60/2011 FORU DEKRETUA, uztailaren 5ekoa, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuaren oinarrizko egitura ezartzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Foru Komunitateko lehendakariak uztailaren 1ean emandako 10/2011 Foru Dekretuaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura eta departamentu bakoitzaren eskumen-esparrua finkatu ziren. Hortaz, bidezkoa da departamentu bakoitzaren oinarrizko egitura organikoa ezartzea, gero gehiago garatu badaiteke ere.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 20.2 artikuluak ezartzen du departamentu bakoitzak zuzendaritza nagusi bat edo gehiago izanen dituela, baita idazkaritza tekniko nagusi bat ere, zuzen-zuzenean kontseilariaren menpe egonen dena. Aurreko lerroaldean xedatutakoa gorabehera, artikulu horretako 3. lerroaldeak adierazten du departamentu guztietan beste organo batzuk ere egoten ahalko direla kasuko kontseilari titularraren menpe. 25.2 artikuluak xedatzen du zerbitzuak zuzendaritza nagusien barrenean egon daitezkeela edo kontseilariaren menpe zuzenean.

Abenduaren 3ko 15/2004 Foru Lege horren 21.2 artikuluak adierazten du zuzendaritza nagusiak sortu, aldatu, bateratu edo kentzea, hala nola bakoitzak eskumenean izanen dituen arloak zehaztea, Nafarroako Gobernuari dagokiola, departamentu bakoitzeko kontseilari titularrak proposaturik.

Abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 100.2 artikuluak adierazten du erakunde autonomoak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentu bati edo zuzendaritza nagusi bati atxikita egonen direla.

Horrenbestez, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2011ko uztailaren 5eko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.-Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuaren oinarrizko egitura.

  1. Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuak, bere titularraren goi-zuzendaritzapean, honako organo hauek izanen ditu bere oinarrizko egituran:

    1. Vianako Printzea Erakundea - Kultura Zuzendaritza Nagusia.

    2. Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusia.

    3. Erakunde Harremanetako Zuzendaritza Nagusia.

    4. Komunikazio Zuzendaritza Nagusia-Nafarroako Gobernuaren Eledunaren Bulegoa.

    5. Nafarroako Gobernuaren Madrilgo Ordezkaritza - Zuzendaritza Nagusia.

    6. Immigraziorako Bulegoa.

    7. Idazkaritza Tekniko Nagusia.

  2. Vianako Printzea Erakundea - Kultura Zuzendaritza Nagusia Kultura Zuzendaritza Nagusiaren ondorengoa da eta hark zituen eskumenak hartuko ditu bere gain.

  3. Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusia Turismo...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR