182/2008 FORU AGINDUA, irailaren 10ekoa, Ekonomia eta Ogasun kontseilariak emana, S-91 eredua onesten duena, Sozietateen gaineko Zergaren eta finkagune iraunkorrei dagokien Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren ordainketa zatikatuak egiteko aitorpen-likidazioetan erabiltzeko.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen 73. artikuluak ezartzen duenaren arabera, urte bakoitzeko urriaren lehenbiziko hogei egun naturaletan, zerga horretako subjektu pasiboek aldez aurreko ordainketa bat eginen dute, ekitaldi horri dagokion likidazioaren kontura. Horretarako bi aukerabide dituzte. Subjektu pasiboek ordainketa zatikatuaren aukerabidea hautatzen badute, S-91 ereduan berariaz adierazi beharko dute.

Nafarroako Zerga Ogasunaren esparruan baliabide elektroniko, informatiko eta telematikoen (EIT) erabilera arautzen duen uztailaren 17ko 50/2006 Foru Dekretuak Nafarroako Zerga Ogasunaren esparruan zergen aplikaziorako teknika elektroniko, informatiko eta telematikoak ugaritu eta hobetzen ditu. Horrela, alde batetik, zergapekoek errazago bete ahal izanen dituzte zerga betebeharrak (bai materialak bai formalak), eta bestetik, errespetatu eginen dira haien eskubide eta bermeak; azkenik, zergen aplikazioan Administrazioaren eraginkortasuna areagotu eginen da.

Foru agindu honetan Interneten bidezko aurkezpen telematikoa egiteko baldintza orokorrak eta prozedura finkatzen dira. Gainera, Nafarroako Zerga Ogasunak prestatu duen laguntza programa erabiltzen ez duten tributudunek bidali beharreko aitorpen-likidazioen fitxategiek eduki beharreko erregistroen diseinuak zehazten dira. Erregistroen diseinu horiek foru agindu honen II. eranskinean agertzen dira.

Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorreko zazpigarren xedapen gehigarrian baimena ematen zaio Ekonomia eta Ogasun kontseilariari foru agindu bidez erregula dezan zergadunek eta entitateek zein kasutan eta baldintzatan aurkezten ahal dituzten baliabide elektronikoak, informatikoak eta telematikoak erabiliz aitorpenak, jakinarazpenak, aitorpen-likidazioak, autolikidazioak edo tributuen arloko araudiak eskatutako beste agiri guztiak.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. S-91 eredua onestea.

  2. S-91 eredua onetsi da, Sozietateen gaineko Zergaren eta finkagune iraunkorrei dagokien Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren ordainketa zatikatuak egiteko aitorpen-likidazioetan erabiltzeko. Eredua foru agindu honen I. eranskinean agertzen da.

  3. S-91 eredua bide telematikoz aurkez daiteke, subjektu pasiboak hala nahi badu, salbu eta nahitaez bide telematikoz aurkeztu behar dituzten subjektu pasiboen kasuan. Aurkezpen telematiko hori foru agindu honen 4. eta 5. artikuluetan ezarritako baldintza orokorrei eta prozedurari jarraikiz eginen da.

  4. Subjektu pasiboek ordainketa zatikatua egiteko bigarren aukerabidea hartuz gero, Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen 73. artikuluan xedatutakoaren arabera, berariaz adierazi beharko dute S-91 ereduaren aitorpenean, foru agindu honen 3.2 artikuluan ezartzen den epearen barrenean.

  5. artikulua. Aitortu beharra.

    Aitorpena S-91 ereduaren arabera egitera behartuta daudenak hauek dira: Sozietateen gaineko Zergaren subjektu pasiboak, 24/1996 Foru Legearen 11. artikuluan aipatzen direnak, Hitzarmen Ekonomikoaren 18. artikuluan xedatutakoaren arabera Nafarroako foru araudia aplikatzen badute, bai eta finkagune iraunkorrei dagokien Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren zergadunak ere, Hitzarmen Ekonomikoaren 28. artikuluan xedatutakoaren arabera Nafarroako foru araudia aplikatzen badute, betiere zerga horien ordainketa zatikatuak egin behar baldin badituzte Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Legearen 73. artikuluan ezarritakoarekin bat.

  6. artikulua. Aurkezteko tokia eta epea, eta ordaintzeko modua.

  7. Foru agindu honen bitartez onetsitako autolikidazioaren eredua Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Ekonomia eta Ogasun Departamentuan aurkeztu beharko da edo posta ziurtatuaz bertara igorri, beste administrazio batzuetan aurkeztu behar diren aitorpenak galarazi gabe, zergak Nafarroaz kanpoko beste toki batean ere ordaindu behar diren kasuetan.

    Nafarroako Foru Komunitatearen dirubilketa erregelamendua onesten duen uztailaren 2ko 177/2001 Foru Dekretuaren xedapen gehigarrian xedatutakoaren arabera, entitate laguntzaileetan ere aurkezten ahalko da.

    Hurrengo atalean ezartzen den epetik kanpora aurkeztutako aitorpenak Ekonomia eta Ogasun Departamentuko bulego iraunkorretan aurkeztuko dira edo, bestela, posta ziurtatuaren bidez igorriko.

  8. S-91 aitorpen-likidazioaren eredua urte bakoitzeko urriko lehenengo hogei egun naturalen barruan aurkeztu beharko da.

  9. Subjektu pasiboak, aurreko 2. atalean aipatzen den epearen barrenean, behartuta egonen dira autolikidaziotik ateratako tributu-zorra Nafarroako Ogasun Publikoaren lankide den edozein finantza entitatetan sartzera. Diru-sarrera egiteko, "720 ordain-gutuna" erabiliko da. Gainera, ordaintzeko onartuta dagoen beste edozein bide erabiliz egin dezakete diru-sarrera.

  10. artikulua. S-91 ereduaren aurkezpen telematikoa egiteko baldintza orokorrak.

  11. S-91 ereduaren aurkezpen telematikoa egiteko baldintza hauek bete beharko dira:

    1. Aitortzaileak identifikazio fiskaleko zenbakia eduki beharko du (IFZ).

    2. Aitortzaileak ziurtagiri elektronikoa eduki beharko du, Nafarroako Zerga Ogasunak onartua, Nafarroako Zerga Ogasunaren esparruan baliabide elektroniko, informatiko eta telematikoen (EIT) erabilera arautzen duen uztailaren 17ko 50/2006 Foru Dekretuan ezarrita dagoenari jarraikiz.

      Baimenduta dauden ziurtagiri elektronikoen eta ziurtapen zerbitzu-emaileen zerrenda...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR