163/2009 EBAZPENA, apirilaren 21ekoa, Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana, 2009-2010 ikasturtean Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe itunduetan hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleei laguntzeko beharrezkoak diren langileak eta diru-baliabideak esleitzeko deialdi publikoaren oinarriak onesten dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

2009ko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 24ko 21/2008 Foru Legeak 38.6 artikuluan ezartzen du hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleak edo gizarte edo kultur egoera ahulean daudenak dituzten Haur Hezkuntzako eta Derrigorrezko Irakaskuntzetako ikastetxe itunduek bestelako diru-baliabideak eta langileak izanen dituztela, behar diren txosten teknikoek finkatzen dutenaren arabera banatuko direnak, Hezkuntza Departamentuak onetsi beharreko deialdi publiko baten bidez. Hortaz, beharrezkoa da 2009-2010 ikasturtean beharko diren baliabideak esleitzeko deialdia onestea.

Nafarroako Gobernuak, 2009ko martxoaren 16an hartutako Erabakiaren bidez, 3.872.034,66 euroko urte anitzeko gastua onetsi zuen, deialdi hori finantzatzeko.

Hortaz, Aniztasunaren, Orientazioaren eta Kultura-aniztasunaren Zerbitzuko zuzendariak emandako txostena ikusirik, non proposatzen baita 2008-2009 ikasturtean Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe itunduetan hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleei laguntzeko beharrezkoak diren langileak eta diru-baliabideak esleitzeko deialdi publikoaren oinarriak onestea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluko d) idatz-zatiak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

  1. Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe itunduetan, 2009-2010 ikasturtean, hezkuntza premia bereziak eta hezkuntza sostenguko bestelako premia berariazkoak dituzten ikasleei laguntzeko beharrezkoak diren baliabideak emanez hezkuntzako konpentsazioa lortu ahal izateko deialdi publikoaren oinarri arautzaileak onestea.

  2. Deialdi honen xedeko langileak eta diru-baliabideak finantzatzeko 3.872.034,66 euroko kostua onestea, gehienez, honela banaturik:

  3. 265.566,88 euro, 2009ko aurrekontuko "Hezkuntza premia bereziak. Irakaskuntza pribatuarendako diru-laguntzak" izeneko 410003-41140-4811-322000 kontu-sailetik finantzatuko dira. Gainerakoa, 2.606.467,78 euro, 2010eko gastuen aurrekontuan izen horiekin prestatzen diren kontu-sailen kargura.

  4. Ebazpen hau eta I., II. eta III. eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

  5. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuari, Aniztasunaren, Orientazioaren eta Kultura-aniztasunaren Zerbitzuari, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari, Giza Baliabideen Zerbitzuari, Ikastetxeen, Ikasketetarako Laguntzen eta Azterlan Ekonomikoen Zerbitzuari, Eskolatze Batzordeko buruari, Ikastetxeen eta haien Finantzaketaren Atalari, Hezkuntza Premia Berezien Atalari, Hezkuntza Itunen Bulegoari eta Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzaten.

    Iruñean, 2009ko apirilaren 21ean.-Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia, Teresa Aranaz Jiménez.

    1. ERANSKINA

    Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe itunduetan, 2009-2010 ikasturtean, hezkuntza premia bereziak eta hezkuntza sostenguko bestelako premia berariazkoak dituzten ikasleei laguntzeko beharrezkoak diren baliabideak emanez hezkuntzako konpentsazioa lortu ahal izateko deialdi publikoaren oinarri arautzaileak

  6. Deialdiaren xedea.

    Deialdi honen xedea da langileak eta diru-baliabideak esleitu eta ematea hezkuntza premia bereziak eta hezkuntza sostenguko bestelako premia berariazkoak dituzten Haur Hezkuntzako, Oinarrizko Hezkuntzako eta Derrigorrezkoaren Ondoko Hezkuntzako ikasleak (azken hauen kasuan gaztelaniazko zeinuen hizkuntzaren interpreteendako eta mugitzeko ezgaitasuna duten ikasleen begiraleendako bakarrik) eskolatzen laguntzen duten ikastetxe itunduei.

    Deialdi honetan ulertuko da hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleak direla Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 73. artikuluan aipatzen direnak, hots, beren eskolatzearen denbora batean edo osoan hezkuntza arloko laguntza eta arreta berariazkoa behar dutenak, ezgaitasunen bat edo portaeraren nahaste larriak izateagatik.

    Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleei laguntzeko behar diren baliabideak emanen dira, 2008-2009 ikasturtean emandako langileak aldatu, murriztu edo kenduz, hala badagokio, eta beste baliabide batzuk emanez premia gehiago edo bestelakoak dauden tokietan.

    Deialdi honetan ez dira sartzen Hezkuntza Bereziko ikastetxe itundu berariazkoak, ez eta Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetako erdibideko garapenaren nahaste orokorreko unitateetan eta Bigarren Hezkuntzako curriculum bereziko unitateetan diharduten ikasleak ere (begiraleendako baliabideak izan ezik, beharrak mugitzeko ezgaitasunaren ondoriozkoak badira), kasuan-kasuan hezkuntza itun berariazkoa dute eta. Halaber, ez dira sartu curriculum egokitzapenak aurretik egiteko baliabideak, ez eta eskolan atzeratuta dabiltzanen ikasleendako aniztasunari laguntzeko beste neurri arrunt batzuk hartzeko baliabideak ere, horiek itun arrunteko zuzkiduretan sartuta baitaude.

    Beraz, oraingo baliabideak aldatu edo luzatzeagatik edo beste batzuk esleitzeagatik ebazpen honen arabera ematen direnak, oso-osorik, hezkuntza premia bereziak edo hezkuntza sostenguko bestelako premia berariazkoak dituzten ikasleendako izanen dira. Premia horiek ezgaitasun fisikoei, psikikoei, zentzumenezkoei lotuak izanen dira edo adimen gaixotasun larria edo portaeraren nahaste larriak adieraziko dituzte. Ikasleak ikastetxe arrunt batean integrazio modalitatean eskolaturik egonen dira.

    1. eranskineko 1. eta 2. tauletan adierazitako kategorietako batekoak izan behar dute deialdi honetan aipatu ikasleek, eta baliabide espezializatuak haientzat eskatuko dira.

  7. Eskaerak egiteko epea eta aurkeztu beharreko agiriak.

    2.1.a) Aipatu ezaugarriak dituzten ikasleak eskolatzen dituzten ikastetxe itunduek eskaera orria aurkeztu beharko dute departamentu honetako Aniztasunaren, Orientazioaren eta Kultura-aniztasunaren Zerbitzuari zuzenduta, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko epean, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiko Erregistroan edo azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako tokietan edo ekainaren 23ko 70/2008 Foru Dekretuan aipatzen den Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko erregistro orokor elektronikoaren bidez.

    2.1.b) Erreserban uzten diren langileak eskatzeko (eranskin honen 5.4 puntua), eskaerak aurkezteko epea 2009ko urriaren 13an bukatuko da, eta horiek ere departamentu honetako Aniztasunaren, Orientazioaren eta Kultura-aniztasunaren Zerbitzura igorriko dira. Aurreko lerroaldean aipatu tokietan aurkeztu beharko dira eskaerak.

    2.2. Eskaera...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR