502/2012 FORU AGINDUA, abuztuaren 31koa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak emana, Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariaren urtarrilaren 4ko 1/2012 Foru Agindua aldatzen duena. Horren bidez, Nafarroako Administrazio Publikoetako Zerbitzu Publikoen Kalitatearen VI. Sarirako dei egin zen, 2012. urterako.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariaren urtarrilaren 4ko 1/2012 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Administrazio Publikoetako Zerbitzu Publikoen Kalitatearen VI. Sarirako deialdia onetsi zen, 2012. urterako. Foru agindu hori 2012ko 12. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 18an.

Uztailaren 25eko 68/2012 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutua erakunde autonomoa iraungi zen, eta uztailaren 25eko 69/2012 Foru Dekretuaren bidez, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuaren egitura organikoa onetsi zen. Horien ondorioz, politika publikoak eta zerbitzu publikoen kalitatea ebaluatzeko eginkizunak Gobernu Irekiaren eta Teknologia Berrien Zuzendaritza Nagusiari eman zitzaizkion. Horregatik, zuzendaritza nagusi horri dagokio Politika Publikoak eta Zerbitzu Publikoen Kalitatea Ebaluatzeko Foru Batzordearen erabakiak laguntzea eta garatzea, Antolaketa eta Modernizazio Zerbitzuaren eta zerbitzu horretako Ebaluazio eta Kalitate Atalaren bidez.

Horiek horrela, beharrezkoa da Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariaren urtarrilaren 4ko 1/2012 Foru Agindua aldatzea, Nafarroako Administrazio Publikoetako Zerbitzu Publikoen Kalitatearen VI. Sarirako deialdia, 2012. urterakoa, egitura organiko berrira egokitzeko.

Horrenbestez, azaldutakoa oinarri hartuta eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Deialdiaren 4., 5., 7. eta 9. oinarriak aldatzea, honela idatzita geldituko direnak:

    Laugarrena.-Hautagaitzak aurkeztea.

    Honako hau dioen tokian:

  2. (...) Navarrería kaleko 39an, 2. solairuan (Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Ebaluazio eta Kalitate Zerbitzua).

    Honela behar du:

  3. (...) Tomás Caballero parkeko 1ean, 2. solairuan (Ebaluazio eta Kalitate Atala).

    Bosgarrena.-Epaimahaia.

    Honako hau dioen tokian:

  4. (...) Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Kalitatearen eta Etengabeko Hobekuntzaren Ataleko burua arituko da.

  5. (...) Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen ebazpenaren bidez (...).

    Honela behar du:

  6. (...) Gobernu Irekiaren eta Teknologia Berrien Zuzendaritza Nagusiko Ebaluazio eta Kalitate Ataleko burua arituko da.

  7. (...) Gobernu Irekiaren eta Teknologia Berrien zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez (...).

    ...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR