237/2011 FORU DEKRETUA, azaroaren 9koa, abuztuaren 24ko 128/2011 Foru Dekretua aldatzen duena. Horren bidez, Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko Departamentuaren egitura organikoa ezarri zen.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Abuztuaren 24ko 128/2011 Foru Dekretuaren bidez Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko Departamentuaren egitura organikoa ezarri zen. Foru dekretuaren III. kapituluan, 26. artikuluan eta hurrengoetan, Justizia eta Barne Zuzendaritza Nagusiaren egitura ezartzen da, bost zerbitzuk eta hamaika atalek osatua.

Dekretuak indarra hartu zuenetik, eguneroko kudeaketak agerian utzi du egokitzapen batzuk egin beharra dagoela egungo unitateen antolaketan, Zuzendaritza Nagusiak esleiturik dituen eskumenak eta eginkizunak eraginkortasunez betetzeko.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2011ko azaroaren 9an egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.-Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 24ko 128/2011 Foru Dekretuan aldaketa hauek egin dira:

Bat.-Justizia eta Barne Zuzendaritza Nagusiari buruzko 27. artikuluari bigarren lerroaldea gehitu zaio.

"Afera Juridikoen eta Justiziako Langileen Atala Justizia eta Barne Zuzendaritza Nagusiari atxikirik egonen da eta haren menpe zuzenean; foru dekretu honetan aurreikusitako eginkizunak izanen ditu honako arlo hauetan: azterlan, txosten eta proposamen juridikoak egitea, arau proposamenak prestatzea eta mota guztietako espediente administratiboen tramitazioan laguntza juridikoa ematea Zuzendaritza Nagusiko zerbitzuei, Justiziaren esparruan, bai eta Zuzendaritza Nagusiari atxikirik edo haren menpe dauden langileei ere, aplikatzekoa den eskumen banaketaren arabera."

Bi.-Segurtasun Politikak Garatzeko Zerbitzuaren egiturari buruzko 40. artikuluan aldaketa hauek egin dira:

"Segurtasun Politikak Garatzeko Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:

  1. Trafikoaren, Jokoaren eta Ikuskizun Publikoen Atala.

  2. Bide Hezkuntza eta Segurtasunerako eta Ibilgailu Parkearen Kudeaketarako Atala".

Hiru.-Bide Hezkuntza eta Segurtasunerako eta Ibilgailu Parkearen Kudeaketarako Atalaren esparru eta eginkizunei buruzko 42. artikulua aldatu da.

Bide Hezkuntza eta Segurtasunerako eta Ibilgailu Parkearen Kudeaketarako Atalak foru dekretu honetan aurreikusitako eginkizunak izanen ditu honako arlo hauetan:

a) Nafarroako bide segurtasunerako estrategian aurreikusitako jarduerak bultzatu, koordinatu eta ebaluatzea.

b) Estrategia horren ondoriozko urteko ekintza planak prestatu, bultzatu, garatu eta ebaluatzea.

c) Bide hezkuntza...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR