115/2012 FORU AGINDUA, abenduaren 12koa, Osasuneko kontseilariak emana, Nafarroako Ospitaleguneko Batzorde Tekniko Asistentzialaren osaera eta funtzionamendua onesten dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Uztailaren 18ko 62/2012 Foru Dekretuaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak onetsi ziren. Estatutuen IV. tituluaren barrenean, laguntza espezializatuaren antolaketaz ari denean, II. kapituluaren 51. artikulutik 67.era bitarte, Nafarroako Ospitaleguneko antolaketa orokorra arautzen da, geroko araudiaren bidez zenbait alderditan garatuko dena.

66. artikuluan Nafarroako Ospitaleguneko Batzorde Tekniko Asistentzialaren oinarrizko araudia ezartzen da, eta adierazten da, orobat, Osasuneko kontseilariaren foru agindu baten bidez ezarriko direla haren osaera eta eginkizunak.

Horrenbestez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak proposatuta,

AGINDU DUT:

1. artikulua. Xedea.

Foru agindu honen xedea da Nafarroako Ospitaleguneko Batzorde Tekniko Asistentzialaren osaera eta funtzionamendua ezartzea, kontsultarako eta parte hartzeko organo gisa.

2. artikulua. Osaera.

1. Batzorde Tekniko Asistentzialak kide hauek izanen ditu:

  1. Berezko kideak:

    -Nafarroako Ospitaleguneko zuzendari mediko-asistentziala, batzordeburu arituko dena.

    -Nafarroako Ospitaleguneko Erizaintzako zuzendaria, batzordeburuorde arituko dena.

    -Zerbitzu Medikoen zuzendariordea.

    -Nafarroako Ospitaleguneko Zuzendaritzari sostengu emateko zerbitzuetako buru bat (zerbitzu horiek Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak onetsi zituen uztailaren 18ko 62/2012 Foru Dekretuaren 56. artikuluan ezarri ziren).

    -Nafarroako Ospitaleguneko Langileria zuzendaria, idazkari lanetan, hizpidea duela, baina botorik gabe.

  2. Kide hautetsiak:

    -Arlo Klinikoko zuzendarien eta Laguntza Zerbitzuetako buruen bi ordezkari, haiek beraiek hautatu beharrekoak beren artetik.

    -Atalburuen eta buru klinikoen bi ordezkari, haiek beraiek hautatu beharrekoak beren artetik.

    -Albokoen eta fakultatibo espezialisten lau ordezkari, haiek beraiek hautatu beharrekoak beren artetik.

    -Prestakuntzako langile egoiliarren ordezkari bat, haiek beraiek hautatu beharrekoa beren artetik. Hizpidea izanen du, baina botorik ez.

    -Osasun arloko diplomadunen hiru ordezkari, haiek beraiek hautatu beharrekoak beren artetik.

    2. Berezko kideek kargua uztean utziko dute Batzorde Tekniko Asistentzialekoa ere.

    3. Kide hautetsiak bi urtetik behin berrituko dira, salbu eta prestakuntzako langile egoiliarra, urtero berrituko baita.

    3. artikulua. Kide hautetsiak izendatzeko hauteskundeak.

    Kide hautetsiak izendatzeko hauteskundeak Osasuneko kontseilariaren azaroaren 7ko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR