45/2009 FORU AGINDUA, apirilaren 2koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, hezkuntza sistemako lanbide heziketako irakaskuntzen barruko lantokiko prestakuntzako moduluaren garapena arautzen duena, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak ezartzen duenez, lanbide heziketako irakaskuntzen curriculumean lantokietako prestakuntza praktikorako fase bat jasoko da.

Hezkuntza sistemaren esparruan lanbide heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretuan lantokiko prestakuntzako modulua ere sartuta dago, heziketa zikloen curriculumean.

Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemaren lanbide heziketako antolamendua eta garapena arautzen dituen maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren V. kapitulua lanbide heziketari eta Enpresari buruzkoa da eta, dekretu horren barrenean, 22. artikuluan, lantokietako prestakuntza ezarri eta Hezkuntza Departamentuaren esku uzten da modulu horren garapenari dagozkion alderdi guztiak arautzea.

Testuinguru horren barrenean, kontuan hartu beharra dago herrialde aurreratuenetan ezarritako lanbide heziketaren sistemek, haien artean desberdinak izan arren, zerbait komuna dutela, alegia eskola eta enpresa harremanetan jartzeko loturak ezarri dituztela, prestakuntza sistema horien eraginkortasuna nabarmen areagotzen dutenak.

Lanbide heziketako sistemak enpresen munduarekin harremanetan jarri, eta prestakuntza eta ekoizpen sistemen artean ezagutzaren eta lan jardunbideen trukaketa erraza izateko, Espainian erabaki da ikasleek enpresetan bete beharreko prestakuntza aldi bat ezartzea, nahitaezkoa, hezkuntza sistemako lanbide heziketako tituluen katalogoa osatzen duten heziketa ziklo guztietan; lantokiko prestakuntzako lanbide modulua izenekoa lanbide heziketaren egungo sistemaren nortasunaren ezaugarri nagusietako bat da.

Lantokiko prestakuntzako moduluan prestakuntzako praktika batzuk biltzen dira; horien edukien oinarria titulu bakoitzaren lanbide ezaugarriek berezkoak dituzten ekoizpen jarduera batzuk dira.

Prestakuntza horren gakoa da enpresan bertan betetzen dela, eta bertan ikasleak, ikasle izateari utzi gabe, lan egoeran sartu eta lanbide bateko lanpostuekin zerikusia duten jarduerak betetzen dituzte, hasierako hurbilketa egiteko ekoizpen prozesuetara, lanaren antolaketa teknikora eta lan eta gizarte arloko harremanetara. Helburu horiek lortzeko, ikasleek ikastetxeak eta lantokiak horretarako izendatuko dituen tutoreen orientabideak eta aholkuak jasoko dituzte.

Lantokiko prestakuntzako moduluaren bidez, helburu orokor batzuk lortu nahi dira, lan munduak berezkoak dituen lan metodoen eta ekoizpen prozesuen ezagutzarekin lotutakoak; merkaturatze sistemekin, kudeaketa ekonomikoko sistemekin eta enpresetan ezarritako gizarte eta lan harremanekin. Horrez gain, enpresatik egiaztatu ahal izanen da ikasleek nola erantzuten duten egiazko lan egoera eta prozesu batzuen aurrean. Era berean, beste xede bat da ikasleei prestakuntza ematea lanbidean jarduteak atxikiak dituen alderdi, balio eta jarreretan, hala nola, lan ingurune berrietara egokitzea, erantzukizuna, eta norberaren mugak eta lanekoak gainditzen joatea, faktore erabakigarriak baitira tituludun gazteak laneratzeko orduan.

Lantokiko prestakuntzako moduluaren bitartez, enpresaburuak zuzenean parte hartzen du etorkizuneko profesionalen ebaluazioan eta, aldi berean, irakaslanaren kalitatea frogatzen du eta ikastetxean ematen diren edukiak erabilgarriak eta egokiak ote diren jakiten. Enpresen parte-hartzeari esker, hezkuntza sistemako lanbide heziketak kontrasterako kanpo-tresna bat du, irakaskuntza hauekin bilatzen diren helburuak lortzen ote diren frogatzeko bide ematen duena, eta, beraz, lantokiko prestakuntza prestakuntza sistemaren kalitatea zehazteko gakoa bilakatzen da.

Lantokiko prestakuntza behar den moduan garatzeko erronkari aurre egin eta modulu honetarako deskribatutako helburuak lortzeko, beharrezkoa da hezkuntza administrazioak eta enpresek batera lan egitea. Bi esparru horien arteko koordinazioa eta ahaleginak bateratzea ezinbesteko baldintza da prestakuntzaldi honetatik espero diren emaitzak onak izan daitezen eta, beraz, beharrezkoa da arautzea irakaskuntza hauen garapenean eragina duten alderdi didaktikoak eta antolaketakoak.

Horregatik guztiagatik, eta honako hauek kontuan hartuta: Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendariak aurkeztutako aldeko txostena, lantokiko prestakuntzako modulua arautzeko xedea duena, hezkuntzako sistemako lanbide heziketako irakaskuntzen parte den aldetik; Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 42.2 artikulua; Hezkuntza sistemako lanbide heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretua; Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sisteman lanbide heziketaren antolamendua eta garapena arautzen dituen maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretua; eta Irakaskuntza ez-unibertsitarioen arloko eginkizun eta zerbitzuak Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera eskualdatzea onetsi zuen abuztuaren 31ko 1070/1990 Errege Dekretua.

Horrenbestez, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluko 1. idatz-zatiko g) letrak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. kapitulua

    Xedapen orokorrak

    1. artikulua. Aplikazio esparrua.

      Foru agindu hau Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan aplikatuko da, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan araututako lanbide heziketako heziketa zikloak ematen dituztenetan.

    2. artikulua. Lantokiko prestakuntzako moduluaren nahitaezko izaera.

      Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan lanbide heziketako heziketa zikloak ematen dituzten ikastetxeek nahitaez antolatu beharko dituzte lantokiko prestakuntza moduluak, heziketa ziklo bakoitzerako foru dekretu bidez ezarritako curriculumean sartutakoak.

  2. kapitulua

    Lantokiko prestakuntzako modulua

    1. artikulua. Kontzeptua.

      Lantokiko prestakuntzako modulua prestakuntza plan bat da, nahitaezkoa, zeinaren bitartez ikasleek beren lanbideetako lanpostuen gaineko jarduerak eta eginkizunak betetzen dituzten.

      Prestakuntza horren ezaugarri nagusia da enpresaren egiazko ekoizpen esparruan gauzatzen dela; bertan, ikasleek, ikastetxeko tutoreen eta enpresak horretarako izendatutako arduradunen orientabideei eta aholkuei jarraikiz, prestakuntza planean jasotako zereginak betetzen dituzte, lan munduak berezkoak dituen jarrerak eta jokabideak praktikatuz.

      Horrez gain, lantokiko prestakuntza lanbide heziketaren sistemaren kalitatea kanpotik egiaztatzeko elementu garrantzitsua da.

    2. artikulua. Helburuak.

      lantokiko prestakuntzako moduluaren helburuak hauek dira:

      1. Ikastetxean titulu bakoitzerako eskuratutako lanbide gaitasunak eta lan metodoak aplikatzea egiazko ekoizpen egoera batean.

      2. Ekoizpen prozesuen, kudeaketa ekonomikoaren, enpresetako lan eta gizarte harremanen sistemaren eta produktuen merkaturatzearen ikuspegi osatua bereganatzea.

      3. Heldutasun profesionala lortu eta ekoizpen ingurune berrietara egokitzen laguntzea.

      4. Ikasleen gaitasuna ebaluatu eta egiaztatzea egiazko lan egoeretan, enpresen partaidetzarekin.

      5. Tituludun gazteak laneratzen laguntzea.

      6. Lanbide heziketako ikastetxeen eta enpresen arteko lankidetza hobetzea.

  3. kapitulua

    Lantokiko eta enpresako prestakuntza

    1. artikulua. Modulua egiteko eremuak.

    2. Modulu hauetako prestakuntza ikasleek eginen dituzte enpresetan edo enpresa talde edo elkarteetan eta erakundeetan, heziketa zikloak zein lanbide arloan dauden, horiekin lotutako jarduerak betetzen dituztenetan. Hori dela eta, ikastetxeek behar beste prestakuntza postu eskaini beharko dizkiete beren ikasleei, eta postu horietan modu egokian bete beharko da foru dekretu bakoitzean, tituluaren ezaugarri profesionalekin bat, lantokiko prestakuntzako modulurako ezarritako curriculuma.

    3. Hezkuntza Departamentuak enpresa katalogo bat edukiko du lantokiko prestakuntzako modulua garatzeko, eta horretatik abiatuta emanen dizkio orientabideak ikastetxe bakoitzari bere inguruko enpresek prestakuntza ekintza honetan laguntzeko dituzten baldintzei eta egokierari buruz.

    4. Prestakuntza modulu hau beste herrialde batzuetan ere egin ahal izanen da, aitorpen ofiziala duten Europako programen bidez edo herrialde horietako enpresa edo erakundeekin lankidetza hitzarmenak izenpetuz. Betiere, arau indardunek ezarritako baldintzak betez eta Lanbide Heziketaren Zerbitzuaren baimenarekin.

    5. Salbuespen gisa, eskualde zehatz batzuetan edo ekoizpen sektore jakinetan enpresa batek eskainitako lanpostu kopurua aski ez bada lantokiko prestakuntzako moduluaren ikasketa emaitzak lortzeko, tutoreak eta Lanbide Arloko Departamentuko buruak beste lantoki batzuk aukeratu beharko dituzte bertan kokatzeko prestakuntza programa, helburuak osotara betetzen direla bermatze aldera. Edozein kasutan ere, hautatutako lantokiak ez dira hiru baino gehiago izanen.

    6. artikulua. Enpresekiko lankidetza hitzarmenak.

    7. Lantokiko prestakuntzako modulua egiteko, beharrezkoa da ikastetxeak eta enpresa edo erakunde laguntzaileak aurrez lankidetza hitzarmen berariazko bat izenpetuta edukitzea.

    8. lantokiko prestakuntzako modulua egiteko lankidetza hitzarmen berariazkoak idatziz formalizatu beharko dira eta enpresa edo erakunde laguntzailearen legezko ordezkariak eta ikastetxeko zuzendariak izenpetu beharko dituzte, Lanbide Heziketa eta Enpresaren Ataleko buruak ikus-onetsia emanda, Hezkuntza Departamentuak ezarritako ereduaren arabera.

      Hezkuntza Departamentuak enpresa edo entitate laguntzaile bakoitzean lantokiko prestakuntzan ari diren ikasleen berri emanen die Lan Ikuskaritzaz arduratzen den organismoari.

    9. Hitzarmen horien gutxieneko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR