45/2009 FORU AGINDUA, martxoaren 30ekoa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, 2008. urteko pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpenak aurkezteko arauak ematen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bateginaren 82.1. artikuluaren arabera, zerga horri atxikiriko errentak eskuratzen dituzten subjektu pasiboek zerga horregatik aitorpena aurkeztu eta sinatzeko betebeharra izanen dute; gainera, aitorpenik aurkeztu beharrik ez duten subjektu pasiboek ere aurkezten ahalko dute, baldin eta kuota likidoaz gaindiko atxikipenak eta konturako ordainketak jasan edo zatikako ordainketak egin badituzte, dagokien zenbatekoa itzul dakien.

82. artikuluaren 2. idatz-zatian ahalmena ematen zaio Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari aitorpena egiteko modalitate erraztu edo bereziak erabiltzeko onespena emateko, aitorpenak aurkezteko modua, epeak, tokia eta inprimakiak ezartzeko, hala nola aitorpenarekin batera aurkeztu behar diren agiri eta frogagiriak finkatzeko.

Testu bategin horren 83. artikuluak xedatzen duenaren arabera, zerga horren aitorpena egitera behartuta dauden subjektu pasiboek, beren aitorpena aurkezten dutenean, dagokien zerga-zorra kalkulatu eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuak finkatutako tokian, moduan eta epeetan ordaindu behar dute. Gainera, aukera ematen da dirua bi zatitan sartzeko, interesik eta errekargurik gabe, erregelamendu bidez ezartzen den moduan. Artikulu hori maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuak onetsitako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren 57.1 artikuluaren bidez garatu zen.

Bestalde, testu bategin horren 84. artikuluak ahalmena ematen dio Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari subjektu pasiboei autolikidazioaren proposamen bat bidaltzeko, departamentu horretako kontseilariak ezartzen dituen baldintzetan. Zergadunek zerga betebeharrak errazago betetzeko asmoz, bereziki etxera igorritako autolikidaziorako proposamenen ondorioz ordaindu behar duten diruaren ordainketa, eta Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 51. artikuluan eta uztailaren 2ko 177/2001 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketari buruzko Erregelamenduaren 25. artikuluan ezarritakoarekin bat, proposamen positiboen ondoriozko zorra bi zatitan helbideratuko da, horietako bakoitza zorraren %50ekoa, proposamenean berean ageri den banku kontuan eta foru agindu honetan ezarritako egunetan. Dena den, zergadunak proposameneko ordainketa helbideratu nahi ez badu, edo helbideratze hori aldatu nahi badu, foru agindu honetan ordainketaren helbideratzea deuseztatu edo aldatzeko bideak ezartzen dira.

Kontuan harturik pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren 2008ko sorrarazpena egin dela, beharrezkoa da xedapen batzuk ematea, aitorpenen aurkezpena arautu, tributu zorrak ordaintzeko modua eta epeak ezarri eta zergadunei igortzen zaizkien autolikidaziorako proposamenen baldintzak finkatzeko.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. artikulua. Nor dagoen beharturik pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpena aurkeztera.

1. 2008. urteko zergaldietako pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpena aurkeztera beharturik daude ohiko bizilekua Nafarroan izan eta zerga ordaintzetik salbuetsi gabeko errenta atxikiak lortzen dituzten subjektu pasiboak, Hitzarmen Ekonomikoaren 8. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

2. Familia-unitatea osatzen duten subjektu pasiboek aitorpen bateratua aurkezten ahal dute, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bateginaren VI. Tituluan xedatutakoari jarraikiz.

Familia-unitaterik osatzen ez duten subjektu pasiboak edo, osatu arren, zergarekiko banakako lotura aukeratu dutenak ez daude aitorpena egitera beharturik, errentak bakar-bakarrik ondoko bideetatik jaso badituzte:

  1. Urtean 11.250 eurotik beherako lan etekin osoak.

  2. Ondasun higigarrien kapitalaren etekin osoak eta ondare gehitzeak, konturako diru-sarrera edo atxikipenaren pean daudenak, baldin eta bien artean, urtean, 1.600 eurotik beherakoak badira.

    Dena den, aitorpena aurkeztera beharturik egon gabe konturako diru-sarrera edo atxikipenak izan dituzten edo kuota likidotik gorako zatikako ordainketak egin dituzten subjektu pasiboek zilegi izanen dute geratzen den kopurua itzultzeko eskatzea, horretarako zergaren aitorpena aurkeztuz.

    2. artikulua. Aitorpeneko helbidea.

    Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren autolikidazioaren inprimakian edo laguntza-programan dagokion atalean, aitortzaileak adierazi behar du aitorpenean adierazitako helbide fiskal hori zer den berarentzat aitorpena aurkezten duen unean. Helbide hori jakinarazpenetarako erabiliko da, oro har ezarritako baliabideen bitartez beste bat finkatzen denean izan ezik.

    3. artikulua. Hirilurreko ondasun higiezinen jabetza.

    Subjektu pasiboek, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren autolikidaziorako inprimakiaren edo laguntza-programaren atalean, beren jabetzako hirilurreko ondasun higiezinak identifikatu behar dituzte eta bertan adierazi zertarako erabili den bakoitza 2008an, bai inprimakian bai laguntza-programan eskaintzen diren aukeren arabera.

    4. artikulua. Aurkezteko epea.

    2008ko pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpenak 2009ko apirilaren 21etik ekainaren 23ra bitartean, biak barne, aurkeztu beharko dira.

    Hala ere, 2008ko zergaldiko pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpena bide telematikoetatik egiten denean, dela aitorpena Interneten bidez bidaltzeko aukera ematen duten programa informatikoak erabiliz, dela Nafarroako Zerga Ogasunak www.navarra.es webgunean Zergaren subjektu pasiboen esku jartzen duen "Aitorpena egitea-Zenbat ateratzen zait" izeneko aplikazioaren bidez, aitorpenak aurkezteko borondatezko epea 2009ko apirilaren 7an hasiko da, eta urte bereko ekainaren 23an bukatuko..

    Aitorpen horiek Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak foru agindu bidez onetsitako eredu ofizialaren araberakoak izanen dira.

    5. artikulua. Aurkeztu beharreko agiriak eta egiaztagiriak.

    1. Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpenarekin batean, subjektu pasiboek ondoko agiri eta ziurtagiri hauek aurkeztu behar dira:

  3. Lan etekinen aitorpena egiten denean: ordaintzen duen pertsonak edo entitateak emandako ziurtagiria, gutxienez honako datu hauek dituena:

    -Etekinak ordaindu dituen pertsonaren edo entitatearen izena eta deiturak edo sozietatearen izena, helbidea eta IFZ edo IFK.

    -Hartzailearen izen-deiturak eta IFZ.

    -Hartutako errenta, ondoko datu hauek zehaztuta: kontzeptuen identifikazioa, deskripzioa eta izaera, errenta hori zein ekitalditan sortu zen, kargarik ez duten dietak barne.

    -Murrizketaren portzentajea, Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bateginaren 17.2...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR