476/2002 FORU AGINDUA, urriaren 10ekoa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana. Iruñeko eta Tuterako hizkuntz eskola ofizialetako eskola kontseiluak hautatu, partzialki berritu eta eratzeko arauak ezartzen ditu eta bai Nafarroako Foru Komunitateko arte irakaskuntzetako ikastetxe publikoetan sektoreak osatzeko ere.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Ikasketen eta Antolamendu eta Lanbide Heziketararen Zerbitzuko zuzendariak adostasun txostena aurkeztu du, Iruñeko eta Tuterako hizkuntz eskola ofizialetako eskola kontseiluak hautatu, partzialki berritu eta eratzearen alde, hezkuntza komunitateko sektore guztien parte-hartzea segurta dadin.

Foru Agindu honen xedea da Iruñeko eta Tuterako hizkuntz eskola ofizialetako eskola kontseiluak hautatu, partzialki berritu eta eratzeko deialdia egitea eta bai, arte irakaskuntzetako ikastetxe publikoetan sektoreak osatu behar badira, horretarako deialdia ere bai. Egiteko horietan ikastetxeetako parte-hartze, ebaluazio eta gobernuari buruzko azaroaren 20ko 9/1995 Lege Organikoak (1995-11-21eko "EAO"), Hizkuntz Eskola Ofizialen gobernu organoei buruzko irailaren 2ko 959/1988 Errege Dekretuak (1988-9-8ko "EAO") eta Foru Agindu honek xedatutakoari jarraituko zaio.

Horrenbestez, kontuan hartuz abuztuaren 31ko 1070/1990 Errege Dekretua, irakaskuntza ez-unibertsitarioen arloko eginkizun eta zerbitzuak Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera eskualdatzea onesten duena (1990-09-1 "EAO"), eta orobat aurreko lerroaldean aipaturiko araudia, bidezkoa da Iruñeko eta Tuterako hizkuntz eskola ofizialetako eskola kontseiluak hautatu, partzialki berritu eta eratzeko arauak onestea, eta horretarako Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa eta Gobernua arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legearen 36. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

I.-aplikazio eremua.

Lehena.-Foru Agindu hau Iruñeko eta Tuterako hizkuntz eskola ofizialetako eskola kontseiluak hautatu, partzialki berritu eta eratzeko prozesuetan aplikatuko da.

II.-Xedapen orokorrak.

Bigarrena.-Foru Agindu honen lehenengo puntuan aipatzen den Iruñeko eta Tuterako hizkuntz eskola ofizialetako eskola kontseiluak hautatu, partzialki berritu eta eratzeko deialdia azaroaren 20ko 9/1995 Lege Organikoan, irailaren 2ko 959/1988 Errege Dekretuan eta Foru Agindu honetan ezarritakoaren arabera eginen da.

Eskola kontseiluaren osaera

Hirugarrena.-Foru Agindu honen lehenengo puntuan aipatzen den hizkuntz eskola bakoitzeko eskola kontseiluaren osaera Hizkuntz Eskola Ofizialen gobernu organoei buruzko irailaren 2ko 959/1988 Errege Dekretuak 19, 20 eta 21. artikuluetan ezarritakoa izanen da.

Eskola kontseiluko kideak nola hautatu eta berritu

Laugarrena.-1. Azaroaren 20ko 9/1995 Lege Organikoaren 24.3 artikuluan eta irailaren 17ko 389/1996 Foru Aginduaren Hirugarren 2. puntuan ezarritakoari jarraikiz, eskola kontseilua, azaroaren 20ko 9/1995 Lege Organikoa onetsi zenetik hasita lehenbiziko hauteskundea edo berrikuntza osoa egin ondoren, kontseiluaren erdia berrituko da lehenbizi eta beste erdia gero, bi urtetik behin berritze bakoitza, ordura arte karguetan sortzen diren hutsuneak betetzea galarazi gabe.

  1. Alde batera utzirik Udaleko zinegotzi edo ordezkaria, zeina ez baita bi erdi horietatik ez batean ez bestean sartzen eta zeinaren tokia bi urtetik behin berrituko baita, eskola kontseiluko kide hautetsien bi erdietako bakoitza, berritze partzialetarako, honela osatuko da, Foru Agindu honen Hirugaren puntuan ezarritakoaren arabera ikastetxe bakoitzeko eskola kontseiluari esleitutako osaera osoa kontuan hartuta:

    1. Lehenbiziko erdia:

  2. -Matrikula ofizialeko 2.000 ikasletik beherako ikastetxeak: bi irakasle eta hiru ikasle.

  3. -Matrikula ofizialeko 1999 ikasletik gorako eta 5.000tik beherako ikastetxeak: hiru irakasle, hiru ikasle eta administrazio eta zerbitzuetako langileen ordezkari bat.

    1. Bigarren erdia:

  4. -Matrikula ofizialeko 2.000 ikasletik beherako ikastetxeak: hiru irakasle, bi ikasle eta administrazio eta zerbitzuetako langileen ordezkari bat.

  5. -Matrikula ofizialeko 1.999 ikasletik gorako eta 5.000tik beherako ikastetxeak: hiru irakasle, hiru ikasle eta administrazio eta zerbitzuetako langileen ordezkari bat.

  6. Eskola Kontseilua partzialki berritzeko 2002 ikasturteko hauteskundeetan...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR