105/2012 FORU DEKRETUA, irailaren 19koa, erabilera kolektiboko igerilekuen baldintza tekniko-sanitarioak ezarri zituen maiatzaren 19ko 123/2003 Foru Dekretuan agindutako zenbait eskakizunetara egokitzeko epea finkatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

Maiatzaren 19ko 123/2003 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitatean dauden erabilera kolektiboko igerilekuen baldintza tekniko-sanitarioak ezarri ziren.

Gero, maiatzaren 2ko 20/2006 Foru Dekretua onetsi zen, aipatutako maiatzaren 19ko 123/2003 Foru Dekretua aldatu zuena.

Maiatzaren 2ko 20/2006 Foru Dekretuaren bigarren xedapen iragankorrean ezarri zen maiatzaren 19ko 123/2003 Foru Dekretuak indarra hartu aurretik zeuden erabilera kolektiboko igerilekuek 2017. urtera arteko epea izanen zutela bertan ezarritako eskakizunetara egokitzeko, betiere egokitzapen horretarako instalazioak edo eraikuntzako elementuak aldatu behar bazituzten.

Gainera, erabilera kolektiboko igerilekuetan egindako ikuskapen batzuetan, ikusi da zenbait igerilekutan, hala 123/2003 Foru Dekretuak indarra hartu aurretik baimena zutenetan nola ondoren baimendutakoetan, berrikuntza lan batzuk egin direla baimenik gabe eta ez direla arau horren testuan ezarritako eskakizun guztiak betetzen. Horrenbestez, egokitu behar dira.

Gaur egun, erabilera kolektiboko igerilekuen titular diren udalen eta bestelako entitate publiko eta pribatuen egoera ekonomiko eta finantzario larria kontuan harturik, zenbait kasutan ezinezkoa da instalazio horiek maiatzaren 19ko 123/2003 Foru Dekretuan ezarritako eskakizunetara egokitzeko gastuari aurre egitea.

Horregatik guztiagatik, egokitzat jo da 2020. urtera arte luzatzea (urte hori barne) egun dauden erabilera kolektiboko igerilekuetan instalazioen egiturazko berrikuntza lanak egiteko epea, hain zuzen, maiatzaren 19ko 123/2003 Foru Dekretuan ezarritako zenbait eskakizun betetzeko egin beharrekoak, betiere gabezia horien ondorioz ez bada arriskuan jartzen nabarmenki erabiltzaileen osasuna edo segurtasuna.

Dena dela, egokitzat jo da erabilera kolektiboko igerilekuetako titularrei eskatzea erantzukizuneko aitorpen bat aurkez dezaten, horren bidez jakinarazteko eskakizun batzuk betetzeko foru dekretu honetan ezarritako epeaz baliatu nahi direla, instalazioen egiturazko berrikuntza lanak egin behar dituztelako.

Horiek horrela, Osasuneko kontseilariak proposaturik, Nafarroako Kontseiluak adierazitakoari jarraikiz, eta Nafarroako Gobernuak 2012ko irailaren 19an egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.-Maiatzaren 19ko 123/2003 Foru Dekretuan ezarritako eskakizunak betetzeko epea finkatzen da, zenbait kasutarako. Foru dekretu horren bidez erabilera kolektiboko igerilekuen baldintza...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR