38E/2011 FORU AGINDUA, apirilaren 28koa, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilariak emana, 'Bertsolaritza sustatu eta zabaltzeko' diru-laguntzen deialdia onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Kultur Ekintza Zerbitzuak txostena egin du, eta bertan proposatu, "Bertsolaritza sustatu eta zabaltzeko" diru-laguntzen deialdia eta horren oinarri arautzaileak onestea, 30.000 euroko gastua baimentzea eta foru agindu hau eta bere eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea. Bestetik, kontuan hartu behar da aipatu gastua baimentzeko, bai helburua bai baldintzak betetzen direla, baita legez ezarritako betebeharrak ere, eta espedientean kontu-hartzaile delegatuaren adostasuna duela.

Horrenbestez, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 126/2007 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. "Bertsolaritza sustatu eta zabaltzeko" diru-laguntzen deialdia onestea.

  2. Diru-laguntza emateko oinarri arautzaileak onestea. Ebazpen honen eranskinean jaso dira.

  3. Deialdi honen konpromisoei aurre egiteko, jarraian adierazten diren aurrekontuko kredituak baimentzen dira; hala ere, aldaketak egiten ahalko dira, jasotako eskaerak kontuan hartuta:

    ZENBATEKOA AURREKONTUKO KONTU-SAILA EKITALDIA
    30.000,00 G/A20002/4816/334105: (**) Bertsolaritza sustatu eta zabaltzea 2011
    4. Foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea
  4. Foru agindu honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita. Deialdiaren berariazko edo ustezko ebazpenaren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta, biharamunetik hasita, hilabeteko epean.

    Iruñean, 2011ko apirilaren 28an.-Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilaria, Juan Ramón Corpas Mauleón.

    BERTSOLARITZA SUSTATU ETA ZABALTZEKO DIRU-LAGUNTZEN DEIALDIAREN OINARRI ARAUTZAILEAK

  5. Diru-laguntzen xedea eta helburua.

    1.1. Diru-laguntzen xedea da Nafarroan, 2011n, bertsolaritza sustatu eta zabaltzeko programak gauzatzen dituzten kultura erakundeei laguntzea.

    1.2. Programok 2011ko azaroaren 28a baino lehen gauzatu beharko dira.

  6. Aurrekontuko kontu-saila eta diru-laguntzaren zenbatekoa.

    2.1. Diru-laguntza hauek, gehienez ere 30.000 euro, Kultura Zuzendaritza Nagusiaren 2011ko gastuen aurrekontuko (**) "Bertsolaritza sustatu eta zabaltzea" izeneko kontu-sailaren kargura finantzatuko dira.

    2.2. Laguntzaren zenbatekoa lortutako puntuazioarekiko zuzenki proportzionala izanen da eta, ezein kasutan, ez da onetsitako aurrekontuaren %75etik goitikoa izanen. Puntuazioa oinarri arautzaile hauen 7. puntuan jasotako balorazio irizpideak aplikatuz kalkulatuko da.

  7. Diruz lagun daitekeen gastua.

    Diruz lagun daitekeen gastutzat jotzen da entitatearen funtzionamenduaren eta jardueren programa egitearen ondoriozkoa.

    Ez da inoiz onartuko azpiegitura edo ekipamenduetako inbertsioetatik heldu diren gastuen fakturarik.

  8. Onuradunek bete beharreko baldintzak.

    Laguntza hauen onuradunek baldintza hauek bete beharko dituzte:

    4.1. Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan aipatutako betebehar orokorrak.

    4.2. Deialdi honetako diru-laguntzak jasotzen ahalko dituzte 2010eko urtarrilaren 1a baino lehen eratu ziren irabazi-asmorik gabeko entitateek, baldin eta helbide sozial eta fiskala Nafarroan badute.

    4.3. Ez dute diru-laguntza hau jasoko Nafarroako 2011ko aurrekontu orokorretan beren jarduerak egiteko euren izenean kontu-sail bat duten entitateek.

  9. Eskabideak eta eskatutako agiriak aurkeztea.

    5.1. Laguntza eskaerak, oinarri hauen I. eranskinean ageri den ereduarekin bat eta beharrezkoak diren agiriak erantsita, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuan aurkeztuko dira (Navarrería kalea, 39, 31001 Iruña), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedu Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aipatzen diren lekuetako edozeinetan.

    5.2. Eskabideak eta eskatutako agiriak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, oinarri hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

    Eskaerak identifikazio datuak jasotzen ez baditu, hala eskatutako laguntzarenak nola pertsona edo entitate...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR