296/2011 FORU AGINDUA, ekainaren 20koa, Toki Administrazioko kontseilariak emana, Toki Ogasunek Nafarroako tributuetan parte hartzeko funtsaren kargura eta transferentzia arrunten bidez, udalek eta kontzejuek 2011ko ekitaldian jaso beharreko zenbatekoak behin betiko finkatzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Abenduaren 20ko 19/2008 Foru Legearen bidez Toki Ogasunek Nafarroako tributuetan parte hartzeko funtsaren zenbatekoa eta banatzeko formula ezarri ziren, 2009tik 2012ra bitarteko aurrekontu-ekitaldietarako.

Foru lege horren 2. artikuluak xedatzen du 2009ko ekitaldirako funtsaren zenbatekoa 161.045.317,00 eurokoa izanen dela transferentzia arruntei dagokienez.

3. artikuluko 2. idatz-zatiak ezartzen duenaren arabera, funts horretan 2010., 2011. eta 2012. urteetarako, transferentzia arruntetarako zenbat diru dagoen esleituta zehazteko, aurreko urterako esleitutakoa hartuko da oinarritzat, eta horri Nafarroako Foru Komunitateko kontsumorako prezioen indizeak izaten duen igoera portzentuala gehituko zaio, ekainetik ekainera neurtua, urte horietako bakoitzean, eta beste bi puntu ere gehituko zaizkio. Kasu honetan, 2009ko ekainetik 2010eko ekainera bitarteko KPIa %1,4 izan da Nafarroan. Beraz, funtsaren zuzkidura %3,4 igo da. Hortaz, 2011rako, funtseko zenbateko osoa 167.686.504 euro da.

Bestalde, 15. artikuluak, hautetsiei beren karguan aritzeagatik ordaindutakoa Nafarroako udalei konpentsatzeari buruzkoak, e) idatz-zatian ezartzen du ezen, soberakinik gertatzen bada xede horietarako kontsignazioan, erabat likidatutako kopuruari dagokionez, soberakin horiek transferentzia arrunten funts orokorrari gehituko zaizkiola, foru lege honen 12. artikuluan aipatzen den urteko behin betiko esleipena kalkulatu aurretik.

Hautetsiengatik 2011ko konpentsazioa udalei likidatu eta gero, sortu den soberakina 155.757,83 eurokoa da.

Foru Legearen 4. artikuluak ezartzen du Iruñeko Udalarentzako 2010., 2011. eta 2012. urteetako esleipenak aurreko urtean jasotakoa izanen duela oinarri, eta horri diru-gehitze bat eginen zaiola, lehen aipatutako 3. artikuluko 2. idatz-zatian ezarritako irizpidearen arabera. Hortaz, artikulu hori aplikatuta Iruñeari dagokion zenbatekoa 54.245.687,24 eurokoa da.

5. eta 6. artikuluek gainerako udalei banatzeko diru kopurua eta banaketa-formula zehazten dituzte. Banatu beharreko zenbatekoa kalkulatzeko, guztirako zuzkidurari, hau da, 167.842.261,83 eurori (167.686.504 + 155.757,83), Iruñeko Udalari dagokiona kenduko zaio, hots, 54.245.687,24 euro. Kenketa eginda, 113.596.574,59 euro gelditzen dira.

Beste alde batetik, legeak garantia klausula bat ezartzen du, alegia, 2009an udal edo kontzeju bakar batek ere ez duela jasoko kalkulu honen emaitza baino gutxiago: 2008ko funtsaren banaketan jasotakoa gehi Nafarroako Foru Komunitatean izandako KPIaren igoera, ekainetik ekainera hartuz. 2010., 2011. eta 2012. urteetarako, garantia izanen da aurreko ekitaldikoa, irizpide berarekin eguneratua, salbu Iruñeko Udalerako. Horren arabera, 2011n gainerako entitateei aplikatu beharreko garantia 2010ean jasotako funtsa gehi %1,4 da.

Lege beraren 11. artikuluak, banaketa egiteko erabili beharreko aldagaiei buruzkoak, ezartzen du aldagai guztien erreferentzia urtea izanen dela banaketa egiten den urteko maiatzaren 1ean eskura dauden Estatistikako Institutu Nazionalaren udalerrietako biztanleriari buruzko azkeneko datu estatistiko ofizialen urte bera. Erreferentzia urte horretako daturik ez bada, hurbileneko urtekoak hartuko dira.

Artikulu horretako 2. puntuak honela dio: Aurreko idatz-zati horretan xedatutakoa ukatu gabe, trakzio mekanikoko ibilgailuen zergako datuak aterako dira azken ekitaldiko kontuen espedientetik, zeina Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen arabera aurkeztua beharko baitu Toki Administrazioko Departamentuan, edo, bestela, ekitaldi horretako bereko aurrekontuaren likidazio espedientetik, Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 227.2 artikuluan eta hura garatzeko xedapenetan xedatutakoaren arabera." Espediente horiek izan ezean, eskura dagoen azkeneko daturik berriena eguneratuko da, urtero %10eko igoera aplikatuz. Aurreko hiru ekitaldietako daturik ez bada, Nafarroako per capita daturik handienaren arabera kalkulatuko da, biztanleria aldagaia oinarritzat hartuz.

3. puntuak, azkenik, ezartzen du ezen, kontzejuentzako banaketa kalkulatzeko, erreferentzia urtea izanen dela, banaketa zein urtetan egiten den, urte horretako maiatzaren 1ean eskura dauden biztanleria datu ofizialen urtea; horretarako, Estatistikako Institutu Nazionalaren udalerrietako biztanleriaren gaineko estatistika eta Nafarroako Estatistika Erakundearen kontzejuetako biztanleriaren gaineko estatistika erabiliko dira, kasu bietan urte berekoak.

12. artikuluaren arabera, lau zatitan ordainduko da ekitaldi bakoitzean toki entitateen partaidetza funtsa, hiruhileko natural bakoitzaren lehen hamabostaldian, hain zuzen. Toki entitate bakoitzari urtean dagokion behin betiko diru-kopurua hirugarren ordainaldian kalkulatuko da, eta orduan ordainduko zaio guztira esleitutakoaren %75era iristeko falta den dirua, aurreko ordainketak osatuz.

Gainera, lege honek hauxe dio 12. artikuluaren laugarren puntuan: "Udalerrien eta haien mugapeko kontzejuen artean sinatutako hitzarmenik badago, eta hartan hori aipatzen bada, hitzarmenean ezarritako moduan ordainduko zaie entitate horiei, deusetan ukatu gabe hasiera batean entitate bakoitzari dagokion ekarpenaren zenbatekoa banatze formula aplikatuz kalkulatzea."

Artozkiko, Iharnozko eta Leranozko kontzejuak, hurrenez hurren Artzibarko, Noain-Elortzibarko eta Esteribarko udalen barrenean zeudenak, iraungi egin ziren abenduaren 20ko 80/2010; 81/2010 eta 82/2010 Foru Dekretuen arabera. Hortaz, hori kontuan hartu da funtsak banatzeko orduan, hala kontzejuenak, nola udalenak, salbu eta Artozkiko Kontzejuaren kasuan, Azparrengo Kontzejuaren barrenean sartu baita, kontzejua iraungitzeko dekretuan ezarri bezala.

Aurreko guztia kontuan harturik, hasierako esleipena kalkulatu da, eta garantia aplikatu, aipatu legearen 8. artikuluak eta 2011ko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Legearen seigarren xedapen gehigarriak dioten bezala, eta udal eta kontzeju bakoitzari behin betiko dagokiona zehaztu da. Udal eta kontzeju bakoitzak jaso behar duen zenbatekoa finkatzerakoan, udal eta kontzeju bakoitzaren berezitasunak hartu behar dira kontuan, 12.4 artikuluan ageri den moduan. Horregatik, toki entitate bakoitzari urtean ordaindu beharreko behin betiko diru-kopurua I. eranskineko zerrendan jasotzen da.

Hori guztia dela eta,

AGINDU DUT:

1. Toki Ogasunek Nafarroako tributuekin parte hartzeko funtsaren banaketa behin betiko onestea 2011. urterako, osotara 167.842.261,83 euro. Jasoko diren diru kopuruak foru agindu honi atxikitako I. eranskinaren zerrendan daude.

2. Banaketa honen ondoriozko gastua 2011ko ekitaldiko gastuen aurrekontuko "Transferentzia arrunten funts orokorra" izeneko 212002-21200-4600-942200 kontu-sailaren kargura izanen da.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Foru agindu honen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2011ko ekainaren 20an.-Toki Administrazioko kontseilaria, Amelia Salanueva Murguialday.

Eranskina
KODEA-ELO ENTITATEA POP. HIRI. >65 ETORK. POP. ALDER.-ESKUR. AZAL.-OS. HOK MBIH LOK JEZ TMIZ HLB GARANTIA ZENBATEKOA
0010000 Abaigar 102 65685,71 20 5 1 5 3149199,9 0,201791512 454367,13 263,75 6287,62 182046,33 30247,88 30.247,88
0020000 Abartzuza 577 265200,8 153 48 1,042635016 14,7 20823708,35 0,26778968 534210,01 6461,14 34457,14 451705,3 151871,26 156.173,81
0030000 Abaurregaina 138 134513,67 43 1 1 20,9 3738656,07 0,187637257 367225,62 871,18 19830,62 135428,92 48612,49 49.207,68
0040000 Abaurrepea 41 44163,98 10 0 1 11,1 1095725,59 0,193487573 175150,73 354,79 3054,26 51722,21 14433,41 15.236,44
0050000 Aberin 365 194311,6 82 24 1,467057956 21,1 16085253,08 0,278697387 1221140,91 7143,46 28386,27 157566,62 89442,41 92.925,89
0060000 Ablitas 2629 549020,43 571 304 1 77,4 76826398,81 0,32438413 5072057,14 38909,03 142249,7 1263127,7 748779,59 748.779,59
0070000 Adios 179 84642,5 40 15 1 8,4 8995500,22 0,34095436 1047018,92 509,43 8807,77 87502,43 47074,88 48.360,54
0080000 Aguilar Kodes 108 77318,05 45 3 1 18,6 18709863,35 0,203377392 538587,05 51753,48 5457,71 244804,19 30623,55 30.623,55
0090000 Oibar 904 320300,59 216 49 1 47,9 59469037,82 0,500624067 3883900,49 39726,73 51178,29 907115,22 256421,11 256.421,11
0100000 Altsasu 7698 2165164,68 1365 714 1 26,8 312073735,8 0,37008204 463096,74 195677,57 439706,26 1197424,18 2021159,52 2.032.217,62
0110000 Allin 812 555057,18 197 38 8,079998039 43 29226567,72 0,200750878 1665036,48 12746,28 54760,04 1,45 197326,51 197.804,99
0110100 Amillao 24 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0 2679,89 2.679,89
0110200 Aramendia 62 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0 6763,08 6.763,08
0110300 Arbeitza 150 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0 14483,57 14.804,95
0110400 Artabia 119 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0 12824,14 12.824,14
0110500 Etxabarri 67 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0 7017,98 7.024,93
0110600 Eultz 49 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0 5485,04 5.485,04
0110700 Galdio 66 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0 7009,37 7.009,37
0110800 Larrion 135 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0 14609,35 14.609,35
0110900 Muneta 45 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0 4370,71 4.460,74
0111000 Zubielki 95 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0 11174,02 11.174,02
0120000 Allo 1071 1017925,41 278 102 1 36,3 77241830,24 0,565734561 2308504,37 48887,9 62410,12 566947,48 287083,77 322.407,58
0130000 Ameskoabarrena 805 477160,13 216 18 5,323767899 46,8 34890584,29 0,306320854 597572,04 10813,32 49362,64 405649,95 190116,69 190.116,69
0130100 Artatza 157 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0 14119,36 14.119,36
0130200 Bakedao 140 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0 14570,81 14.570,81
0130300 Barindao 95 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0 10130,75 10.130,75
0130400 Ekala 45 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0 5983,95 5.983,95
0130500 Gollao 42 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0 5123,72 5.123,72
0130600 San Martin 84 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0 9473,2 9.473,20
0130800 Zudairi 240 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0 51496,52 51.496,52
0140000 Antzin Ibarra 379 215685,97 85 45 1,140542 8,8 18698962,84 0,285857282 676765,74 10980,24 24699,9 0 94074,69 94.074,69
0140100 Antzin 354 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0 37680,3 37.680,30
0140200 Mendilibarri 25 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0 2884,75 2.884,75
0150000 Andosilla 3039 781594,89 560 577 1 51,5 137928902,1 0,479789658 9598801,93 81582,73 191986,94 577482,32 810199,21 822.915,33
0160000 Antsoain 10603 550906,17 1114 970 1 1,9 657427522 0,604396561 20260,98 201808,32 447929,82 131273,83 2356168,
...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR