1/2021 FORU AGINDUA, urtarrilaren 4koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, behin-behineko onespena ematen diona proiektu honi: “N-121-A errepidea, Iruña-Behobia, 2+1 motako bide bihurtzea, 40+900 KPtik 52+430 KPra bitarte (Arrigazteluko tuneleko hegoaldeko ahoa)”.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

12. ALDIZKARIA - 2021ko urtarrilaren 19a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.7. BESTELAKOAK 1/2021 FORU AGINDUA, urtarrilaren 4koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, behin-behineko onespena ematen diona proiektu honi: “N-121-A errepidea, Iruña-Behobia, 2+1 motako bide bihurtzea, 40+900 KPtik 52+430 KPra bitarte (Arrigazteluko tuneleko hegoaldeko ahoa)”. Proiektu hau aurkeztu da behin-behineko onespena emateko: “N-121-A errepidea, Iruña-Behobia, 2+1 motako bide bihurtzea, 40+900 KPtik 52+430 KPra bitarte (Arrigazteluko tuneleko hegoaldeko ahoa)”.

N-121-A errepide arrunta da, eta interes orokorreko errepide gisa dago sartuta Nafarroako Errepideen Katalogoan.

Haren funtzionamendua eta bide segurtasuna hobetzeko asmoz, erabaki da 2+1 motako errepide bihurtzea.

Proposatu den diseinuarekin, ezin izanen da kontrako noranzkoko erreia erabiliz aurreratu, eta bidegurutzeetan baizik ezin izanen da ezkerretara biratu.

2019ko martxoaren 28an, arestian aipatutako proiektua jendaurrean jarri zen, ingurumen prozeduraren barruan. Jasotako alegazioak aztertu ondoren, teknikoki egokitzat jo diren aldaketa batzuk egin zaizkio proiektuari.

Aurreikusi den behin betiko diseinuak ezaugarri hauek ditu:

40+900 KP-41+720 KP (Oieregiko tuneleko hegoaldeko ahoa): loturaren barneko konexioak (NA-1210 eta N-121-B errepideekikoak) aldatzen dira eta biribilgune bat proiektatu da, mugimendu guztiak erraztu eta segurtasuna handiagotzen duena.

42+300 KP (Oieregiko tuneleko iparraldeko ahoa) - 45+000 KP: sekzioaren konfigurazioa aldatzen da, halako moldez non errei gehigarria hegoalderako noranzkoan ezarriko baita, 2 m zabal den eta metalezko hesia duen erdibitzailearekin.

45+000 KP-46+500 KP: sekzioak bi errei ditu Irungo noranzkoan eta errei bat Iruñeko noranzkoan, 2 m zabal den eta metalezko hesia duen erdibitzailearekin. 45+400 KPren eta 46+000 KPren artean, zerbitzu-bide bat eraikitzen da, azpiestazio elektrikoaren eta hondakinen transferentziagunearen inguruan gertatzen diren sartu-irtenak seguruagoak izan daitezen.

46+500 PK-48+200 PK: tarte horretan istripu ugari gertatzen dira. Horregatik, gaur egun dagoen zeharkako sekzioa aldatuko da. Noranzko bakoitzean errei bakar bat utziko da, eta 2 m zabal den eta metalezko hesia duen erdibitzaile bat paratuko da.

48+200 PK-49+150 PK: tarte horretan zerbitzugune bat, IAT bateko instalazioak eta zenbait etxebizitza daude, zeinetara N-121-A errepidetik sartzen baita. Tarte hori berrantolatzeko hauek eginen dira: biribilgune bat jarri da 48+700 PKn, IATrako sartu-irtenak errazago egiteko, eta zerbitzugunetik ezkerreko aldetik ateratzen diren ibilgailuek noranzkoa aldatu ahal izan dezaten; 49+100 KPko biribilgune zatitua kendu da; eta ezkerreko aldean zerbitzu-bide bat eginen da, zerbitzuguneak eta ezkerreko aldeko etxebizitzek sortzen duten mugimendua jasoko duena. 2 m zabal den eta metalezko hesia duen erdibitzaile batek bereiziko ditu bi noranzkoak.

49+150 KP-49+600 KP: Sunbillara sartzeko biribilgune zatitua kenduko da, eta lotura berria N-121 A errepide azpian eginen da, beste biribilgune baten bidez, noranzko bakoitzean errei bat edukiko duena.

49+600 KP-51+200 KP: noranzko bakoitzean errei bat daukan zeharkako sekzioa, 2 m zabal den eta metalezko hesia duen erdibitzaile batekin.

51+000 KPn NA-1210 errepidearekiko bidegurutzea dago, Sunbillara iparraldetik sartzeko. Hartu den konponbidea izan da gaurko biribilgune zatitua bere horretan uztea, baina N-121 A errepidearen enborrean bakarrik bi errei utzirik. Horrela, errepidea zeharkatzeko behar diren mugimenduen segurtasuna handiagotzen da.

Iruñerako noranzkoan sartzeko erreia luzatu egin da, eta gainerako mugimenduetarako, abiadura aldatzeko erreiak diseinatzen dira, dagoen espazioak uzten duen bezain luzeak.

51+200 KP-tartearen amaiera: Iruñerako noranzkoan zeharkako sekzioa 2 erreiekin, eta errei bat Irungo noranzkoan. 2 m zabal den erdibitzailea, hesi bertikalarekin, Bidasoa ibaiaren gaineko egituretan eta ondoko aldeetan izan ezik, non erdibitzailea metro batekoa izanen baita aski zabalera ez dagoelako.

Proiektua jendaurrean jartzeko idatzi den dokumentuak jasotzen ditu Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legeak eskatutako agiriak.

Horrenbestez, Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak egindako txostenarekin eta hark proposatu duenarekin bat, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretuak xedatzen duenarekin bat,

AGINTZEN DUT:

1. Behin-behineko onespena ematea proiektu honi: “N-121-A errepidea, Iruña-Behobia, 2+1 motako bide bihurtzea, 40+900 KPtik 52+430 KPra bitarte (Arrigazteluko tuneleko hegoaldeko ahoa)”.

2. Hasiera ematea proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen desjabetze espedienteari (eranskinean ageri da ondasun eta eskubide horien zerrenda).

3. Proiektua...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR