15/2013 FORU LEGEA, apirilaren 17koa, Nafarroan Merkataritza arautzen duen uztailaren 12ko 17/2001 Foru Legearen zenbait artikulu aldatzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, NAFARROAN MERKATARITZA ARAUTZEN DUEN UZTAILAREN 12KO 17/2001 FORU LEGEAREN ZENBAIT ARTIKULU ALDATZEN DITUENA.

ZIOEN AZALPENA

Aurrekontu-egonkortasuna Bermatzeko eta Lehiakortasuna Bultzatzeko Neurriei buruzko uztailaren 13ko 20/2012 Errege Lege-dekretuak aldatu egin zituen Merkataritza-ordutegiei buruzko abenduaren 21eko 1/2004 Legearen zenbait agindu; hain zuzen ere, batetik, lanegunetako ordutegi orokorra zabalagoa egin zuen, eta, bestetik, handitu egin zuen saltokiek beren jardueran aritu ahal izateko igande eta jaiegunen kopuru gutxienekoa.

Aldaketa horien ondorioz, egokitu beharra dago gai horri buruzko foru legedi indarduna, hau da, Nafarroan Merkataritza arautzen duen uztailaren 12ko 17/2001 Foru Legea, kontuan hartuta, egokitzapen horretarako, zer akordio iritsi dituzten sektoreko ordezkariek.

  1. artikulua. Nafarroan Merkataritza arautzen duen uztailaren 12ko 17/2001 Foru Legearen 32. artikulua aldatzen da, eta testu berri hau izanen du aurrerantzean:

    “32. artikulua. Lanegunetako ordutegia.

    Merkataritza-establezimenduak lanegunetan irekitzeko eta ixteko ordutegia, zeina gehienez ere hamabost ordukoa izanen baita, merkatari bakoitzak libreki hautatuko du, betiere lan-araubidean langileei aitorturiko eskubideak ezertan kaltetu gabe.

    Saltokiek asteko lanegunetan beren jardueran aritu ahal izateko izanen duten ordutegi orokorrak ezin izanen du laurogeita hamar orduko kopurua gainditu, eta lan arautegiari lotuko zaio.”

  2. artikulua. Nafarroan Merkataritza arautzen duen uztailaren 12ko 17/2001 Foru Legearen 33. artikulua aldatzen da, eta testu berri hau izanen du aurrerantzean:

    “33. artikulua. Igande eta jaiegunetan irekitzea.

  3. Igandeak eta jaiegunak ez dira egun baliodunak izanen Nafarroako Foru Komunitatean merkataritza-jardueran aritzeko, berariaz baimendutakoak izan ezik.

  4. Merkataritzaren arloan eskumenak dituen departamentuak, azaroaren 1a baino lehenago, Nafarroako Merkataritzaren Kontseiluari entzun ondoren, hurrengo urteko egutegia ezarriko du, horren barne direla egun balioduntzat hartuko diren igandeak eta jaiegunak. Hamar izanen dira egun balioduntzat joko diren igande eta jaiegunak.

    Hauek izanen dira aplikatuko diren irizpideak:

    1. Hilabetean gehienez ere egun bat joko da balioduntzat, salbu eta abenduan, zeinean bi ezartzen ahalko baitira.

    2. Urtean gehienez ere bi igande hartuko dira balioduntzat...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR