7/2013 EBAZPENA, urtarrilaren 3koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, agintzen duena bete dadila 6909/2009 kasazio-errekurtsoaren gainean Auzitegi Goreneko Administrazioarekiko Auzien Salak 2012ko maiatzaren 14an emandako epai irmoa, bere horretan. Francisco Javier Labiano Amatriáin eta Pablo Romero Merino jaunek jarri zuten errekurtso hori, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salak 671/2008 prozedura arrunteko autoetan 2009ko urriaren 30ean emandako 627. epaiaren aurka.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren urtarrilaren 7ko 71/2008 Ebazpenean ezarri zen Francisco Javier Labiano Amatriáin eta Pablo Romero Merino jaunak ezin zirela funtzionario izendatu, mantentze-lanetako ofizialen lanpostuetarako, deialdian eskatutako tituluetako baten jabe direla ez frogatzeagatik. Francisco Javier Labiano Amatriáin eta Pablo Romero Merino jaunek gora jotzeko errekurtsoak jarri zituzten ebazpen horren aurka, eta, errekurtso horiek ezetsirik, errekurtsogileek sustatutako 671/2008 prozedura arrunteko autoetan epaia eman zuen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salak, 2009ko urriaren 30ean. Jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ezetsi zuen epai hark, eta deklaratu zuen aurkaratutako jarduketa administratiboa antolamendu juridikoarekin bat zetorrela.

Interesdunek aurreko epaiaren aurkako kasazio-errekurtsoa jarririk, Auzitegi Gorenaren Administrazioarekiko Auzien Salak epaia eman du 2012ko maiatzaren 14an, eta hartan errekurtsoa baietsi egin du, eta deklaratu du errekurtsogileek badutela eskubidea mantentze-lanetako ofizial izendatuak izateko, deialdian aurreikusitako epaimahaiak igorritako proposamenarekin bat.

Epaia irmo bihurturik, bidezko da betetzea.

Hartarako, kontuan hartu behar da errekurtsogileak jadanik badirela Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario, 1. mailako ofizialaren lanpostua dutela, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen maiatzaren 27ko 75/2009 Ebazpen bidez deitutako sarrerarako hautaketa prozedurak gainditu ondoren.

Interesdunek idazki bat aurkeztu dute epaia bete dadin. Hartan, Pablo Romero Merino jaunak adierazten du Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan 1. mailako ofizialaren zerbitzuak ematen jarraitu nahi duela, hari atxikirik baitago gaur egun. Francisco Javier Labiano Amatriáin jaunak, ordea, aukeratu du erreferentziako deialdian eskainitako mantentze-lanetako lanpostu bati atxikia izatea, hain zuzen ere 4974 lanpostu hutsari. Gizarte Politiketako Departamentuaren menpeko Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko Printzearen Gotorlekua Gazteen Egoitzari atxikirik dago lanpostu hori.

Azaldutakoarekin bat, bidezkoa da, epaia betez, errekurtsogileak mantentze-lanetako ofizial izendatzea atzeraeraginezko efektuekin, ez ordea interesdunek eskatzen duten egunetik aurrera, baizik hirugarrenen eskubideak kaltetu gabe izendapenari ahal den atzeraeraginik...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR