257/2008 FORU AGINDUA, ekainaren 30ekoa, Familia, Kirol, Gazteria eta Gizarte Gaietako kontseilariak emana, Nafarroako enpresa eta erakunde publiko edo pribatuentzako 2008ko diru-laguntzen deialdia onesten duena, Erakundeetan emakumeen eta gizonen arteko aukera berdintasunerako planak egin eta garatzeko.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Abenduaren 18ko 90/2006 Foru Dekretuaren arabera, Nafarroako Berdintasunerako Institutuak emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzea du xede, Nafarroako bizitza politikoko, ekonomikoko, kulturaleko eta sozialeko esparru guztietan. Horretarako, sexuen arteko berdintasuna ahalbidetzen duten baldintzak bultzatuko ditu, izatezko eta zuzenbidezko osotasuna eragozten duten oztopoak gainditzeko eta Nafarroako emakumeen eta gizonen gaineko bereizkeria mota guztiak deuseztatzeko.

Nafarroako Foru Komunitateko emakumeen eta gizonen aukera berdintasunerako I. planean (2006-2010), Sustapen ekonomikoa, enplegua eta prestakuntza izeneko 1. arloan, 1.3. helburu gisa ageri da Nafarroako emakumeek lanpostu egonkorrak berdintasunez eskura ditzaten sustatzea. Bestalde, 1.4. helburua da emakumeek lan merkatuan berdintasunez iraun eta aurreratzea eta, azkenik, 1.5. helburua da negoziazio kolektiboari generoko ikuspuntua eranstea.

Helburu horiek betetzeko, Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren bitartez, egoki deritzo enpresa eta entitate pribatu eta publikoei laguntza eta baliabide ekonomikoak ematea, horiek Aukera berdintasunerako planak egin eta gara ditzaten, euren garapen estrategikoa eta kalitate eta kudeaketa sistemekin bat.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta haren lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez eta Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 125/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan eskurantzen arabera,

AGINDU DUT:

  1. Nafarroako enpresa eta erakunde publiko edo pribatuentzako 2008ko diru-laguntzen deialdia onestea, erakundeetan emakumeen eta gizonen aukera berdintasunerako planak egin eta garatzeko. Oinarriak foru agindu honen eranskinean ageri dira.

  2. 159.933 euroko gastua baimentzea, 2008ko gastuen aurrekontuko "Erakundeetan berdintasun planak egiteko transferentziak" izeneko 930001 94000 4709 232200 kontu-sailaren kontura.

  3. Foru agindu honen berri ematea Nafarroako Berdintasunerako Institutuari eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

    Iruñean, 2008ko ekainaren 30ean.-Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilaria, María Isabel García Malo.

    ERANSKINA

    Arauak

  4. oinarria. Xedea eta helburua.

    Deialdi honen xedea da Nafarroan helbideratuta dauden enpresa edo erakunde publiko edo pribatuentzako 2008ko diru-laguntzak norgehiagoka bidez ematea. Diru-laguntzak erakundeetan emakumeen eta gizonen aukera berdintasunerako planak egin eta garatzeko dira eta honako helburuak dituzte:

  5. -Aukera berdintasunerako planen lanketa sustatzea, bai barne antolamenduari, bai zerbitzu edo produktuak emateari dagokienez.

  6. -Enpresek eta erakundeek egindako emakumeen eta gizonen aukera berdintasunerako planak abian jartzea eta garatzea.

  7. oinarria. Erakunde eskatzaileak eta betebeharrak.

    Deialdi honetako diru-laguntzak jasotzen ahalko dituzte enpresa edo erakunde publiko edo pribatu guztiek, edozein izanik ere haien araubide juridikoa, baldintza hauek betetzen badituzte:

    1. Nafarroako Foru Komunitatean egotea.

    2. Gutxienez 10 langilez osatutako plantilla edukitzea.

    3. Erakundeko pertsona bat aukera berdintasunerako planaren proiektuaren edo prozesuaren arduradun izendatzea.

    4. Laguntza teknikoa kontratatzea aurreikusten bada, erakundeetan genero eta aukera berdintasunean adituak diren eta enpresetan antzeko kontratuak egiten gutxienez bi urteko esperientzia duten entitate aholku-emaileak kontratatzeko konpromisoa hartzea.

  8. oinarria. Diru-laguntza jaso dezaketen proiektuak eta horiek gauzatzeko epea.

  9. 2008ko urtarrilaren 1etik abenduaren 19ra bitarte egin eta gauzatu diren aukera berdintasunerako planetarako emanen dira diru-laguntzak.

  10. Diru-laguntza jaso dezaketen proiektuak:

    2.1. Erakundearentzako aukera berdintasunerako plana egitea. Planak honako hauek bildu beharko ditu:

    1. Haren barne antolaketaren nahiz eskaintzen dituen produktu edo zerbitzuen gaineko berdintasunari buruzko diagnostikoa.

    2. Lan munduko genero desberdintasunari buruzko sentsibilizazioa edo/eta prestakuntza, eta hori islatzea diagnostikoaren emaitza nagusietan, errazago ulertzeko eta berdintasun plana egiteko abiapuntuntzat erabiltzeko. Gutxienez 10 ordu iraunen du eta plantillako langile askok parte hartuko dute.

    3. Emakumeen eta gizonen arteko aukera berdintasunerako plan bat diseinatzea, barne antolamenduari zuzendua, zerbitzuak edo produktuak emateko.

      2.2. Erakundearen aukera berdintasunerako planaren garapena:

    4. Haren barne antolaketaren nahiz eskaintzen dituen produktu edo zerbitzuen gaineko berdintasunari buruzko azterlanak.

    5. Lan munduko genero desberdintasunari...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR