127/2012 FORU AGINDUA, martxoaren 16koa, Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumeneko kontseilariak emana, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren apirilaren 4ko 143/2011 Foru Agindua aldatzen duena. Haren bidez, 'Nekazaritza ustiategiak modernizatzeko' eta 'Nekazari gazteak beren gain hasteko' laguntzei buruzko arauak ezarri ziren Nafarroako Landa Garapenerako 2007-2013 Programaren barrenean.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Kontseiluaren irailaren 20ko 1698/2005 (EE) Erregelamenduak, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) bitartez kudeatzen diren landa garapenerako laguntzei buruzkoak, neurri batzuk ezartzen ditu nekazaritza ustiategiak modernizatzeko eta nekazari gazteak beren gain hasteko.

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariaren martxoaren 27ko 83/2007 Foru Aginduaren bidez abeltzaintza ustiategiak modernizatzeko eta nekazari gazteak beren gain hasteko laguntzei buruzko arauak ezarri ziren, Landa Garapenerako 2007-2013 Programaren barruan. Foru agindu hori honako arauei jarraikiz prestatu zen: Europar Batasuneko arau aplikagarriak, Landa Garapenerako Esparru Nazionalaren proiektuan jasotako oinarrizko irizpideak eta Nafarroako Landa Garapenerako 2007-2013 Programaren proiektua.

Aplikatu den ekitaldi bakoitzean aldatu da arau hori, nekazaritzako sektorearen eboluzio teknikora eta ekonomikora egokitzeko eta Europar Batasuneko jarraibideetatik eratorritako kudeaketa irizpideekin bat egiteko edo onuradunei berme juridikoak handitzeko.

Ondoz ondoko aldaketekin, 2011ko ekitaldian beharrezkoa izan zen beste arau bat argitaratzea, aurreko aldaketa guztiak zein ekitaldi horretan aplikatu beharrekoak biltzen zituena.

Ondorio horietarako, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren apirilaren 4ko 143/2011 Foru Aginduaren bidez ezarrita geratu ziren nekazaritza ustiategiak modernizatzeko eta nekazari gazteak beren gain hasteko laguntzei buruzko arauak, egun indarra dutenak, Landa Garapenerako 2007-2013 Programaren barrenean.

Une honetako testuinguru sozioekonomikoan, nekazaritza arloan oztopoak daude inbertsio-programak garatzeko, onuradunen kanpoko finantzaketa oso zaila baita, bai kreditu-etxe pribatuen bidez, bai Administrazioak ezarritako diru-laguntzen bidez; izan ere, horiek murriztu egin dira, aurrekontu egonkortasuna dela-eta, Nafarroako Gobernuak hartutako neurrien ondorioz.

Hori dela eta, Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentuak uste du ezinbestekoa dela beharrezko aldaketak sartzea arau horretan, onuradunei inbertsio planak bermatzeko, betiere Nafarroako Gobernuak aurrekontuko diziplinarako ezarritako irizpide berri horiek aplikatuz.

Foru agindu honen bidez, kudeaketa prozesuak egoera berrira egokitzeko eta birdefinitzeko arauko aldaketak sartzen dira, ezertan galarazi gabe onuradunen berme juridikoak; orobat, Europar Batasuneko agintaritzak hartutako irizpide berriren bat ere gehitu da.

Foru...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR