84/2011 FORU AGINDUA, otsailaren 24koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, 2011n Nafarroako Foru Komunitatean abere lehiaketak antolatzeko laguntzak emateko deialdia onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren uztailaren 29ko 411/2008 Foru Aginduaren bidez (martxoaren 16ko 121/2009 Foru Aginduak eta martxoaren 3ko 99/2010 Foru Aginduak aldatua), Nafarroako Foru Komunitatean abere lehiaketak antolatzeko laguntzak arautzen dira.

Aldez aurretik, arau hori Europako Batzordeko Nekazaritzako eta Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiari jakinarazi zitzaion. Organo horrek Espainiako agintariek igorritako informazio laburtuaren idazkia jaso zuela adierazi, eta goian aipatutako arau proiektua erregistratu zuen, XA 314/2008 zenbakiarekin.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 18. eta 19. artikuluek ezartzen dutenez, diru-laguntzak emateko prozedura ofizioz hasiko da, lehenik organo eskudunak diru-laguntzari buruzko araua edo deialdia eta oinarri arautzaileak ezarri dituenean, salbu eta lehenagotik ezarrita badaude.

Laguntzetarako araubideak 2013ra arteko indarraldia duenez, bidezkoa da, foru agindu honen bitartez, Nafarroako Foru Komunitatean 2011n abere lehiaketak antolatzeko laguntzak emateko deialdia onestea.

Foru agindu honi Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea aplikatuko zaio.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. 2011n Nafarroako Foru Komunitatean abere lehiaketak antolatzeko laguntzak emateko deialdia onestea.

  2. 50.000 euroko gastua baimentzea, 2011ko gastuen aurrekontuko "Abere lehiaketetarako laguntzak" izeneko 711001 71310 4609 412202 kontu-sailaren kargura, foru agindu honen ondoriozko gastu konpromisoei erantzuteko.

  3. Deialdi honetarako aplikatzekoak...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR