247/2011 FORU AGINDUA, abenduaren 23koa, Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteriako kontseilariak emana, mendekotasuna duten pertsonak etxean gelditu eta haien zaintzaileei laguntzeko diru-laguntzen deialdia onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Komunitateak, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 44. artikuluaren bidez, eskumen osoa du gizarte zerbitzuen arloan. Horren arabera, Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legea eman zuen, funtsezko helburua, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, herritarren gizarte ongizatea lortzea zuena. Horretarako, gizarte zerbitzuen sistema bat osatu du, mendekotasuna duten pertsonenganako arreta biltzen duena.

Foru lege hori garatzeko, ekainaren 17ko 69/2008 Foru Dekretuaren bidez, Gizarte Zerbitzu Orokorren Zorroa onetsi zen. Horren bidez, gizarte zerbitzuen sistema publikoko laguntza guztiak zehazten dira; haien aplikazio esparrua Nafarroako Foru Komunitate osoa da.

Gizarte Zerbitzu Orokorren Zorroak mendekotasuna duten pertsonak etxean gelditu eta haien zaintzaileei laguntzeko diru-laguntzak agertzen ditu prestazio bermatu gisa.

Autonomia pertsonala sustatzeari eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzko abenduaren 14ko 39/2006 Legeak ezartzen du beharrezkoa dela mendekotasuna duten pertsonei laguntza integrala, integratua eta pertsonalizatua ematea eta ahalik eta autonomia handienarekin bizi daitezen behar diren baldintzak sustatzea, aukera izan dezaten, ahal den guztietan, eguneroko bizitza egiten duten inguruan bizitzen segitzeko.

Lege horren prestazioen katalogoan, 18. artikuluan, etxean pertsonak zaintzeko eta zaintzaile ez-profesionalei sostengua emateko prestazio ekonomikoa agertzen da.

Maiatzaren 20ko 8/2010 Errege Lege Dekretuaren bidez, abenduaren 14ko 39/2006 Legearen atal multzoa aldatu zen; hortaz, proposatutako laguntza arautzeko, Estatuaren arau horretan ezarritakoari lotu beharko zaio. Dekretu haren bidez, defizit publikoa murrizteko neurri bereziak hartu ziren.

Otsailaren 15eko 1/2011 Foru Legeak osatzen du arlo horren arautzea; haren bidez, mendetasun-egoera aitortzeko prozedura ezarri zen, eta Nafarroan mendetasun-egoera balioesteko ekipamenduak eta organoa osatuko dituzten langileen antolamendua, eginkizunak eta araubidea ezarri ziren.

Hortaz, foru agindu honen xedea da mendekotasuna duten pertsonak etxean gelditu eta haien zaintzaileei laguntzeko diru-laguntzak Nafarroako Foru Komunitatean nola arautuko diren zehaztea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez eta Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 24ko 136/2011 Foru Dekretuaren bidez esleitu dizkidaten eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Mendekotasuna duten pertsonak etxean gelditu eta haien zaintzaileei laguntzeko diru-laguntzak jasotzeko baldintzak.

  2. Foru agindu honetan ezarritako laguntzak jasotzeko, honako baldintza hauek bete behar dira, Gizarte Zerbitzu Orokorren Zorroaren I. eranskineko B letraren 24. zenbakian agertzen diren betebeharrez gainera, eskaera aurkezten den momentuan eta zerbitzuaz baliatzen den bitartean:

    1. Familia ingurunean zaindua izatea mendekotasun egoera aitortzeko eskaera egin baino lehen.

    2. Egoitza batean etengabe ez egotea, hau da, egoitza pertsonaren benetako bizileku ez bihurtzea, dela hiru hilabeterako baino gehiagorako dela epe luzerako, honako hauek eskaintzen zaizkiola, pertsona bakoitzaren ezaugarriak kontuan hartuta: ostatua, mantenua eta habilitazio edo errehabilitazioko jarduera berariazkoak.

  3. Hauek salbuetsiko dira: egoitzan aldi baterako sartzeko zerbitzuak, zaintzaile nagusiaren aldi baterako egoerei (eritasunak, ospitaleratzea edo beste beharrizan edo betebehar pertsonal batzuk) zein erabiltzailearen egoerei (ebakuntza kirurgiko baten ostean osatzea, eritasun larria, eriondoko aldi baterako egonaldiak) erantzuteko sortutako zerbitzuak, betiere egonaldi horiek egun bat eta hogeita hamar egun bitartekoak badira zaintzailearen atsedenagatik, eta gehienez hiru hilabetekoak onuraduna osatzeagatik edota zaintzailea ospitaleratzeagatik.

  4. artikulua. Zaintzaile nagusia eta beste zaintzaile batzuk.

  5. Foru agindu honetan aurreikusitako diru-laguntza emateak berarekin dakar zaintzaile nagusi bat izendatzea; horrek zaintzaren ardura bere gain hartu beharko du, beste pertsona batzuen laguntza izan dezakeen arren.

  6. Zaintzaile batek egindako zainketen jarraitutasunak haien kalitatean eragiten du; hori dela eta, zaintzaileak prest egon behar du zaintza egokia eta jarraitua emateko urtebetez, gutxienez, salbu eta bat-bateko inguruabarrak edo aurreikus ezin daitezkeenak direla-eta epe hori betetzerik ez badu.

  7. Salbuespenez, txandaka aritzen diren zenbait zaintzaile badira, alde batera utzita mendekotasun egoeran den pertsona bizitokiz aldatzen den edo ez, argi eta garbi zehaztuko da haietako bakoitzak urte naturalaren barruan emanen duen denbora tartea, gutxienez ere hiru hilabetekoa izanen dena.

  8. Ahaide ez diren zaintzaileak salbuespena izanen dira. Inguruabar hauetan baino ez dira arituko: laguntzako baliabide publiko edo pribatuen eskasia, despopulazioa, edota beste arreta batzuk eragozten edo oztopatzen dituzten inguruabar geografikoak edo bestelakoak. Ahaide ez den zaintzailea ezin izanen da pertsona onuradunaren etxeko langiletzat jo, eta arreta eta zaintza ezin izanen dira gauzatu beste kontratu-harreman baten eremuan, ez lanekoan ez bestelakoan.

  9. artikulua. Zaintzailearen egokitasuna.

    Mendekotasun egoeran den pertsonak behar dituen arreta eta zaintza bermatzeko, zaintzaileak baldintza hauek bete beharko ditu:

    1. Hirugarren maila bitarteko odol bidezko ahaide izatea. Zaintzaile ez-profesionalak pertsona onuradunari ematen dizkion arreta eta zaintza familia harremanaren eremuan gauzatuko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR