78/2011 FORU AGINDUA, ekainaren 6koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, Nafarroako Zorraren jaulkipena arautzen duena, Nafarroako Gobernuak zorpetze eragiketak hastea xedatzeko maiatzaren 16an hartutako Erabakiaren babesean.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Gobernuak maiatzaren 16an hartutako Erabakiaren bidez xedatu zen Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 61. artikuluan agertzen diren zorpetze eragiketak egitea, gehienez 230.000.000 euro arte. Erabaki horren 4. artikuluan xedatu zen, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren foru aginduaren bidez, balioen jaulkipenen baldintza guztiak zehaztuko zirela, eta hango titularrari foru lege horren 66.1 artikuluko c) eta d) letretan bildutako eskumenak eskuordetu zitzaizkion.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Jaulkipenaren ezaugarriak.

    Nafarroako Zorraren jaulkipenak behin betiko ezaugarri hauek izanen ditu:

    Izena: Nafarroako Zorra.

    Zenbatekoa: 120.000.000 euro.

    Instrumentazioa: obligazio arruntak -bakoitza 1.000 euroko balio izendunekoa-, konturako idazpenen bidez adieraziko direnak.

    Jaulkipen data: 2011ko ekainaren 9a.

    Jaulkipenaren prezioa: %98,884.

    Amortizazioa: jaulkitzen den egunetik zazpi urtera.

    Amortizazioaren prezioa: parean.

    Interes tasa: finkoa, %5,80 urtean (Egun/egun).

    Kupoiaren ordainketa: urtero mugaeguna iritsi ondoren, urte bakoitzeko ekainaren 9an.

  2. artikulua. Jaulkipena bermatzea.

    Finantza entitate esleipen-hartzaileek jaulkipenaren zenbateko osoa bermatuko dute. Entitate bakoitzaren erantzukizuna mankomunatua izanen da, haietako bakoitzak aseguratutako zenbatekoaren arabera.

  3. artikulua. Likidezia.

    Nafarroako Zorrak Zor Publikoaren Merkatuan kotizatuko du idazpenetan.

  4. artikulua. Tratamendu fiskala.

    Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren subjektu pasiboentzat interesek sortutako etekinek atxikipena izanen dute, indarra duen legezko araudiaren arabera. Espainian establezimendu iraunkorren bidez jarduten ez duten ez-egoiliarrek lortutako etekinetan ez da atxikipenik eginen; sozietateen gaineko zergaren subjektu pasiboek...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR