71/2011 FORU AGINDUA, martxoaren 3koa, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak emana, kirol klubek eta kirol klub filialek Espainiako, autonomia erkidegoen arteko eta nazioarteko lehiaketa ofizial ez-profesionaletan parte hartzeko diru-laguntzen 2011. urteko deialdia onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Gobernuaren helburuetako batzuk hauek dira: kirol jarduera hedatzea eta Nafarroaren irudia sustatzea Nafarroako Erresuma markaren bitartez. Hori lortzeko, lankidetza ekonomikorako formulak bilatu behar dira, goi lehiaketako klubek Komunitatean oinarrizko kirolaren sustapenean eta bere duintze prozesuan egiten duten lan garrantzitsuaren aintzatespena eta elkarlana nabarmentzeko. Horrek biztanlegoaren sektore guztiak gorputz ariketara eta kirolera hurbiltzea errazten du.

Eremu horretan, administrazioak Foru Komunitateko modalitate jakin bateko maila goreneko kirol klubak aintzatesteak eta laguntza ofiziala emateak oinarrizko kirola egiteko estimulua sortzen du, eta hori kirolean lortu beharreko helburua da. Halaber, horrek agerian uzten du modalitateko maila goreneko kirol klubak Nafarroako Gobernuaren aldetik jasotzen duen laguntza instituzionala. Biztanlegoaren zati handi bat klubarekin identifikatua sentitzen da eta Nafarroa Espainian eta nazioartean sustatzen laguntzen du.

Nafarroako Kirolari buruzko uztailaren 5eko 15/2001 Foru Legearen helburua kirola arautu, antolatu, sustatu eta koordinatzea da, Konstituzioaren eta gainerako antolamendu juridikoaren arabera Nafarroako Foru Komunitateari dagozkion eskumenen eremuan.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak Nafarroako Aurrekontu Orokorren bizkar emandako diru-laguntza guztiak, Nafarroako aurrekontu orokorren kargura ematen direnak, arautzen ditu, eta bertan ezartzen dira printzipio orokorrak, kontzeptuak, irizpideak, eskumenak, eginbeharrak eta erantzukizunak, baita diru-laguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko bidea ere.

Espainiako, autonomia erkidegoen arteko edo nazioarteko lehiaketa ofizial ez-profesionaletan, goi mailakoetan edo apalagoetan parte-hartzeko kirol klubek izanen dituzten laguntzak argitu eta finkatzeko asmoz, egoki da deialdi bat onestea, Kirolari buruzko Foru Legearen araberakoa, klubendako laguntza eta diru-laguntzen oinarri arautzaileak ezartzeko.

Gobernuak 2010eko urriaren 29an hartutako Erabakiaren bidez onespena eman zitzaion deialdi honetako laguntza eskaerak banakako ebaluazioaren bidez tramitatzeari.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak eta Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 125/2007 Foru Dekretuak eman dizkidaten ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Kirol klubek eta kirol klub filialek Espainiako, autonomia erkidegoen arteko eta nazioarteko lehiaketa ofizial ez-profesionaletan parte hartzeko diru-laguntzen 2011. urteko deialdiaren oinarriak onestea. Foru agindu honen 1. eranskinean ageri dira.

  2. Diru-laguntzen deialdi honetan aurkezten diren eskaerak baloratzeko baremoa eta irizpideak onestea. Foru agindu honen 2. eranskinean ageri dira.

  3. Deialdi hau aurrera eramateko, 2.381.000 (bi milioi eta hirurehun eta laurogeita bat mila) euroko gastua baimentzea. Diru hori ordainduko da Nafarroako 2011ko Aurrekontu Orokorretan "Kirol entitateak, hitzarmenak eta laguntzak" izeneko 940002-95120-4819-336109 kontu-sailaren kargura.

  4. Foru agindu hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

  5. Foru agindu hau igortzea Nafarroako Kirolaren Institutuari, Kirol Zuzendariordetzari, Nafarroako Kirolaren Institutuko Idazkaritza Nagusiaren eta Kirol arloko Kide Anitzeko Organoen Zerbitzuari, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Nafarroako Kirolaren Institutuan duen Kontu-hartzailetza Delegatuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

    Iruñean, 2011ko martxoaren 3an.-Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilaria, María Isabel García Malo.

  6. ERANSKINA

    Kirol klubentzako eta kirol klub filialentzako diru-laguntzen deialdiaren oinarri arautzaileak, 2010-2011 denboraldian Espainiako, autonomia erkidegoen arteko eta nazioarteko lehiaketa ofizial ez-profesionaletan parte hartzeko

  7. Xedea.

    Foru agindu honen xedea da Nafarroako kirol klubei eta kirol klub filialei 2011rako diru-laguntzak emateko araubidea ezartzea, Espainiako, autonomia erkidegoen arteko eta nazioarteko lehiaketa ofizial ez-profesionaletan parte hartzeko, edo kirol denboraldiak 2010eko iraila/urrian hasi eta 2011ko maiaitza/ekainean bukatuko dituztenei, betiere ere eranskin honetan ezarten diren betebeharrak betetzen badituzte.

    Laguntzak onura publikokoak dira, Nafarroako bizilagunen kirol jarduera sustatzen eta zabaltzen laguntzen dutelako.

    Diru-laguntzak banakako ebaluazioaren bidez tramitatuko dira, eta kirol klubetako talde eta kirolariek Espainiako eta nazioarteko kirol federazioen egutegi ofizialetan dauden lehiaketetan eta Nafarroako Kirol Institutuko Kirol Zuzendariordetzak interes berezikotzat jotzen dituen bestelakoetan parte hartzetik datozen gastuak hein batean ordaintzen laguntzeko izanen dira.

  8. Onuradunak eta betebeharrak.

    2.1. Nafarroako irabazi asmorik gabeko kirol klubek eta kirol klub filialek, Nafarroako Kirol Entitateen Erregistroan inskribatuek, jaso ditzakete deialdi honetako laguntzak, baldin eta 2011n Espainiako, autonomia erkidegoen arteko eta nazioarteko lehiaketa ofizial ez-profesionaletan parte hartzen badute edo beren kirol denboraldiak 2010eko iraila/urrian hasi eta 2011ko maiatza/ekainean bukatzen badituzte, eta kasuan kasuko Nafarroako kirol federazioei atxikita badaude.

    Nafarroako Gobernuaren irudi korporatiboa eta "Nafarroako Erresuma. Lur Anitza" marka sustatzeko 2011n Nafarroako Gobernuarekin kirol babesgorako kontratuak itunduta dituzten klubetako taldeak deialdi honetatik kanpo geratuko dira.

    2.2. Bakarka egiten diren kiroletan, bakarkako kirolari horiek ere laguntza jasotzen ahal dute, baina klubaren bidez betiere. Kirolari horien lizentzia Nafarroako federazioaren bidez lortu beharko da eta, hala balegokio, Espainiako Federazioak Nafarroan duen ordezkaritzaren bidez.

    Nafarroan kirol federaziorik ez badago, kirolariek Espainiako Federazioarekin tramitatuko dute lizentzia, kluben bidez. Klub horiek Espainiako Federazioari atxikita egonen dira.

  9. Diru-laguntzaren zenbatekoa.

    3.1. Deialdi honetan 2011rako aurrekontuan erabilgarri dagoen zenbatekoaren arabera zehaztuko da diru-laguntza, eta ebazpen bidez ezarriko da zenbateko laguntza eman deialdi honen 2. eranskinean finkatu mugen artean, aipatu baremoari eta aplikazioko irizpideei jarraituz.

    3.2. Laguntzak ez dira inola ere izanen defizita edo diruz lagundutako jardueraren kostuaren %70 baino handiagoak; kasu hori gertatuz gero, diru-laguntzaren zenbatekoa murriztuko da.

  10. Eskaerak aurkeztea.

    4.1. Diru-laguntzarako eskaerak Nafarroako Kirol Institutuaren Erregistroan aurkeztuko dira (Arrieta, 25-1.a) edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38,4. artikuluan ezarritako edozein bideren bitartez, Nafarroako Kirol Institutuan eskuratzen den inprimakia erabilita.

    4.2. Bukatu gabeko lehiaketetarako diru-laguntzak jasotzeko eskaerarekin batera (moduluak), laguntza berehala jasotzeko arrazoia azaltzen duen behar ekonomikoen justifikazioa ere aurkeztu beharko da. Honako kasu hauetan onartuko da:

    1. Kirol klubak, beren taldeek Espainiako lehiaketa gorenetan parte hartzen dutenean.

    2. Kirol klubak, beren taldeek kirol arloko ezaugarriengatik edo ikuspegi ekonomikotik interes berezikotzat jotzen diren lehiaketetan parte hartzen dutenean, betiere eskaera aurretik egin bada eta Kirol Zuzendariordetzak onetsi baldin badu. Horretaz gainera, talde horiek Kirol Zuzendariordetzak interes berezikotzat jotzen dituen lehiaketetan parte hartzen dutenean (2. eranskina, 1.3 A puntua).

    Bukatu gabeko lehiaketetarako diru-laguntzen eskaerak foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta 30 egun naturaleko epean aurkeztuko dira.

    4.3. Bukatutako lehiaketetarako diru-laguntzen eskaerak jarduera edo lehiaketa bukatu eta 30 egun naturaleko epean aurkeztuko dira. Bere taldea edo kirolariak lehiatu diren azken jardunaldia edo jarduera joko da bukaeratzat, eta ez beste talde edo kirolari batzuek parte hartzen duten bere lehiaketako beste fase edo jardunaldi batzuk.

    4.4. Dokumentazioa.

    Diru-laguntza eskatzen duten klubek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

    1. Espainiako maila gorenean edo interes bereziko lehiaketetan taldeak dituzten klubak, hots, 4.2 oinarrian aipatutako kasua (Bukatu gabeko lehiaketak, moduluak).

  11. Hasierako dokumentazioa:

    1. Talde bakoitzeko eskabide bat, Nafarroako Kirolaren Institutuak emanen duen ereduaren araberakoa (4. eranskina).

    2. Lehiaketaren egutegi ofiziala eta araudia.

    3. Eskatzailearen erantzukizuneko aitorpena, zerga arloko eta Gizarte Segurantzako betebeharrak eginak eta eguneraturik dituela eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioarekin eta haren erakunde autonomoekin zorrik ez duela adierazteko.

    4. Eskaera aurkezten den egunera arte egindako gastuen zerrenda. Bertan, diru-laguntzarekin finantzatu diren jarduerak eta haien kostua deskribatuko dira, eta izandako gastu guztiak zehaztuta azalduko. Klubeko buruak eta idazkariak sinatutako ziurtagiria ere sartuko da, adierazten duena diru-laguntzaren xedeko lehiaketetan parte hartzeak ekarri dituen diru-sarrera eta gastu guztien jatorrizko agiriak eskuragarri daudela eta klubaren kontabilitate liburuetan jaso direla. Kirolariei edo teknikariei ordainketak egiten zaizkienean, banakako izen zerrenda erantsi beharko da.

    5. Diru-laguntzaren xedeko gastuaren zenbatekoa 12.000 eurotik gorakoa denean, onuradunak erantzukizuneko aitorpena aurkeztu beharko du, non azalduko baitu hornitzailea eragimen eta ekonomia irizpideei jarraituz hautatu dela, aholkularitza edo laguntza enpresek ekipamendu ondasunez hornitzen edo zerbitzuak ematen dituztenean.

    6. Laguntza berehala jasotzeko behar ekonomikoak justifikatuko dituen eskaera behar bezala betea.

  12. Azken frogagiriak.

    Lehiaketa bukatutakoan, jarduera edo lehiaketa bukatu eta 30 egun naturaleko epean, jardueraren azken...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR