73/2012 FORU DEKRETUA, uztailaren 25ekoa, Gizarte Politiketako Departamentuaren oinarrizko egitura organikoa ezartzen duena

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legean xedatutakoari jarraikiz, Nafarroako Gobernuari dagokio departamentu bakoitzaren egitura organikoa onestea.

Ekainaren 22ko 11/2012 Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezarri zen.

Era berean,uztailaren 2ko 35/2012 Foru Dekretuaren bidez, Gizarte Politiketako Departamentuaren oinarrizko egitura organikoa ezarri zen.

Bidezko da, beraz, Foru Komunitateko Administrazioaren departamentu bakoitzaren egitura behar bezala garatzea.

Foru dekretu honen xedea da Gizarte Politiketako Departamentuaren egitura organiko berria garatzea.

Hori horrela, Gizarte Politiketako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2012ko uztailaren 25ean egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

  1. KAPITULUA

    Xedapen orokorrak

    1. artikulua. Gizarte Politiketako Departamentuaren eskumenen esparrua.

      Gizarte Politiketako Departamentuari dagokio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak honako arlo hauetan bereganatuak dituen eskumenak gauzatzea: familia, kontsumoa, adingabeen babesa, kirola, gazteria, gizonen eta emakumeen arteko berdintasun politikak, garapenerako nazioarteko lankidetza, gizarte gaiak, immigrazio politiken koordinazioa, bai eta indarra duten xedapenek ematen dizkioten gainerako eskudantziak ere.

    2. artikulua. Gizarte Politiketako kontseilaria.

    3. Gizarte Politiketako kontseilariak, Departamentuko titularra baita, eta foru dekretu honen 1. artikuluan definitutako eskumen esparruari loturik, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluan ezarritako eskudantziak erabiliko ditu.

      Bereziki, Gizarte Politiketako Departamentuaren aurrekontuen kargura emanen diren diru-laguntzen deialdiak onestea dagokio.

    4. Orobat, Gizarte Politiketako kontseilariaren zeregina da, departamentuaren titularra den aldetik, kide anitzeko organo hauetako buru izatea:

      1. Nafarroako Gizarte Ongizatearen Kontseilua.

      2. Nafarroako Adinekoen Kontseilua.

      3. Nafarroako Desgaitasunaren Kontseilua.

      4. Gizarte Zerbitzuen Administrazioen arteko Kontseilua.

      5. Nafarroako Garapenerako Lankidetzaren Kontseilua.

      6. Nafarroako Kontsumoaren Kontseilua.

      7. Nafarroako Adingabearen Kontseilua.

      8. Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko Gobernu Kontseilua.

      9. Nafarroako Berdintasunerako eta Familiarako Institutuko Gobernu Kontseilua.

    5. Departamentuan bada Kontseilariaren Kabinete bat, Gizarte Politiketako kontseilariari laguntza politikoa eta teknikoa emateko; kabinetea Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 19. artikuluan ezarritakoari loturik dago, eta kontseilariaren mendean dago zuzenean.

    6. artikulua. Gizarte Politiketako Departamentuaren antolaketa orokorra.

    7. Gizarte Politiketako Departamentuak, bere titularraren goi zuzendaritzapean, organo hauek ditu bere egituran:

      1. Gizarte Politikako eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusia.

      2. Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusia.

    8. Orobat, Gizarte Politiketako Departamentuari atxikirik geldituko dira erakunde autonomo hauek:

      1. Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutua.

      2. Nafarroako Familiarako eta Berdintasunerako Institutua.

    9. Nafarroako Mendekotasunerako Agentzia

      erakunde autonomoa Gizarte Politikako eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusiari atxikirik geldituko da.

    10. artikulua. Gizarte Politikako eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusiaren eskumenen esparru materiala eta eskudantziak.

    11. Gizarte Politikako eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusiak foru dekretu honetan aurreikusten diren eskudantziak erabiliko ditu arlo hauetan:

      1. Gizarte gaiak.

      2. Garapenerako nazioarteko lankidetza.

      3. Immigrazio politiken koordinazioa.

      4. Kontsumoa.

      Halaber, departamentuaren eskumenen esparruaren barrenean dauden fundazioen babesle lanak eginen ditu, baita indarra duten xedapenek Gizarte Politiketako Departamentuari zuzendaritza nagusiaren eremuan esleitzen dizkioten beste eginkizunak ere.

    12. Foru dekretu honen 2. artikuluan ezarritakoa galarazi gabe, Gizarte Politikako eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusiak, kontseilariaren goi zuzendaritzapean eta aurreko atalean adierazitako esparru materialean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluan eta azken xedapenetako lehenbizikoan ezarritako eskudantziak izanen ditu eta, horietaz gainera, indarra duten xedapenek esleitzen dioten edo Gizarte Politiketako Departamentuko kontseilariak agintzen dion beste edozein, eta horretarako behar diren ebazpenak emanen ditu.

    13. artikulua. Idazkaritza Tekniko Nagusiaren eskudantziak.

    14. Gizarte Politiketako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiak, foru dekretu honen 1. artikuluan zehaztu diren eskumenen esparruan, eta Gizarte Politiketako kontseilariaren goi zuzendaritzapean -berari atxikita baitago zuzenean-, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 23. artikuluan aurreikusitako eskudantziak eta Idazkaritza Tekniko Nagusiak arautzen dituen Erregelamenduan ezarritakoak erabiliko ditu, baita indarra duten xedapenek emandakoak edota Gizarte Politiketako kontseilariak agintzen dizkion guztiak ere, eta horretarako behar diren ebazpenak emanen ditu.

    15. Horrez gain, aipatu araudiari jarraituz bere dituen eskudantzia juridikoak, tekniko-administratiboak eta aurrekontuaren kudeaketari buruzkoak, departamentuan diren erakunde autonomoen gainean, bakoitzaren estatutuetan ezarritakoa ezertan ukatu gabe.

    16. Langileen arloan, dagozkion eginkizunak beteko ditu, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako organoen arloan eskudantziak zehazten dituen araudiari jarraikiz, bai Gizarte Politikako eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusiari eta Idazkaritza Tekniko Nagusiari atxikitako langileei dagokienez, bai Nafarroako Mendekotasun Agentziako langileei dagokienez, erakunde autonomo horren mendeko egoitzetako langileak izan ezik, baita Nafarroako Berdintasunerako eta Familiarako Institutuko langileei dagokienez ere.

    17. artikulua. Zerbitzuen eskudantziak.

      Zerbitzuek jarraian adierazten diren eginkizunak izanen dituzte, departamentuko goragoko organoen zuzendaritzapean eta zerbitzu bakoitzari foru dekretu honetan ezartzen zaion esparru material edo funtzionalean: euren menpeko atal edo unitate organikoen jarduera planifikatzea, koordinatzea, zuzentzea eta kontrolatzea; prozedurak azkartzea, arrazionalizatzea eta erraztea bultzatu eta sustatzea; eta indarreko xedapenek berariaz ezarritakoak eta departamentuko organo eskudunek banatzen edo eskuordetzen dizkietenak.

    18. artikulua. Atalen eskudantziak.

      Atalek jarraian adierazten diren eginkizunak izanen dituzte, departamentuko goragoko organoen zuzendaritzapean eta atal bakoitzari foru dekretu honetan ezartzen zaion esparru material edo funtzionalean: euren esparru materialeko gaien txostenak egitea, hierarkian euren gainetik dagoenari ekintzak proposatzea eta haiek burutzea; euren menpeko bulegoen jarduerak koordinatzea, zuzentzea eta kontrolatzea; eta departamentuko organo eskudunek agintzen dizkieten eginkizun guztiak.

  2. KAPITULUA

    Gizarte Politikako eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusia

    1. ATALA

      Gizarte Politikako eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusiaren egitura

    2. artikulua. Gizarte Politikako eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusiaren egitura.

    3. Gizarte Politikako eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusiak zerbitzu hauek ditu:

      1. Plangintza, Kalitate eta Ikuskapen Zerbitzua.

      2. Oinarrizko Laguntzaren eta Gizarteratzearen Zerbitzua.

      3. Garapenerako Nazioarteko Lankidetzaren eta Immigraziorako Zerbitzua.

      4. Kontsumo eta Arbitraje Zerbitzua.

    4. Era berean, Nafarroako Mendekotasun Agentzia erakunde autonomoa Gizarte Politikako eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusiari atxikirik geldituko da.

    5. ATALA

      Plangintza, Kalitate eta Ikuskapen Zerbitzua

    6. artikulua. Plangintza, Kalitate eta Ikuskapen Zerbitzuaren eskumenen esparru material eta funtzionala eta haren egitura.

    7. Plangintza, Kalitate eta Ikuskapen Zerbitzuak, gizarte gaien, kontsumoaren, adingabeen babesaren eta familiaren eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasun politiken esparruan, foru dekretu honetan aurreikusitako eskudantziak izanen ditu. Bereziki, honako hauek:

      1. Gizarte zerbitzuen plan estrategikoak, plan sektorialak, kalitate planak eta gizarte zerbitzu orokorren zorroa egitea, jarraitzea eta ebaluatzea.

      2. Gizarte zerbitzuen eskaerari eta gizarte zerbitzuen hartzaileei buruzko azterlanak eta ikerketak egitea.

      3. Arloko ikerketa jarduerak bultzatzea.

      4. Gizarte zerbitzuetarako programak prestatu, jarraitu eta ebaluatzeko lanetan parte hartzea, kasuan kasuko unitate teknikoekin batera.

      5. Plangintzari buruzko azterlan eta dokumentuak prestatu, zabaldu eta argitaratzea.

      6. Gizarte zerbitzuen kudeaketa, antolamendua eta haietan ematen den laguntza hobetzeko proposamenak prestatzea.

      7. Departamentuaren unitate organikoen eta erakunde autonomoen arteko lankidetza eta koordinaziorako proposamenak egitea, eta departamentu hori beste departamentu eta erakunde batzuekin lankidetzan aritu eta koordinatzeko proposamenak egitea, dauden baliabideak optimizatzeko.

      8. Gizarte zerbitzuetako profesionalendako prestakuntza planak diseinatzea.

      9. Departamentuaren funtzionamenduan eta helburuak erdiesteko, kalitate- eta kostu-sistemak sustatzea eta ezartzea, zerbitzuen eragimen eta erabiltzaileen asetasun parametroen pean.

      10. Gizarte zerbitzuen sistemako zerbitzuen kalitatea hobetzeko sustapena.

      11. Zerbitzuen homologazio administratiborako baldintzak prestatu, aztertu eta berrikustea.

      12. Homologazio administratiboa duten sistemako zerbitzuen zerrenda argitaratu eta zabaltzea.

      13. Sistemako zerbitzuen kalitatearen ebaluazioa argitaratu eta zabaltzea.

      14. Kalitate prozesuetarako prestakuntza programak koordinatu, kudeatu, kontrolatu eta ebaluatzea, gizarte zerbitzuetan, oro har, diren profesionalendako.

        ñ) Gizarte zerbitzuen etengabeko hobekuntzaren eta bikaintasunaren sustapena.

      15. Ikuskapen...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR