15/2009 FORU DEKRETUA, otsailaren 23koa, Ezporogiko Agezako mugapean, nekazaritzako azpiegituretan esku hartzea onesten duena, lurzatien berrantolamenduaren bidez.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadurako kontseilariak, maiatzaren 15eko 316/2006 Foru Aginduaren bidez, Ezporogiko Agezako mugapean, nekazaritzako azpiegituretan esku hartzeko prozesua hasi zuen, lurzatien berrantolamenduaren bidez.

Nekazaritzako azpiegituretan esku hartzearen helburua da lurzatien berrantolamenduaren bitartez egitura eta tamaina egokia ematea landa jabetzari, eremu horretarako nekazaritza eta abeltzaintza sektoreak iraun ahal dezan.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak, urtarrilaren 26ko 240/2009 Foru Aginduaren bitartez, Ezporogiko Agezako mugapeko lurzati berrantolamenduari dagokion Ingurumen eraginaren adierazpena egin zuen.

Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legearen 12. artikuluak ezartzen du Nafarroako Gobernuak onetsi beharko dituela foru dekretu bidez nekazaritzako azpiegituretako esku-hartzeak, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadurako kontseilariak proposaturik.

Horiek horrela, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak proposaturik eta Nafarroako Gobernuak 2009ko otsailaren 23an egin zuen bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

  1. Onespena.

    Ezporogiko Agezako mugapean, Nekazaritzako azpiegituretan esku hartzea onesten da, lurzatien berrantolamenduaren bidez.

  2. Prozedura.

    Horretarako, komenigarritzat jo da Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legearen I. tituluko IV. kapituluan datorren prozedura arrunta erabiltzea.

  3. Onura publikoa eta presaz egin beharra.

    Ezporogiko Agezako mugapeko lurzatien berrantolamenduaren bidez, nekazaritzako azpiegituretan egin nahi den esku-hartzearen onura publikoa eta presako exekuzioa deklaratzen da, ondasun eta eskubideen desjabetzarako, aldi baterako okupaziorako eta okupazio iraunkorrerako, eta bidezko diren zortasunak sortzeko, aldi baterakoak nahiz iraunkorrak.

  4. Proiektuaren azalpena.

    Oinarrizko proiektua hainbat bidek osatuko dute (14,6 km); horietatik 2,1 km berriak eta 12,5 km mantendu beharrekoak. Bide nagusien errodadura zabalera 5 m-koa da; bigarren mailakoena, aldiz, 4koa.

    Ahal den guztietan, bideen trazadura lehengo trazaduraren gainean eginen da eta diseinatzeko orduan, lurzati berrantolamendutik sortuko diren lurzatien banaketa, aldeko bide sareak, lurraren topografia eta inguruko eremuekin dauden komunikazioak hartu dira kontuan.

    Hustubide sareari dagokionez, proiektuak gaur egungo sarea nahiko moldatu eta hobetuko du. 8,095 km-tan jardun nahi da hustubideetan: 5,180 km, eraiki berri...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR