234/2017 FORU AGINDUA, ekainaren 22koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren menpeko datu pertsonalen fitxategi batzuk sortu, aldatu eta kentzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Administrazio Publikoen erantzukizuna da beren eginkizunetarako erabiltzen dituzten datu pertsonalen fitxategiak sortzea eta kentzea.

Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak 20.1 artikuluan xedatzen duenez, Administrazio Publikoen fitxategiak sortu, aldatu edo kentzeko modu bakarra dago: xedapen orokor bat, Estatuko Aldizkari Ofizialean edo kasuan kasuko egunkari ofizialean argitaratuko dena.

Datu Pertsonalen tratamendu informatikoa arautzen duen urriaren 29ko 5/1992 Lege Organikoaren bigarren xedapen gehigarria betez, Nafarroako Gobernuak, uztailaren 26ko 143/1994 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako organoen esku dauden datu pertsonalen fitxategi informatizatuak arautu zituen. Foru dekretu horren 2. artikuluan ahalmena eman zitzaion fitxategiaren ardura duen unitatea atxikita duen departamentuko kontseilariari fitxategi horiek sortu, aldatu edo kentzeko.

Horrela, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren martxoaren 26ko 120/2008 Foru Aginduaren bidez, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren menpe dauden datu pertsonalen zenbait fitxategi informatizatu sortu, aldatu eta kendu ziren. Gero, apirilaren 13ko 183/2010 Foru Aginduaren bidez eta martxoaren 1eko 71/2013 Foru Aginduaren bidez, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren zenbait fitxategi eguneratu eta kendu ziren.

Administrazioaren antolaketan egindako aldaketen ondorioz eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Depamentuaren eskumenen erabilerari loturik sortu diren behar berrien ondorioz, zenbait alderdi sortu eta beste zenbait aldatu behar dira deklaratuta dauden fitxategi batzuetan, eta deklaratuta dauden beste fitxategi batzuk kendu behar dira, erabiltzen ez direlako edo beste batzuek ordeztu dituztelako.

Aipatutako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren agindua betetzearren, departamentu honek kudeatutako datu pertsonalen fitxategiei dagokienez, eta herritarrei dagozkien legezko eskubideak bermatzearren, aginduzko txostenak jasorik, eman dizkidaten ahalmenak baliatuz eta adierazitakoarekin bat, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Xedea.

  2. Foru agindu honen I. eta II. eranskinetan jaso eta zehazten dira Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren aplikazio eremuan dauden datu pertsonalak dituzten Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren fitxategiak.

  3. Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren aplikazio eremuan dauden Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren fitxategiak dira, orobat, “Mintegizainak” fitxategia eta “Osasun eta ekoizpen erregistroak”, martxoaren 26ko 120/2008 Foru Aginduaren bidez sortuak, eta “NBEUF-LGENF diru-laguntzak” izenekoa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren apirilaren 13ko 183/2010 Foru Aginduaren bidez sortua.

  4. artikulua. Fitxategiak sortzea.

    Foru agindu honen I. eranskinean aipatzen diren datu pertsonalen fitxategiak sortzen dira, Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritako moduan eta baldintzetan.

  5. artikulua. Fitxategiak aldatzea.

    Foru agindu honen II. eranskinean aipatzen diren datu pertsonalen fitxategiak aldatzen dira, Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritako moduan eta baldintzetan.

  6. artikulua. Fitxategiak kentzea.

    Foru agindu honen III. eranskinean aipatzen diren datu pertsonalen fitxategiak kentzen dira, Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritako moduan eta baldintzetan.

  7. artikulua. Erantzukizuna.

    Aipatutako fitxategien arduradunek behar diren neurri guztiak hartu beharko dituzte fitxategi horietan dauden datu pertsonalak ezarritako helburuetarako erabiltzen direla bermatzeko, foru agindu honetan zehazten diren helburuetarako, alegia, eta aipatutako Lege Organikoan eta indarreko gainerako arauetan aitortutako berme, betebehar eta eskubideak betetzeko ere bai.

  8. artikulua. Datuen lagapena.

    Datu pertsonalak jakinaraziko dira, bakar-bakarrik, lagatzailearen eta lagapen-hartzailearen legezko eginkizunei zuzenean lotutako helburuak betetzeko, eta, betiere, interesdunak aurretik baimenduta. Abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 11.2 artikuluan eta 21.1 artikuluan jasotako kasuetan, ez da beharrezkoa izanen baimen hori.

    Baimentzen diren lagapenei dagokienez, fitxategien arduradunek lagapen-hartzaileari ohartaraziko diote datuak lagapenaren helburuetarako erabili beharko dituztela, aipatutako Lege Organikoaren 4.2 artikuluan ezarritakoarekin bat.

  9. artikulua. Datuetan sartu, zuzendu, ezereztu eta aurka egiteko eskubidea.

    Aipatutako fitxategien eraginpean dauden pertsonek datuetan sartu, zuzendu, ezereztu eta aurka...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR