219/2011 FORU AGINDUA, ekainaren 23koa, Gizarte Ongizate, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak emana, Nafarroako Adinekoen Kontseiluko kideak izendatzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Martxoaren 28ko 24/2011 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Adinekoen Kontseilua sortzeko azaroaren 24ko 344/1997 Foru Dekretua aldatu zen. Aldaketak organo horren osaera zehazten duen 4. artikuluaren 1.c), 5.a) eta 5.f) idatz-zatiak ukitzen ditu. Honela idatzita agertuko da:

1. Nafarroako Adinekoen Kontseilua honako hauek osatuko dute:

c) 24 kontseilukide gehienez; horietako batek idazkari lana eginen du, botoa eta hizpidea dituela.

5. Kontseiluko kideak honela hautatuko dira:

a) Lau kontseilukide, gizarte zerbitzuen arloan eskumena duen departamentuko titularrak libreki izendatuak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko langileen artetik. Horietako batek idazkari lana eginen du, botoa eta hizpidea dituela.

f) Kontseilukide bat, gizarte zerbitzuen arloan eskumena duen departamentuko titularrak libreki izendatua, adinekoen arloan lan egiten duten lanbide edo korporazio elkarteen edo batasunen artetik.

Arau horiekin bat, aldaketak bi kide gehitzea dakar, bi kasuetan gizarte zerbitzuen arloan eskuduna den departamentuko titularrak izendatuak, horietako bat Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko langileen artetik hautatua eta, bestea, adinekoen arloan lan egiten duten lanbide edo korporazio elkarteen edo batasunen artetik.

Xedapen gehigarri bakarrak ezartzen du gizarte zerbitzuen arloan eskuduna den kontseilariak, argitaratu eta hilabeteko epean, behar diren kontseilukideak izendatuko dituela, Nafarroako Adinekoen Kontseilua sortu zuen azaroaren 24ko 344/1997 Foru Dekretuaren lehenengo xedapen gehigarrian xedatutakoari jarraikiz. Azaroaren 24ko 344/1997 Foru Dekretuaren lehenengo xedapen gehigarriak ezartzen du ezen, foru agindu arrazoitu baten bidez, kontseilukideak izendatuko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR