren egoera-orrietan agertzen dira aurrekontu ekitaldi honetan likidatu asmo diren eskubide ekonomikoen zenbatespenak; hain zuzen ere, haien zenbateko bateratua 4.870.520.378 eurokoa da.

    3. Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoaren 30. artikuluan ezarritakoarekin bat, gastu ez-finantzarioaren muga, behin Toki Ogasunen Funtsa eta Estatuarentzako ekarpena deskontatu ondoren, 3.665.393.195 eurokoa da, baturik diru-sarrera ez-finantzarioak, kontabilitate nazionalaren doikuntzak eta baimendutako defizita.

  3. KAPITULUA

    Aurrekontu-kredituen aldaketa

    3. artikulua. Aurrekontu-kredituen aldaketa.

    Aurrekontu-kredituen aldaketak Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legeko aginduen araberakoak izanen dira, foru lege honek agindu horiek aldatzen ez dituen heinean.

    Aurrekoa gorabehera, ez dira aurrekontu-aldaketatzat hartuko partiden arteko funts-mugimenduak, baldin eta, partida horietan agertzen diren kredituek helburu bera izan arren, partida horiek ezberdinak badira Europar Batasunak horretara behartzeagatik, gastuen erabilera hobeto kontrolatzearren, gastuak hein batean hark kofinantzatuak izatearen ondorioz.

    Partida zer departamenturi dagokion, departamentu horren titularrak izanen du funts-mugimendu horiek baimentzeko eskumena. Bi departamenturi badagokie partida, eskumena Ekonomia eta Ogasun Departamentuko kontseilariarena izanen da, ukitutako departamentuek adostasuna eman ondoren.

    4. artikulua. Europar Batasuneko programen aurrekontu-aldaketak.

    1. Nafarroako Gobernuak, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko kontseilariak proposaturik, eta Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak txostena egin ondoren, zilegi izanen du beharrezkoak diren aurrekontu-aldaketak baimentzea, Europar Batasunak kofinantzatutako programa eta proiektuak ekitaldian zehar ahalik eta hobekien betetzekoak, jarraituz Batzordeak hasierako dokumentuan onetsitakoari edo jarraipen batzordeek edo Batzordeak berak ondoren eginiko aldaketei. Aurrekontu-aldaketak gastuen egoera-orrietan agertzen diren edozein motatako kredituen bidez finantzatu beharko dira.

    2. Europar Batasunak kofinantzatzen dituen proiektuak biltzen dituzten partidetan eragin zuzena duen kreditu-aldaketa oro egiteko, aldez aurretik Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusiaren txostena beharko da. Salbuetsirik daude Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak (LGENF) kofinantzatutako kredituei eragiten dieten aldaketak.

    5. artikulua. Kreditu-zabalpenak.

    Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 47. artikuluko 1. apartatuko a)tik g)ra bitarteko letretan aipatutako kredituez gain, 2021eko ekitaldirako zabalgarritzat joko dira ekitaldian zehar dauden edo sortu beharreko suertatzen diren partida guztiak, xede dutenak terrorismoaren biktimak edo indarreko legedian zehaztutakoak diren motibazio politikoko ekintzen biktimak aintzatestearen eta horiei erreparazioa ematearen ondorioz onets litezkeen dirulaguntza eta maileguak ematea, bai eta Gizarte Segurantzako kotizazioen ordainketari dagozkion partida guztiak ere.

    Gainera, 2021eko ekitaldirako zabalgarritzat joko dira, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 38. artikuluko mugak izan gabe, koronabirusaren kontra borrokatzeko aparteko neurriak finantzatzen dituzten partida guztiak edo ekitaldian horretarako sortu behar direnak. Partida horiek COVID-19 izena izanen dute.

    Aurrekoez gainera, honako hauek ere zabalgarritzat joko dira:

    1. Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko partida hauek:

    1. 020002-04100-1001-921400 partida, “Nafarroako Gobernuko lehendakari ohi, kontseilari ohi eta beste goi-kargudun batzuentzako prestazioak” izenekoa.

    2. 020002-04100-1620-921400 partida, “Langileen arloko erabakiak aplikatzeko funtsa” izenekoa.

    3. 020002-04100-1800-921400 partida, “Zerbitzuen aintzatespena, osagarri berriak, familia-laguntzak, gradua, antzinatasuna, eszedentzietako itzulerak eta beste batzuk” izenekoa.

    4. 020002-04100-1800-921402 partida, “Ordainsari-igoera” izenekoa.

    5. 020002-04100-1810-921400 partida, “Langileen ordainsariak, aurreko ekitaldietakoak” izenekoa.

    6. 020002-04100-1820-921403 partida, “Lan istripuengatiko kalte-ordainak” izenekoa.

    7. 020002-04300-1614-211100 partida, “Aldez aurretik erretiratzeagatik jaso beharreko kalte-ordainak” izenekoa.

    8. 051000-02100-1800-132100 partida, “Nafarroako Poliziei buruzko Foru Legearen aplikazioa” izenekoa.

    9. 051000-02100-2274-132103 partida, “Genero indarkeriatik babesteko segurtasun zerbitzuak” izenekoa.

      2. Ekonomia eta Ogasun Departamentuko partida hauek:

    10. 100000-10000-4709-441100 partida, “AUDENASA. Merkataritza-politika” izenekoa.

    11. 110003-11530-3101-951100 partida, “Interesak eta kreditu komisioak” izenekoa.

    12. 110003-11530-3400-931500 partida, “Kontuen interesak” izenekoa.

    13. 110003 11530 3509 923700 “Kontu korronte eta antzekoetako saldoengatiko ordaina”.

    14. 111002-11300-6002-923100 kontu-saila, “Lurrak eta natur ondasunak” izenekoa.

    15. 111002-11300-6020-923100 partida, “Instalazio berriko eraikinak eta obrak, eta ondare higiezinaren erreforma” izenekoa.

    16. 111002-11300-6020-923104 partida, “Higiezinei buruzko Plana. Administrazio bulegoak” izenekoa.

    17. 111002-11300-6050-923100 partida, “Higiezinei buruzko Plana. Eraikinetako eta obretako altzariak eta ekipamendua” izenekoa.

    18. 111002-11300-8500-923100 kontusaila, “Sektore publikoko akzioak erostea” izenekoa.

    19. 151000-17330-2273-923400 partida, “Enkargua Tracasa Instrumental sozietateari. Tributuen arloko informazio sistemetan datu fiskalak jaso eta integratzeko zerbitzuak” izenekoa.

    20. 155003-17830-2272-932103 partida, “Zordun fiskalen ondasunen gaineko kargak eskuratzea” izenekoa.

    21. 155003-17830-3501-932100 partida, “Berandutze-interesak sarrera bidegabeen eta zergen itzulketetan” izenekoa.

    22. 160000-17100-2269-941100 partida, “Transferentzia berriak eskuratzearen ondoriozko gastuak” izenekoa.

      3. Lurralde Kohesiorako Departamentuko partida hauek:

    23. 210001-21100-4609-942300 partida, “Toki entitateentzako konpentsazioa toki tributuetako hobariengatik” izenekoa.

    24. 210001-21100-7609-912200 partida, “Los Arcosko eraikinaren exekuzio subsidiarioa” izenekoa.

    25. 211001-21200-4600-942108 partida, “Udalentzako konpentsazioa diru-sarreren galeragatik EJZ aldatuta” izenekoa.

    26. 220000-22000-6010-453300 partida, “Prezio-berrikuspena” izenekoa.

    27. 220003-22200-2090-453200 partida, “Iruña-Logroño A-12 autobiaren kanona” izenekoa.

    28. 220003-22200-2090-453202 partida, “Pirinioetako A-21 autobiaren kanona” izenekoa.

    29. 220003-22210-6010-453305 partida, “Suspertu plana. Errepide sarea eta kontrol zentroa kontserbatzea” izenekoa.

    30. 220003-22210-6010-453306 partida, “Suspertu plana. Zoruak sendotzea” izenekoa.

    31. 220004-22100-4700-452100 partida, “Nafarroako Ubidearen ureztaketen kanona. Handitzearen 1. fasea” izenekoa.

      4. Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuko partida hauek:

    32. 320000-32100-4809-261400 partida, “Suspertu plana. Etxebizitzen errentarientzako dirulaguntzak” izenekoa.

    33. 320000-32100-7800-261400 partida, “Suspertu plana. Etxebizitzaren arloko jardueretarako dirulaguntzak eta subsidioak” izenekoa.

      5. Hezkuntza Departamentuko partidok:

    34. 400000-40100-3501-321100 partida, “Berandutze-interesak” izenekoa.

    35. 400000-41000-1220-322000 partida, “Aldi baterako langileen ordainsariak” izenekoa.

    36. 400000-41000-1800-322000 partida, “Zerbitzuen onarpenak, osagarri berriak, familia-laguntzak, gradua, antzinatasuna, eszedentzietako itzultzeak eta beste batzuk” izenekoa.

    37. 400000-41000-1810-322000 partida, “Langileen lansariak, aurreko ekitaldietakoak” izenekoa.

    38. 400000-41000-1820-322000 partida, “Epaiak betearaztea eta beste kalte-ordain batzuk” izenekoa.

    39. 410002-41610-4609-322000 partida, “Eskola-kontzentrazioen eta hezkuntzarako erabiltzen diren udal eraikinen funtzionamendurako transferentzia” izenekoa.

    40. 410002-41610-6081-322000 partida, “Eskola-testuliburuen doakotasunerako plana” izenekoa.

    41. 410002-41610-7811-322000 partida, “Ikasliburuak doan jasotzeko programa” izenekoa.

    42. 410004-41620-2210-324100 partida, “Jantokiak” izenekoa.

    43. 410004-41620-2230-324100 partida, “Eskola-garraioa” izenekoa.

    44. 410004-41620-2230-324102 partida, “Hezkuntza bereziko eskola-garraioa” izenekoa.

    45. 410004-41620-4800-324100...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR