54/2009 FORU DEKRETUA, ekainaren 8koa; honen bidez garatzen da maiatzaren 30eko 8/2008 Foru Legea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun arloko langile diplomadunen lanbide karreraren sistema ezarri eta finantzabiderako kreditu gehikuntza onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Zioen azalpena

Urriaren 20ko 11/1992 Foru Legeak, zeinak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen berariazko araubidea arautzen baitu, 34. artikuluan ezartzen du zein diren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak erabiliko dituen formulak bere langileen barne-igoerarako, eta d) letran honela dio: "d) Lanbide-karreran edo bestelako elementuetan oinarrituriko lansari izaerako eragingarriak ezartzeko, Nafarroako Gobernuak, halakorik bada, Foru Lege proiektu bat igorriko dio Parlamentuari."

Maiatzaren 30eko 8/2008 Foru Legearen bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun arloko langile diplomadunen lanbide karreraren sistema ezarri, eta hori finantzatzeko kreditu gehikuntza onetsi zen. Foru lege horretan erregelamenduzko garapenaren aipamen batzuk egiten dira, hura erabat aplikatu ahal izateko. Azken xedapenetako bigarrenean, bestalde, Nafarroako Gobernuari ahalmena ematen zaio foru legea garatu eta betearazteko behar diren xedapen guztiak eman ditzan.

Horrenbestez, Osasuneko kontseilariak proposaturik, Nafarroako Kontseiluarekin ados, eta Nafarroako Gobernuak 2009ko ekainaren 8an hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

  1. KAPITULUA

    Xedapen orokorrak

    1. artikulua. Foru dekretuaren helburua eta aplikazio eremua.

    2. Foru dekretu honen xedea maiatzaren 30eko 8/2008 Foru Legea garatzeko arauak ematea da; foru lege horren bidez Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun arloko langile diplomadunen lanbide karreraren sistema ezarri da eta finantzabiderako kreditu gehikuntza onetsi zen.

    3. Maiatzaren 30eko 8/2008 Foru Legearen seigarren xedapen gehigarriaren arabera, foru lege horretan Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun arloko langile diplomadunentzat ezarritako lanbide karreraren sistema aplikatzekoa izanen zaie, halaber, Osasun Departamentuko eta hari atxikitako erakunde autonomoetako osasun arloko langile diplomadunei. Beraz, foru dekretu honetako arauak ere aplikatzekoak zaizkie. Hori dela eta, kontuan hartuko dira berezitasun hauek:

      1. Lanpostu baten jabe izanik atxikia egotearen betekizuna Osasun Zuzendaritza Nagusia eta Nafarroako Lan Osasunaren Institutua osatzen dituzten zerbitzuei dagokie.

      2. Ebaluazio Batzordearen proposamena, halakorik bada, Nafarroako Gobernuko Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko kontseilariari igorriko zaio.

    4. artikulua. Definizioak.

    5. Helburuak noraino bete diren baloratzeari begira ondokoak hartuko dira lantaldetzat:

      1. Arau orokor gisa, oinarrizko osasun laguntzako taldeak, adimen osasuneko taldeak eta administrazioko eta osasun laguntzako unitateak, zerbitzu maila dutenak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren esparruan eta zerbitzuko zuzendaritza maila dutenak Osasun Departamentuko Zuzendaritza Nagusiaren eta Nafarroako Lan Osasunaren Institutuaren esparruan.

      2. Zerbitzu azpiko maila duten administrazioko eta osasun laguntzako unitateak, zerbitzu bati atxikita ez badaude. Alabaina, aipatutako unitateetako bik edo gehiagok egiten dituzten jarduerak elkarren mendekoak edo osagarriak izan eta baterako helburuak ezartzen ahal direnean, zentroko zuzendaritzak unitate horiek lantalde bakarrean sartu ahalko ditu, kasu bakoitzean zehaztu beharreko arduradunaren zuzendaritzapean.

      3. Zerbitzu bati atxikitako administrazioko eta osasun laguntzako unitateak, bereizten baldin badira bolumen edo espezializazio arrazoiengatik lantalde autonomo bat osatzeko, zerbitzuko buruak edo zuzendariak proposaturik eta zentroko zuzendaritzak onarturik.

    6. Foru dekretu honen aplikaziorako, aurreko idatz-zatian aipatutako administrazioko eta osasun laguntzako unitateetako burua izanen da lantaldearen arduraduna. Berariaz zehazten den arduraduna ere halakotzat hartuko da, 1. idatz-zatiko b) letran aurreikusitakoarekin bat.

    7. Foru dekretu hau aplikatzeko, zentroko zuzendaritzatzat hartuko da:

      1. Oinarrizko Osasun Laguntzako kasuan kasuko zuzendariordetza, lehen laguntzako taldeei eta ospitalez kanpoko larrialdi zerbitzuei dagokienez.

      2. Adimen Osasuneko Zuzendariordetza, horren mendeko zentro, zerbitzu eta unitateei dagokienez.

      3. Anbulatorioak Koordinatzeko Zuzendariordetza, laguntza espezializatuko anbulatorioei atxikitako zerbitzu eta unitateei dagokienez.

      4. Uztailaren 3ko 45/2006 Foru Dekretuaren 33. artikuluaren arabera Laguntza Espezializatuko Zuzendaritzari atxikita dauden zentroen zuzendaritza. Nafarroako Odol Transfusiorako Zentroa eta Ikerketa Biomedikoaren Zentroa alde batera uzten dira, horiei dagokienez Laguntza Espezializatuko Zuzendaritza hartuko baita zentroko zuzendaritzatzat.

      5. Kasuan kasuko zuzendariordetza edo, horrelakorik ezean, zuzendaritza, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren mendekoak izan baina a), b), c) eta d) letretan azaldutako zentro, zerbitzu eta unitateei atxikita ez dauden profesionalei dagokienez.

      6. Osasun Zuzendaritza Nagusia, berari atxikitako profesionalak biltzen dituzten zerbitzuei dagokienez.

      7. Kudeaketako Zuzendaritza, Nafarroako Lan Osasunaren Institutuari atxikitako profesionalak biltzen dituzten zerbitzuei dagokienez.

  2. KAPITULUA

    Mailaz igotzeko betekizunak.

    1. artikulua. Mailaz igotzea.

    2. Lanbide karrerako mailetan gora egiteko, profesionalak frogatu beharko ditu lanbide jardueran iraun duen urteei, laguntza arloko jarduerei eta hobekuntza eta gaurkotze profesionalekoei dagozkien merezimenduak, maiatzaren 30eko 8/2008 Foru Legearen 4.2 artikuluan ezarritako moduan.

    3. Nolanahi ere, behar adinako iraunaldia osatu eta foru dekretu honetan laguntza arloko jarduerei eta hobekuntza eta gaurkotze profesionalekoei buruz eskatzen diren puntuazio-baldintzak bete, eta hurrengo urteko urtarrilaren 1etik aurrera sortuko ditu ondorioak maila-igoerak.

    4. Abenduaren 18ko 376/2000 Foru Dekretuan ezarritako irizpideak aplikatuko dira merezimenduak baloratzeko. Foru dekretu horren bidez arauak eman ziren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko fakultatiboentzako lanbide karrerako sistema arautu zuen apirilaren 6ko 11/1999 Foru Legea garatzeko.

    5. artikulua. Puntuazioa iraunaldiko urteengatik.

    6. Lanbide karrerako maila bakoitzera igotzeko, frogatu behar da maiatzaren 30eko 8/2008 Foru Legearen aplikazio esparruko lanetan urte kopuru jakin bat iraun izana, horretarako izendaturik:

  3. mailarako: 5 urte.

  4. mailarako: 7 urte.

  5. mailarako: 8 urte.

  6. mailarako: 5 urte.

    1. Iraunaldiarengatiko puntuazioa zehaztean puntu bat emanen da zerbitzu urte bakoitzeko, edo zati proportzionala, zerbitzu aldia urtebetetik beherakoa denean. Gehieneko puntu kopurua apirilaren 6ko 11/1999 Foru Legean maila bakoitzerako ezarritakoa izanen da.

    2. Honako baldintza hauek betetzen dituzten zerbitzu aldiak bakarrik baloratuko dira:

      1. Aldi horietan profesionalak zerbitzu aktiboan edo zerbitzu berezietan jardun izana izendapen libreko lanpostuetan, edozein administrazio publikotan, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bateginak, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsiak, aurreikusten duenarekin bat.

      2. Izendapenez lanpostuaren jabe izanik Europar Batasuneko estatu kideetako osasun sistema publikoetan egindako zerbitzuak izatea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen berariazko araubidea arautzen duen urriaren 20ko 11/1992 Foru Legearen eranskineko osasun arloko diplomadunen estamentuan ageri diren espezialitateetakoak.

    3. Ez dira kontuan hartuko maiatzaren 30eko 8/2008 Foru Legearen aplikazio esparrutik kanpoko izendapenen ondorioz emandako zerbitzuak, lege horren 2.2 artikuluan xedatutakoarekin bat.

    4. artikulua. Baremoagatiko puntuazioa.

    5. Baremoagatiko puntuazioak honako atalak ditu:

      1. Osasun laguntzako jarduera.

        Atal honetan baloratuko dira bai lantaldearen helburuak edo kudeaketa-itunak zenbateraino bete diren, bai profesionalak helburu horiek betetzeko bere gain hartutako ardura eta parte-hartzearen maila ere.

      2. Hobekuntza eta gaurkotze profesionalak.

        Atal honetan hauek baloratuko dira:

        1) Prestakuntza...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR