287/2009 FORU AGINDUA, ekainaren 22koa, Berrikuntza, Enpresa eta Enpleguko kontseilariak emana, Nafarroan ekonomia sustatzeko laguntzen aldi baterako araubidea onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

2009ko apirilaren 7an, Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialean Batzordearen honako komunikazio hau argitaratu zen: "Estatuko laguntzei aplikatzen ahal zaien aldi baterako esparrua, gaur egungo krisi ekonomiko eta finantzarioaren unean finantziazioa lortzen laguntzeko" (2009/C 83/01).

Halaber, Batzordeak Espainiako laguntza araubidea baimendu du; araubide hori oinarritzen da aldi baterako esparru horretan zenbateko mugatuko laguntza bateragarriei buruz ezarritako xedapenetan (Estatuko N307/2009 laguntza). Zehazki, gehieneko laguntza 500.000 eurokoa izanen da enpresako, eta 2008ko uztailaren 1ean krisian ez zeuden enpresei soilik aplikatuko zaie araubidea.

Foru agindu honen xedea da aipatu araubidean aurreikusitakoa garatzea, zeinak 2010eko abenduaren 31ra arte izanen baitu indarra, Batzordeak baimendurik, EE Itunaren araberako Estatuko laguntzei buruzko arauetan ezarritakoarekin bat.

Nafarroako Gobernuak, 2009ko ekainaren 1eko Erabakiaren bidez, laguntza horiek banakako ebaluazio araubidean banatzeko baimena eman zuen, Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 17. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Horrenbestez, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 g) artikuluak xedatzen duenarekin bat,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Xedea.

    Laguntza hauen xedea Nafarroako enpresa sarearen lehiakortasuna handitzea da, horrela gaur egungo krisi ekonomiko eta finantzariotik indartuta irteteko, eta horrek laguntzen onura publikoa justifikatzen du.

  2. artikulua. Onuradunak.

    Nafarroan kokatuta dauden eta baldintza hauek betetzen dituzten enpresek jasotzen ahal dituzte laguntzak:

    1. 2008ko uztailaren 1ean krisian ez egotea. Ondorio horietarako, "enpresa krisian" dagoela esanen da honako kasu hauetan:

      -Enpresa handien kasuan, krisian dauden enpresak salbatu eta berregituratzeko Estatuko laguntzei buruzko Europar Batasuneko jarraibideen 2.1 puntuan ezarritako definizioarekin bat heldu direnak (C 244 AO, 2004ko urriaren 1ekoa).

      -ETEen kasuan, Batzordeak abuztuaren 6an emandako 800/2008 (EE) Erregelamenduaren 1.7 artikuluan ezartzen diren baldintzak betetzen dituztenak. Erregelamendu horren bidez, merkatu bateratuarekin bateragarriak diren laguntzen kategoria batzuk finkatu ziren, Itunaren 87. eta 88. artikuluak aplikatuz (Kategorien arabera salbuesteko erregelamendu orokorra) (L 214 AO, 2008ko abuztuaren 9koa).

    2. Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 13. artikuluan aipatzen diren debekuetako bakarrik ere ez dutela frogatzea, 2. ataleko b) eta e) letretan aipatutakoak izan ezik, onuradunen ezaugarri bereziengatik salbuesten baitira. Horretarako, eskabidearen inprimakian sartu den erantzukizuneko aitorpena bete beharko dute enpresek.

  3. artikulua. Diru-laguntza jaso dezaketen jarduketak eta laguntzaren zenbatekoa.

  4. Honako baldintza hauek betetzen dituzten jarduketek jasotzen ahalko dituzte diru-laguntzak:

    1. Teknologia, dibertsifikazioa edo enpresen berregituraketa sartzearen izaera izatea.

    2. Enpresak inbertsio...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR