1/2014 FORU LEGEA, urtarrilaren 15ekoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK,

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, NAFARROAKO TOKI OGASUNEI BURUZKO MARTXOAREN 10EKO 2/1995 FORU LEGEA ALDATZEN DUENA.

ZIOEN AZALPENA

Foru lege honen xedea da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aldatzea.

Baliabiderik ez duten hipoteka-zordunak babesteko presako neurriei buruzko martxoaren 9ko 6/2012 Errege Lege-dekretuak zenbait neurri fiskal ezarri zituen, etxebizitza erosteko hipoteka mailegu edo kredituek eragindako betebeharrak bete ezinik, familia askotan gertatutako egoera ekonomiko larria samurtzeko. Neurri fiskal horiek Foru Komunitateko zerga arloko araudira egokitu ziren, Baliabiderik gabeko zordun hipotekarioak babesteko tributu-neurriei buruzko maiatzaren 4ko 8/2012 Foru Legearen bidez eta Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 174. artikulua aldatzeko maiatzaren 4ko 9/2012 Foru Legearen bidez.

Berehala ikusi zen, ordea, aipatu neurri fiskal horiek ez zirela oso eraginkorrak, gehienbat haien aplikazio esparrua, aipatutako errege lege-dekretuarena alegia, txikiegia zelako bi aldetatik ikusirik. Batetik, zordunak kontuan hartzen zituen familia unitateko kide guztiek errentarik ez zutenean soilik. Bestetik, ez zen ohiko etxebizitzaren hipoteka-exekuzio guztietan aplikatzen, baizik eta soilik etxebizitza hori ordainean ematen zen kasuetarako.

Errege lege-dekretu horren ondotik aldaketa garrantzitsuak gertatu dira arauetan. Batetik, azaroaren 15eko 27/2012 Errege Lege-dekretuak, ahultasun bereziko kasuetan dauden zordun batzuentzat, bi urterako eten zituen ohiko etxebizitzen hipoteka-exekuzioak, prozesu judizial edo estrajudizial guztietakoak, epe horretan ez zitzaten beren ohiko etxebizitzetatik bota zordun horiek. Bestetik, maiatzaren 14ko 1/2013 Legeak nabarmen handitu zuen 6/2012 Errege Lege-dekretuaren aplikazio esparrua, eta halatan, familia unitatearen diru-sarreretarako muga Eragin Anitzeko Errenten Adierazle Publikoaren hirukoitza da orain (edo laukoitza, familia unitateko kideren batek desgaitasuna duenean).

Aurrekoa ukatu gabe, 6/2012 Errege Lege-dekretuaren aplikazio esparrua nabarmen zabaldu bada ere, oraindik behar bestekoa ez dela iritzita, hipoteka-zordunen babesa areagotzea da foru lege proiektu honen asmoa. Hala, hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergari dagokionez, zerga horren kargaren zenbatekoa jasanarazteko debekuaren norainokoa, 2/1995 Foru Legearen 174.2 artikuluan ezarritakoa...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR