97/2008 FORU AGINDUA, abuztuaren 18koa, Osasun kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Ikerketa Klinikorako Etika Batzordearen kide batzuk aldatzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Urriaren 4ko 308/1993 Foru Dekretuaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Ikerketa Klinikorako Etika Batzordea sortu zen. Ekainaren 24ko 252/1996 Foru Dekretuaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Ikerketa Klinikorako Etika Batzorde horren osaera aldatu zen.

Nafarroako Foru Komunitateko Ikerketa Klinikorako Etika Batzordearen jarduketa eremua Foru Komunitatean medikamentuekin edo ikerketa klinikoaren fasean dauden produktuekin egiten diren entsegu kliniko guztiak dira.

Urriaren 4ko 308/1993 Foru Dekretuaren 4.3 artikuluak xedatzen du Nafarroako Foru Komunitateko Ikerketa Klinikorako Etika Batzordeko kideak Osasun kontseilariak emandako foru agindu baten bidez izendatuko direla.

Egungo batzordeko kideak Osasun kontseilariak otsailaren 4an emaniko 5/2004 Foru Aginduaren bidez izendatu ziren. Denbora luzea iragan denez, komeni da Ikerketa Klinikorako Etika Batzordeko kideetako batzuk aldatzea.

Hori horrela, eta urriaren 4ko 308/1993 Foru Dekretuaren 4.3 artikuluan ezarritakoarekin bat,

AGINDU DUT:

  1. Nafarroako Foru Komunitateko Ikerketa Klinikorako Etika Batzordeak honako kide hauek izanen ditu:

    Batzordeko burua: Javier Gost Garde jauna.

    Lehendakariordea: Juan Erviti López jauna.

    Mahaikide-idazkaria: Olga Díaz de Rada Pardo andrea.

    Kideak:

    José María Aréjola Salinas jauna.

    Javier Alvarez-Cienfuegos Suarez jauna.

    María Jesús Balana Asurmendi andrea.

    María Luisa Barrena Landaluce jauna.

    Idoia...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR