191/2008 FORU AGINDUA, abenduaren 4koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publiko eta pribatuetan batxilergoko ikasketak egiten ari diren ikasleak ebaluatu, hurrengo mailara igaro eta haiei tituluak emateko arauak ezartzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Antolamendu eta Berrikuntza Zerbitzuko zuzendariak Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publiko eta pribatuetan batxilergoko ikasketak egiten ari diren ikasleak ebaluatu, hurrengo mailara igaro eta haiei tituluak emateko arauak ezartzen dituen foru agindu hau onestearen aldeko txostena aurkeztu du.

Curriculum berria ezarri denetik, ebaluazioa beste ikuspuntu batetik egin behar da, hots, curriculumaren izaera malgua eta ikastetxeen autonomia pedagogikoa kontuan hartuz eta, aldi berean, ikasleen hezkuntza eta ikasketa emaitzak eta ikastetxeen irakaskuntzaren kalitatea hobetzen laguntzeko tresna bezala.

Ebaluazioak etapa honetako hezkuntza arloko helburuetan adierazitako gaitasunak eskuratzen lagundu behar die ikasleei. Horregatik, etaparen eta ikasgaien helburuak eta, orobat, haiek ebaluatzeko irizpideak dira ebaluazio prozesuaren erreferente egokienak.

Ebaluazioak, lorpenen eta aurrerapenen berri ematen duenez, ikasleari laguntzen dio bere gabeziak gainditzen eta bere gaitasunak garatzen. Ebaluazioak lagundu behar du nork bere buruari errendimendu handiko asmoak ezartzen eta ahalegintzearen, hobetzearen eta, ikasketei dagokienez, bere burua behartzearen aldeko jarrerak hartzen.

Hasierako ebaluaziotik arautzen den ebaluazio prozesuak etenik gabekoa behar du eta batez ere jarduera hezitzaile bat izan behar du. Ebaluazioa etengabea denez ikaslearen hezkuntza prozesuaren segimendu iraunkorra egin behar da.

Ebaluazioa arloz arlo egin behar da, baina izaera bateratzailea galdu gabe. Horregatik, etapako helburuak beti hartu behar dira aintzat.

Foru agindu honen berrikuntza nabarmenenak hauek dira: maiatzaren 12ko 49/2008 Foru Dekretuaren 20. artikuluan aipatzen den araubide bereziko matrikula eta ebaluazioa egiteko baldintzak finkatzen dira eta aukera ematen da bigarren maila bukatutakoan ebaluazio negatiboa izan duten ikasgaietan besterik ez matrikulatzeko.

Ebaluazioaren erregistroari dagokionez, bi agiri berri daude: Batxilergoko ikasketen historiala eta lekualdatzearen gaineko txosten pertsonala, eta Batxilergoko kalifikazio-liburua desagertzen da. Gainera, akta mota berri bat ezarri da araubide bereziko matrikula egin duten bigarren mailako ikasleen irakasgaientzat, hala deialdi arrunterako nola deialdi berezirako.

Foru agindu hau prestatzeko arau hauetan ezarritakoa hartu da kontuan: azaroaren 2ko 1467/2007 Errege Dekretua, Batxilergoaren egitura ezarri eta haren gutxieneko ikasketak finkatzen dituena; maiatzaren 12ko 49/2008 Foru Dekretua, Nafarroako Foru Komunitatean batxilergoko ikasketen egitura eta curriculuma ezartzen dituena; Hezkuntzako kontseilariaren maiatzaren 14ko 66/2008 Foru Agindua, Nafarroako Foru Komunitatean Batxilergoaren egitura garatu, haren antolaketa arautu, ordutegia finkatu eta aukerako irakasgaien curriculuma onesten duena; eta Hezkuntzako kontseilariaren abuztuaren 4ko 119/2008 Foru Agindua, helduentzako batxilergoko ikasketak araubide presentzialean eta urrutiko araubidean ematea arautu eta antolatzen dituena Nafarroako Foru Komunitatean.

Horregatik guztiagatik, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 g) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Xedea eta aplikazio eremua.

    Foru agindu honen helburua Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publiko eta pribatuetan batxilergoko ikasketak egiten ari diren ikasleak ebaluatu, hurrengo mailara igaro eta haiei tituluak emateko arauak ezartzea da.

  2. artikulua. Ebaluazioaren ezaugarri orokorrak.

  3. Ebaluazioaren helburua ikasleen ikaskuntza prozesua baloratzea da, Batxilergoko helburu orokorrak eta irakasgai bakoitzaren helburu partikularrak lortu ote diren aztertuz eta ikaslearen dedikazioa, ahalegina eta eskola errendimendua aintzat hartzen dela bermatuz.

  4. Batxilergoko ikasleen ikaskuntza prozesuaren ebaluazioa etengabea izanen da, arloz arlokoa, eta betiere batxilergoko curriculumaren alderdi guztiak aintzat hartuz, Hezkuntzako kontseilariaren maiatzaren 12ko 49/2008 Foru Dekretuan eta maiatzaren 14ko 66/2008 Foru Aginduan araututakoari jarraikiz.

  5. Kurtsoa bukatuta, irakasgai bakoitzeko irakasleak erabakiko du ikasleak irakasgaiaren helburuak lortu ote dituen, eta zenbateraino, eta horren arabera, irakasgaiaren nota jarriko du. Helburuak lortu ote dituen baloratzeko erreferentzia nagusia ebaluazio irizpideak izanen dira.

  6. Koordinazio didaktikorako departamentuen programazioetan, helburuak, edukiak, ebaluazio irizpideak, ebaluzio tresnak eta kalifikazio irizpideak jasotzeaz gainera, irakasgai bakoitzean kalifikazio positiboa lortzeko behar diren gutxieneko eskakizunak ere agertuko dira.

  7. Irakasle taldeak, irakasle tutorearen koordinaziopean, ikasleak irakasgai guztietan izandako bilakaera eta haren heldutasun akademikoa baloratuko ditu, batxilergoko helburuei erreparatuta, eta etapa bukatutakoan, ondoko ikasketetan aurrera egiteko dituen aukerak ere.

  8. Ebaluazioak, orobat, laguntza pedagogikoa egokitzeko eta, horrenbestez, heldutasun prozesuan aurrera egiteko balioko du. Beharrezkoa izanez gero, horretarako errefortzu-neurriak eta tutore-lana ezarriko dira.

  9. Irakasleek ikasleen ikaskuntza prozesua eta norberaren irakaslana baloratuko dituzte. Horretarako, ikasleek etengabeko ebaluazioan lortutako emaitzak erabiliko dituzte, besteak beste.

  10. Batxilergoan, eguneko araubide ofizialean, lau urtez egoten ahal da gehienez.

  11. artikulua. Kalifikazioen eskala.

  12. Kalifikazioa ikasleari eskala baten araberako kategoria bat emateko ekintza da, ebaluazio prozesuaren emaitzen arabera.

  13. Ebaluazio prozesua gauzatzeko kalifikazio eskala, bai ebaluazio partzialetan nola azkenekoetan, zerotik hamarrera bitartekoa izanen da, zenbaki hamartarrik gabe. Bostetik beherako kalifikazioak negatibotzat hartzen dira eta gainerakoak, berriz, positibotzat.

  14. artikulua. Irakasle taldea.

  15. Ebaluazio prozesuaren arduraduna ikastaldeko irakasle taldea edo ebaluazio batzordea da. Bertan ikasle bakoitzaren irakasleek parte hartzen dute.

  16. Ebaluazio bilerak zuzentzea eta arauak betetzen direla bermatzea ikastaldeko tutoreari dagokio, orientazio arloko arduradunen aholkuei jarraikiz eta ikasketaburuaren koordinaziopean.

  17. artikulua. Hasierako ebaluazioa.

  18. Ikastetxeek hasierako ebaluazioa egin dezakete ikasmaila bakoitzeko ikasleen abiapuntuko maila zein den jakiteko eta, behar izanez gero, behar diren neurri pedagogikoak hartzeko.

  19. Lehenengo mailako ikasleen kasuan, hasierako ebaluazioan kontuan hartuko da Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 4. mailako azken ebaluazioaren txostena, helburuko ikastetxeak eskaturik jatorrizko ikastetxeak bidali beharko duena. Bi ikastetxe horiek "Educa" aplikazio informatikoa erabiltzen badute, txostena tresna horren bidez eskuratzen ahalko da.

  20. artikulua. Etengabeko ebaluazioa.

  21. Ikasturtearen hasieran, irakasleak ondoko hauei buruzko informazioa emanen die ikasleei: helburuak, edukiak, ebaluazio irizpideak, ebaluaziorako baliabideak, kalifikatzeko eta errekuperatzeko irizpideak eta, orobat, irakasgai bakoitzaren gutxieneko eskakizunak, hala ikasmaila horretakoak nola berreskuratzeko dituzten irakasgaietakoak.

  22. Informazio hori gurasoei edo legezko arduradunei ere jakinaraziko zaie, ikasturtearen hasierako taldeko bileran edo ikastetxeak erabakitzen dituen bideak erabiliz.

  23. Etapako maila bakoitzean, uneoro, irakasleak ikasle bakoitzaren ikaskuntza prozesuari buruzko informazioa jasoko du, behaketa sistematikoaren bidez, lanak baloratuz, proba berariazkoen bidez edo beste prozedura batzuen bitartez, prozesu hori etapa osoan erabil dadin.

  24. Ikastetxeek hasierako ebaluazioa egin ala ez egin, hiru hilean behin ebaluazio bilera bat eginen dute. Bilera horien helburua da ikasle bakoitzaren ikaskuntza prozesua, haien ikasketa emaitza eta taldearen jokabidea aztertzea eta behar diren erabakiak hartzea, hala taldean nola banakakoak, ikaslearen aurrerapen egokia errazteko. Era berean, aurreko ebaluazio bileretan hartutako erabakien balorazioa eginen da.

  25. Bilera horietan, etengabeko ebaluazioaren ikuspegia galdu gabe, irakasle bakoitzak erabakiko du ikasle bakoitzak bere irakasgaian izanen duen kalifikazioa. Hala badagokio, ikaslearen ikaskuntza prozesuari buruzko oharrak erantsiko dira. Hiru hilean behingo ebaluazioari buruzko informazioa ikasketa espedientean sartuko da, irakasle tutorearen ardurapean.

  26. Aurreko puntuan adierazitako ebaluazio bilera bakoitza bukatutakoan, tutoreak ikaslearen familiei edo legezko arduradunei, edo ikasleei beraiei adin nagusiak badira, haien errendimenduaren berri emanen die, banakako ebaluazio txostenaren bidez. Informazio hori gurasoekin edo legezko ordezkariekin egiten diren banakako elkarrizketetan osatzen ahalko da. Koordinazio Pedagogikorako Batzordeak txosten horren edukia finkatzen ahalko du.

  27. Koordinazio didaktikoko departamentuek beren programazioetan adieraziko dute nola txertatuko diren ebaluazio-errekuperazio prozesuak etengabeko ebaluazioaren esparruan.

  28. artikulua. Azken ebaluazioa, arrunta eta berezia.

  29. ...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR