204/2015 FORU AGINDUA, martxoaren 16koa, Gizarte Politiketako kontseilariak emana, Zuzeneko Enplegu Aktiboaren deialdiaren oinarri arautzaileak ezartzen dituena 2015. urterako.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Gaurko egoera ikusirik, Nafarroako Gobernuaren ardura nagusienetako bat da gure Komunitatearen egoera ekonomiko zail eta luzearengatik lana galdu eta haren ondoriozko prestazio guztiak ahitu dituzten pertsonak babestea. Pertsona horiek, gorabehera horren ondorioz, gizartetik bazterturik gelditzeko arriskuan daude. Horrenbestez, gizarte bazterketari enpleguaren bidez aurrea hartzea da administrazio publikoek bultzatu beharreko oinarrizko ardatzetako bat.

Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legeak Nafarroako Foru Komunitatean gizarte zerbitzuez baliatzeko eskubide unibertsala bermatzea du xede nagusia, eta, aditzera ematen du hauek direla gizarte zerbitzuen helburuak: pertsona guztien bizi kalitatea hobetu eta haien normalizazioa, partaidetza eta integrazioa sustatzea gizartearen, politikaren, ekonomiaren, lanaren, kulturaren eta hezkuntzaren arloetan, eta, bestetik, eta pertsonen eta taldeen bazterketa-egoerei aurrea hartu eta haietaz arduratzea.

Hori dela eta, Gizarte Politiketako Departamentuak bidezkotzat jotzen du neurri bat hartzea diruz laguntzeko Nafarroako toki entitateak, irabazi asmorik gabeko gizarte ekimeneko entitateak, merkataritza entitateak eta autonomoak, gizarteratze-errenta jasotzen duten langabeak edo prestazio horren 30 hilabeteko epea agorturik dutenak kontrata ditzaten.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak diru-laguntzak emateko prozedura arrunta ezartzen du. Haren arabera, besteak beste, deialdia eta haren oinarriak ezarri behar dira. Bidezkoa da, beraz, diru-laguntza hauen deialdia onestea 2015erako.

Halaber, foru lege horrek xedatzen duenez, diru-laguntzak emateko prozedura arrunta norgehiagokakoa izanen da, salbu eta Nafarroako Gobernuak, behar adinako arrazoiak tarteko, banakako ebaluazioa egiteko baimena ematen duenean.

Hori dela eta, Nafarroako Gobernuak, 2015eko otsailaren 25ean egin bilkuran, erabaki zuen baimena ematea Gizarte Politiketako Departamentuari diru-laguntzak emateko, gizarteratze-errenta jasotzen duten langabeak edo prestazio horren 30 hilabeteko epea agorturik dutenak kontrata daitezen, banakako ebaluazio-araubidean.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak eta Gizarte Politiketako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen uztailaren 25eko 73/2012 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

Lehena.–Zuzeneko Enplegu Aktiboaren deialdiaren oinarri arautzaileak onestea. Foru agindu honen I. eranskinean jasotzen dira.

Bigarren.–1.500.000,00 euro euroko gastua baimentzea, 2015era luzatutako 2012ko gastuen aurrekontuko “Enplegagarritasuna eta laneratzea hobetzeko osagarria” izeneko 900003 91600 4809 231504 kontu-sailaren kargura.

Hirugarrena.–Foru agindu hau Idazkaritza Tekniko Nagusiko Administrazio Aferetarako Bulegora, Idazkaritza Tekniko Nagusiko Ekonomia eta Aurrekontuak Kudeatzeko Ataleko Kontabilitate Zentrora eta Garapenari Arreta Emateko eta Pertsonak Gizarteratzeko Zerbitzura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Laugarrena.–Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Bosgarrena.–Deialdi honen eta oinarri arautzaileen kontra, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Iruñean, 2015eko martxoaren 16an.–Gizarte Politiketako kontseilaria, Iñigo Alli Martínez.

  1. ERANSKINA

Zuzeneko Enplegu Aktiboaren 2015eko deialdiaren oinarri arautzaileak

Lehena.–Xedea eta helburua.

  1. Gizartetik bazterturik gelditzeko arriskua duten pertsonen laneratzea sustatzeko asmoz, gizarteratze-errenta jasotzen dutenean edo prestazioaren gabealdian daudenean, Gizarte Politiketako Departamentuak diru-laguntzen deialdia egiten du 2015erako, toki entitateek, merkataritza entitateek, autonomoek eta irabazi asmorik gabeko gizarte ekimeneko entitateek pertsona horiek kontratatzea finantzatzeko.

  2. Diru-laguntzak erabiliko dira onuradunak lan araubidean kontratatzeak ekartzen dituen soldata kostuak finantzatzeko.

  3. Deialdi honetan aurreikusitako laguntzak ez zaizkie aplikatuko gizarteratzeko eta laneratzeko zentroei.

  4. Ondoko entitateek egiten dituzten lan kontratuei aplikatuko zaie diru-laguntza hau:

  5. –Toki entitateak.

  6. –Irabazi asmorik gabeko gizarte ekimeneko entitateak.

  7. –Merkataritza entitate pribatuak eta autonomoak.

    Bigarrena.–Aurrekontuko diru erabilgarria.

    Helburu horietarako, 2015eko ekitaldian, 1.500.000,00 euro erabiliko dira guztira, 2015era luzatutako 2012ko gastuen aurrekontuko “Enplegagarritasuna eta laneratzea hobetzeko osagarria” izeneko 900003 91600 4809 231504 kontu-sailaren kargura.

    Honela banatuko da diru kopurua:

  8. Toki entitateentzat eta irabazi asmorik gabeko gizarte ekimeneko entitateentzat, 1.425.000 euro erreserbatuko dira guztira.

  9. Merkataritza entitate pribatuentzat eta autonomoentzat 75.000 euro erreserbatuko dira.

    Bi modalitateetako batean ez bada amaitzen aurreikusitako kreditua, soberakina aplikatu daiteke beste taldearen eskaria betetzeko.

    Dena dela, kontratazio-eskariak ikusita eta aurrekontuko kontu-sailean kreditu erabilgarria badago, deialdirako diru kopurua handitzen ahalko da, Gizarte Politiketako kontseilariaren foru agindu bidez.

    Hirugarrena.–Pertsona eta entitate onuradunen betebeharrak.

  10. Betebehar hauek betetzen dituztenak izan daitezke deialdi honetan ezarritako laguntza ekonomikoen onuradun:

    1. Gizarteratze-errenta kontratazio unean jasotzea edo hura agortu izana kontratazio aurreko urtean.

    2. Behar adinako trebetasun eta gaitasun soziolaborala izatea, laguntzaile baten premia ez izateko modukoa.

    3. Nafarroako Enplegu Zerbitzuko agentzietan enplegu eskatzaile gisa izena emanda egotea kontratazioaren egunean.

    4. Gizarteratze-errentaren prestazioa agorturik dutenek izanen dute lehentasuna kontrataziorako, Gizarteratze-errenta arautzen duen urtarrilaren 23ko 1/2012 Foru Legearen 7.9 artikuluarekin bat.

    Toki entitateek lanerako egokienak juzgatzen dituztenak hautatuko dituzte kontratazioan, kasuan kasuko oinarrizko gizarte zerbitzuak proposatzen dizkien pertsonen artetik.

    Enpresen eta irabazi asmorik gabeko entitateen kasuan, udaletako gizarte zerbitzuetara jo dezakete, edota Nafarroako Gobernuaren gizarteratzeko eta laneratzeko taldeetara (GLT), kontratatu daitezkeenak aukeratzeko.

  11. Toki entitateek, merkataritza entitateek, autonomoek edo irabazi asmorik gabeko gizarte ekimeneko entitate kontratatzaileek betebehar hauek bete beharko dituzte:

    1. Legeari jarraikiz eratuak izatea, beren izaera juridikoarekin bat.

    2. Jarduera edo lan zentroak Nafarroako Foru Komunitateko lurraldean izatea.

    3. Tributu arloko betekizunak eta Gizarte Segurantzarekikoak eguneratuak izatea.

    4. Arau-hauste...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR