40/2011 FORU AGINDUA, urriaren 19koa, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariak emana, 2008-2011 aldirako txikizkako saltokiak modernizatzeko diru-laguntzari dagokion deialdiaren indarraldia eta eskabideak aurkezteko epea aldatzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Berrikuntza, Enpresa eta Enpleguko kontseilariak ekainaren 12an emandako 195/2008 Foru Aginduaren bidez, txikizkako saltokiak modernizatzeko diru-laguntzaren araubidea ezarri zen 2008-2011 aldirako.

Gero, Enpresako zuzendari nagusiak emandako otsailaren 10eko 113E/2011 Ebazpenaren bidez, txikizkako saltokiak modernizatzeko diru-laguntzaren deialdia onetsi zen 2008-2011 aldirako, eta 1.325.000 euroko gastua baimendu zen.

Egoera ekonomikoaren bilakaera eta ekitaldi honetarako diru-sarreren aurreikuspenak direla eta, Nafarroako Gobernuak, 2011ko irailaren 7an hartutako Erabakiaren bidez, aurrekontu egonkortasunaren helburua beteko dela ziurtatzeko, muga bat ezarri zuen ekitaldi honetan egin beharreko gastu ez finantzariorako, eta horrek murrizketa ekarri zuen Nafarroako 2011ko Aurrekontu Orokorretan aurreikusitako zenbatekoan.

Bestalde, aipatutako erabakia betetzeko, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emandako irailaren 8ko 132/2011 Foru Aginduak Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuan egin beharreko gastu doikuntza ezarri du.

Horregatik denagatik, eta aurrekontu egonkortasunaren helburua beteko dela bermatzeko, beharrezkoa da txikizkako saltokiak modernizatzeko 2011ko diru-laguntzaren deialdian baimendutako gastua aldatzea; murrizketa horri ekiteko aldez aurreko eta beharrezko urratsa da laguntzen deialdi horren indarraldia bukaraztea eta hartarako eskabideak aurkezteko epea ere bukaraztea.

Ekainaren 12ko 195/2008 Foru Aginduaren azken xedapen bakarrean ezartzen da 2011ko abenduaren 31 arte egonen dela indarrean foru agindu hori; horregatik, foru agindu horren 6. artikuluan adierazitakoarekin bat, laguntzen deialdi horretarako eskabideak aurkezteko epea egun horretan...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR