118/2013 FORU AGINDUA, abuztuaren 9koa, Osasuneko kontseilariak emana, baimena ematen duena Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan ematen diren ebazpenak prestatu, igorri, argitaratu eta artxibatzeko lanak Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Ebazpenak Kudeatzeko Bulegoaren esku uzteko.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Osasuneko kontseilariaren abuztuaren 5eko 112/2013 Foru Aginduaren bidez abuztuaren 8ko 52/2012 Foru Agindua aldatu zen, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura osasun laguntzaz kanpoko atalen eta osasun laguntzaz kanpoko unitateen mailan ezartzen zuena, izan ere, horren ondorioz Ebazpenak Kudeatzeko Unitatea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua kendu zen erakunde autonomoaren egitura organikotik. Administrazio unitate horrek erakunde autonomoan ematen diren ebazpenak prestatu, igorri, argitaratu eta artxibatzearen gaineko zenbait eginkizun zituen esleiturik.

Bestalde, administrazio unitate horrek izena aldatu du, orain Ebazpenak Kudeatzeko Bulegoa baita, eta Osasuneko kontseilariaren abuztuaren 5eko 111/2013 Foru Aginduaren bidez Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Antolaketa Atalari atxikia gelditu zen.

Horrela, gaur egun Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak ez ditu lan horiek egiteko behar diren baliabide tekniko eta langileak.

Berariaz esleitutako xede eta helburuei buruz instrumentalitate printzipioak dioenari jarraikiz (printzipio hori erakunde publikoen araubide juridikoan jasotzen da), gomendagarria izan daiteke erakunde publiko bati atxikita ez dauden administrazio organoek egitea erakunde publiko horri dagozkion zenbait eginkizun orokor, kudeaketa esleipen baten bidez. Eginkizun horien artean Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan ematen diren ebazpenak prestatu, igorri, argitaratu eta artxibatzeko lanak daude.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 39.1. artikuluak dioenez, Nafarroako Foru Komunitateko organoek ahalmena izanen dute beren eskumeneko lan material edo teknikoak edo zerbitzuak beste organo batzuek egin ditzatela esleitzeko, dela eragingarriagoak izateko, dela lan horietarako baliabide tekniko egokiak ez dituztelako. Antzeko moduan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR