122/2008 FORU DEKRETUA, abenduaren 15ekoa, Barne Zuzendaritza Nagusiari atxikirik dauden gidarien berariazko araubidea erregulatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

Barne Zuzendaritza Nagusiari gidari lanpostuarekin atxikirik dauden langileek egiten dituzten zerbitzuek, batez ere agintari baten zerbitzuan aritzen direnean, Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko gainontzeko langileendako orokorrean ezarritakoen aldean ezaugarri berezi eta desberdinak dauzkate, hau dela eta, beharrezkoa da eginkizun horiek arautzea.

Langile hauen arautzeak beren berariazko araubidearen ezaugarri guztiak kontuan izan ditzan, zerbitzu emateari buruzko alderdiez gain, hurrengo hauek hartuko ditu kontuan: zein taldetakoa den zehaztea, berariazko araudi honen ondorioz esleituta dituzten ordainsari osagarriak eta lanpostuetan sartzeko sistema.

Azkenik, egungo egoera foru dekretu honen araudira egokitzeko araubide iragankor baten aplikazioa arautzen da, bai egun eginkizun horiek betetzen dituzten langileei, bai plantilla organikoan diren hutsuneei dagokienez.

Hori horrela, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak proposatuta, Nafarroako Kontseiluarekin bat eta Nafarroako Gobernuak 2008ko abenduaren 15eko bilkuran hartutako erabakiari jarraikiz,

DEKRETATU DUT:

  1. artikulua. Foru dekretuaren helburua eta aplikazio eremua.

    Foru dekretu honen xedea da Barne Zuzendaritza Nagusiari gidari lanpostuarekin atxikirik dauden langileen berariazko araubidea erregulatzea, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuan ezarritakoarekin bat.

  2. artikulua. Gidariei lanak eta eginkizunak esleitzea.

  3. Gidariei lanak eta eginkizunak esleitzea, eta hauen artean agintari bat eramateko zerbitzuak, Barne zuzendari nagusiak eginen du, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren 5.1.a) artikuluaren bidez emandako eskudantziak erabiliz.

  4. Barne Zuzendaritza Nagusiko gidarien zerbitzua emateko araubidea desberdina izanen da agintari bat eramateko eginkizunak betetetzen dituzten edo ez kontuan izanda.

  5. artikulua. Agintari bat eramateko eginkizunak betetzen dituzten gidarien zerbitzu emateko araubidea.

  6. Agintari baten zerbitzuko gidariek esleituta dituzten eginkizunak betetzea, zerbitzua ematen dioten agintariaren agendaren menpekoa izanen da. Hau dela eta, ezinezkoa da ordutegiari buruzko aurreikuspen orokorrik egitea. Beraz, agintari baten zerbitzuko eginkizunak betetzen dituzten gidariek...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR