139/2011 FORU AGINDUA, maiatzaren 2koa, Familia, Kirol, Gazteria eta Gizarte Gaietako kontseilariak emana, laneko eta familiako eginkizunak bateratu ahal izateko ezarri den 'Hiru urtetik beherako haurrak zaintzaileen etxean zaintzeko zerbitzua' izeneko baliabidearen titular diren pertsona juridikoei 2011n diru-laguntzak emateko deialdiaren oinarriak onesten dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Familiaren, Haurraren eta Kontsumoaren Zuzendaritza Nagusiak, besteak beste, honako eginkizun hauek ditu: Familiari Laguntzeko Planean aipatzen diren jarduketak koordinatu, bultzatu eta ebaluatzea eta familiarentzako eta adingabeen babeserako programak sustatu, koordinatu eta kudeatzea eta horien jarraipena egitea.

Familiari Laguntzeko Planak ezartzen dituen helburuetako bat familiaren babesa hobetzea da, beren kargura mendeko pertsonak dituzten gizon eta emakumeei sostengu finantzario eta praktikoa emanez, laneko eta etxeko bizitza bateratu ahal izateko.

Helburu hori lortzen laguntzeko, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria kontseilariak, otsailaren 7ko 27/2006 Foru aginduaren bidez, laneko eta familiako eginkizunak bateratu ahal izateko baliabide hau sailkatu zuen: "hiru urtetik beherako haurrak zaintzaileen etxean zaintzeko zerbitzua".

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak diru-laguntzei aplikatu beharreko araubide juridiko orokorra ezartzen du, haiek Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura ematen direnean onura publikoko edo gizarte intereseko jarduerak sustatzeko. Diru-laguntzak eman aitzin, organo eskudunak haien oinarri arautzaileak ezarri beharko ditu, eta argitaratu egin beharko dira. Horrela jarduerak egiten dituztenek eta deialdiaren xede den egoeran daudenek eskuratzen ahalko dituzte.

Deialdi honen xedea da laneko eta familiako eginkizunak bateratu ahal izateko ezarri den "Hiru urtetik beherako haurrak zaintzaileen etxean zaintzeko zerbitzua" izeneko baliabidearen titular diren pertsona juridikoei diru-laguntzak emateko deialdiaren oinarri arautzaileak ezartzea, zerbitzu horrek berarekin dakartzan funtzionamendu gastuak hein batean finantzatzeko.

Ikusita Nafarroako Gobernuak 2011ko martxoaren 28an hartutako Erabakia, zeinaren bidez baimena eman baitzen honako deialdi honetan banakako ebaluazioaren araubidea erabiltzeko: laneko eta familiako eginkizunak bateratu ahal izateko ezarri den "Hiru urtetik beherako haurrak zaintzaileen etxean zaintzeko zerbitzua" izeneko baliabidearen titular diren pertsona juridikoei diru-laguntzak emateko deialdia.

Espedienteko txosten teknikoek eta juridikoek adierazten dute, hurrenez hurren, diru-laguntza hauek egokiak eta gizarte interesekoak direla eta deialdia eta haren oinarri arautzaileak legezkoak direla.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez eta Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 125/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan eskudantzien arabera,

AGINDU DUT:

  1. Laneko eta familiako eginkizunak bateratu ahal izateko ezarri den "Hiru urtetik beherako haurrak zaintzaileen etxean zaintzeko zerbitzua" izeneko baliabidearen titular diren pertsona juridikoei 2011. urtean diru-laguntzak emateko deialdia onestea, foru agindu honen eranskinean agertzen diren oinarri arautzaileei jarraikiz.

  2. 321.660,00 euroko gastua baimentzea, 2011ko gastuen aurrekontuko "Etxe lagunak eta laneko eta familiako eginkizunak batera eraman ahal izateko beste proiektu batzuk" izeneko 950001 92210 4819 231506 kontu-sailaren kargura.

  3. Foru agindu hau igortzea Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuko Familiaren, Haurraren eta Kontsumoaren Zuzendaritza Nagusiko Familiaren Sustapenerako Zerbitzura eta Aurrekontuen Kudeaketarako Ataleko Kontabilitate Zentrora.

  4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

    Iruñean, 2011ko maiatzaren 2an.-Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilaria, María Isabel García Malo.

    DEIALDIAREN OINARRIAK

    Lehena.-Xedea eta aplikazio eremua.

    Deialdi honen helburua da laneko eta familiako eginkizunak bateratu ahal izateko ezarri den "Hiru urtetik beherako haurrak zaintzaileen etxean zaintzeko zerbitzua" izeneko baliabidearen titular diren pertsona juridikoei 2011. urtean diru-laguntzak emateko araubidea ezartzea.

    Diru-laguntza horiek emanez, laneko eta familiako eginkizunak bateratu ahal izatea sustatu eta bultzatu nahi da.

    Bigarrena.-Diru-laguntza jaso dezaketen ekintzak.

    Familiaren, Haurraren eta Kontsumoaren Zuzendaritza Nagusiak baliabide horren funtzionamendua finantzatuko du, laneko eta familiako eginkizunak bateratzeko.

    Hirugarrena.-Diru-laguntzaren zenbatekoa.

  5. Diru-laguntza, gehienez, baliabide hori abian jartzeko eta funtzionamendurako behar den aurrekontuaren %60koa izanen da.

  6. Diru-laguntza emanen da aurrekontuetan diru aski baldin badago. 2011. urterako 321.660,00 euro jarri dira.

    Laugarrena.-Diru-laguntza jaso dezaketen gastuak.

    Baliabidearen funtzionamendu gastuak izanen dira diru-laguntzen xede. Honako hauek zehazki:

    1. %20, egin beharreko obra txikiengatik edo egokitze lanengatik.

    2. %20, altzariak, berariazko ekipamendua eta material didaktikoak erosteagatik.

    3. Zaintzaileen, ordezkoen eta arduradun edo koordinatzaileen lansariak eta gizarte segurantza, baita zerbitzua ongi ibiltzeko behar diren joan-etorrien gastuak ere.

    4. Zerbitzuaren funtzionamendurako beharrezkoak diren gastu orokorrak. Zehazki:

    -Kanpoko zerbitzuetarako (laneko, zerga arloko eta kontabilitateko aholkularitza) gastuen, aseguruen, publizitatearen, lan arriskuetarako aurreneurrien eta prestakuntza ikastaroen %100.

    -Bestelako gastuak, hala nola, telefonoa, ura, argia, berokuntza, amortizazioak eta antzekoak, etxean ematen den zerbitzuaren ordu kopuruarekiko proportzionala den zenbatekoan.

    Bosgarrena.-Betebeharrak.

  7. Deialdian parte hartu ahal izateko, Nafarroan kokaturik dauden irabazi asmorik gabeko elkarte eta entitateek ondoko baldintzak bete beharko dituzte eskaera aurkezten duten egunean:

    1. Pertsona juridikoa izatea, legez eratua eta Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren mendeko Gizarte Zerbitzuen Erregistroan inskribatua, edo dagokion Erregistroan, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, edo entitatearen izaera juridikoagatik dagokion beste edozein inskripzio.

    2. Irabazi-asmorik ez izatea.

    3. Estatutuetan espresuki agertzea erakundearen xedea haurrekin edo/eta familiekin zerikusia duten jarduerak egitea dela.

    4. Zergei buruzko betebeharrak, Gizarte...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR