411/2009 FORU AGINDUA, irailaren 24koa, Berrikuntza, Enpresa eta Enpleguko kontseilariak emana, krisian dauden enpresak salbatu eta berregituratzeko laguntzen araubidearen indarraldia luzatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Ekainaren 22ko 3/2000 Foru Legearen bidez, krisian dauden enpresak salbatu eta berregituratzeko Europar Batasunak emandako jarraibideetara egokitu zen Nafarroako Foru Komunitateko araudia.

Aipatu foru legearen azken xedapenetako lehenak ahalmena eman zion Nafarroako Gobernuari, haren edukia Europar Batasuneko jarraibideek aurrerantzean izaten ahal dituzten aldaketetara egokitzeko.

Ahalmen hori erabiliz, irailaren 10eko 185/2007 Foru Dekretua onetsi zen, ekainaren 22ko 3/2000 Foru Legea Europar Batasunaren jarraibideetara egokitzeko beharrezkoak ziren arauak emateko. Jarraibide horiek Europar Batasunaren 2004ko urriaren 1eko Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren.

Aipatu den foru dekretuaren azken xedapenetako bigarrenak honako hau dio: "Krisian dauden enpresak salbatu eta berregituratzeko laguntzei buruzko ekainaren 22ko 3/2000 Foru Legeak arautzen duen laguntzen araubidearen indarraldia 2009ko urriaren 9an amaituko da. Egun horretan bertan amaituko da krisian dauden enpresak salbatu eta berregituratzeko Estatuko laguntzei buruzko Europar Batasuneko jarraibideen indarraldia. Jarraibideok Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, 2004ko urriaren 1ean."

Kontuan harturik, 2009ko uztailaren 9ko EBAOn (C156) argitaratutako Jakinarazpenaren arabera...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR