216/2009 EBAZPENA, otsailaren 6koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren errektoreak emana, Unibertsitateko Irakaskidegoetako hamahiru lanpostu sarbide-lehiaketa publikoaren bidez betetzeko deialdia egiten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Ikusirik 2009ko urtarrilaren 27ko Erabakia, Unibertsitateko irakaskidegoetako lanpostuak sortzen dituena, eta lanpostu horiek dagokion sarbide-lehiaketaren bidez betetzen dituena.

Honako hauek xedatutakoari jarraikiz: apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoak aldatu zuen Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 62. artikulua, urriaren 5eko 1312/2007 Errege Dekretua, gaikuntza nazionala ezartzen baitu, eta urriaren 5eko 1313/2007 Errege Dekretua, unibertsitateko irakaskidegoetara sartzeko lehiaketen araubidea arautzen baitu, eta bestalde, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuak onesten dituen maiatzaren 12ko 110/2003 Foru Dekretuaren 80. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Unibertsitateko Funtzionarioen Irakaskidegoetako sarbide-lehiaketen Arautegian ezarritakoaren arabera, Gobernu Kontseiluak 2004ko ekainaren 22ko erabakiaren bidez onetsi baitzuen, bidezko da errektoreak formaliza dezala unibertsitateko irakaskidegoetako lanpostuak eskuratzeko deialdia.

Ikusirik Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren txostena.

Irakasleen Gaietarako errektoreordeak proposaturik

Kontu-hartzailearen txostena izanda.

Lege indardunek eman dizkidaten eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.-Lehiaketa publikorako deialdia egitea Unibertsitate Irakaskidegoetako lanpostuak, deialdiaren I. Eranskinean datozenak, betetzeko.

Bigarrena.-Deialdia arautzen duten oinarriak, ebazpen honekin batera doazenak, onestea.

Hirugarrena.-Deialdiak sortutako gastuak, eta ondoren lanpostuak betetzeko egindako gastuak, 2009ko aurrekontuetan horretarako ezarriko diren kontusailei egotziko zaizkie.

Laugarrena.-Ebazpen hau eta deialdiaren oinarriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta "Estatuko Aldizkari Ofizialean" argitaratzeko agintzea.

Bosgarrena.-Ebazpen honek administrazio-bidea agortzen du, Unibertsitateei buruzko Lege Organikoaren 6.4 artikuluak xedatzen duenari jarraikiz, eta aukeran, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke errektorearen aurrean, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako epaitegietan, hilabeteko epean lehenengo kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

DEIALDIAREN OINARRIAK

  1. -Arau orokorrak

    Lehiaketa hau ondoko hauetan xedatutakoak arautuko du: apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoak aldatzen duen Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoa; urriaren 5eko 1312/2007 Errege Dekretua, gaikuntza nazionala ezartzen duena, urriaren 5eko 1313/2007 Errege Dekretua, Unibertsitateko Irakaskidegoetako sarbide-lehiaketen araubidea arautzen duena, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Gobernu Kontseiluak 2004ko ekainaren 22an onetsitako erabakia, eta ordezko izaerarekin Estatuko funtzionario zibilen legeria orokorra eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea.

  2. -Izangaiek bete beharrekoak

    2.1. Lehiaketa honetan parte hartzeko, baldintza orokor hauek bete behar dira:

    1. Espainiarra izatea. Nolanahi ere, Europar Batasuneko gainerako estaturen bateko herritarrek edo Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzekoa zaion estaturen bateko herritarrek baldintza berberetan parte hartu ahalko dute. Halaber, Espainiako eta Europar Batasuneko estatuetako edo Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzekoa zaion estaturen bateko herritarren ezkontideek parte hartu ahal izango dute, betiere zuzenbidearen arabera bananduta ez badaude, nazionalitatea duenaren ondorengoek eta haren ezkontidearen ondorengoek ere parte hartu ahal izango dute, baldin eta 21 urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, beraien kontura bizi badira.

      Hautaprobetan parte hartzeko eskaera aurkeztean, nazionalitatea egiaztatu behar da, bai eta, bidezkoa bada, ahaidetasun-harremana eta gurasoen kontura bizitzearen harremana ere, maiatzaren 18ko 543/2001 Errege Dekretuak 8. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz. Dekretu horrek langileen joan-etorri askea aplikatzekoa zaion estaturen bateko herritarrak Estatuko Administrazio Orokorreko eta bere organismo publikoetako enplegu publikora sartzeko modua arautzen du.

      Nazionalitatea eta deialdian eskatutako gainerako betekizunak dagozkien dokumentuen bidez egiaztatuko dira, beren jatorrizko herrialdeko agintari eskumendunek egiaztaturik eta gaztelaniara itzulita.

    2. Adina: hamasei urte beteak izatea, eta erretiroko adina gainditua ez izatea.

    3. Diziplinako espedientearen bidez edozein Administrazio Publikotako zerbitzutik bazterturik ez egotea, eta funtzio publikoak garatu ahal izateko ezgaitua ez egotea. Espainiakoa ez beste nazionalitatea dutenek ere diziplina-zehapen edo zigor kondenaren bidez beren estatuetako funtzio publikoetan aritzeko indargabetuta ez daudela egiaztatu beharko dute.

    4. Deialdiaren xede diren lanpostuak betetzea galarazten duen gaixotasunik, muga fisikorik edo psikikorik ez edukitzea.

      2.2. Eskatzaileek ondotik aipatzen diren berariazko betebeharrak bildu beharko dituzte:

    5. Hautagaiak gaituak egongo dira dagokion Unibertsitateko Irakaskidegorako, urriaren 5eko 1312/2007 Errege Dekretuak, unibertsitateko kidegoetara sartzeko gaikuntza nazionala ezartzen duenak, 12. eta 13. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.

      Halaber, parte hartu ahalko dute uztailaren 26ko 774/2002 Errege Dekretuan, unibertsitateko funtzionarioen irakaskidegoetara sartzeko gaikuntza nazionalaren sistema arautzen duen horretan, ezarritakoari jarraikiz gaituta daudenek. Bestetik, ulertuko da Unibertsitate Eskolako katedradun izateko gaituak, Unibertsitateko irakasle titular izateko ere gaituak daudela.

      Bigarren oinarrian zerrendatutako betekizunak eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean edukiko dira, eta karrerako funtzionarioaren lanpostuaz jabetu arte beteko dira.

  3. -Eskaerak

    3.1. Sarbide-lehiaketa honetan parte hartu nahi dutenek, deialdi hau "Estatuko Aldizkari Ofizialean" argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, 15 egun balioduneko epean, ondoko dokumentu hauek aurkeztuko dizkiote Nafarroako Unibertsitate Publikoaren errektoreari, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Erregistro orokorrera igorrita, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako edozein prozeduraren bidez:

    1. Behar bezala betetako eskabidea, II. Eranskineko ereduaren arabera.

    2. Nortasun Agiri Nazionalaren, pasaportearen edo nortasun txartelaren fotokopia.

    3. 2.1 eta 2.2 oinarrietan lehiaketa honetan parte hartzeko ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzen duten egiaztagiriak.

    4. Ordaindu beharreko tasa ordaindu dela egiaztatzen duen agiria.

    Izangaiek 25 euro ordainduko dizkiote Nafarroako Unibertsitate Publikoari azterketarako eskubide gisa, Nafarroako Foru Erkidegoko Administrazioaren tasei eta prezio publikoei buruzko martxoaren 27ko 7/2001 Foru Legeak ezarritakoarekin bat etorriz. Diru-sarrera edo banku-transferentzia Nafarroako Rural Kutxan egingo da, 3008.0001.18.0700190523 zenbakidun kontu korrontean, honako hau adierazirik: "Nafarroako Unibertsitate Publikoa. Irakasle funtzionario izateko lehiaketa". Eskubide hauek ez badira ordaintzen eskaerak aurkezteko epean, ez da zuzentzen ahal, eta, beraz, izangaia baztertua izango da.

  4. -Izangaiak onartzea

    4.1. Eskaerak aurkezteko epea bukatu eta gero, errektoreak ebazpena emango du, gehienez 20 egun balioduneko epean, zeinak onartu eta baztertuen zerrenda onetsi egingo baitu. Ebazpen hori, onartu eta baztertuen zerrenda osoekin batera, eta baztertu izanaren zergatikoekin batera, Administrazio eraikineko (Arrosadiko campusa z/g) iragarki-oholean jarriko da, eta interneteko helbide honetan argitaratuko: http://www.unavarra.es, eta, gainera, izangaiei jakinaraziko zaie, bakoitzak eskaeran idatzi duen helbidera bidaliz.

    4.2. Ebazpen horren aurka, interesdunek erreklamazioa aurkeztu ahal izango dute, errektorearen aurrean, hamar eguneko epean, jakinarazpena jaso, eta biharamunetik kontatzen hasita, edo, bestela, epe berean, baztertzearen arrazoia zuzentzeko aukera izango dute. Epea amaitu eta gero, baztertzeko arrazoia zuzendu ez duten izangaiak behin betiko baztertuko dituzte lehiaketatik.

    4.3. Epe hori erreklamaziorik aurkeztu gabe igaro eta gero, edo aurkeztu direnak ebatzirik, errektoreak ebazpena emango du, izangaien zerrendak behin betiko bihurtuko dituena. Zerrenda horiek oinarri honetako 1. idatz-zatian ezarritako moduan argitaratu eta jakinaraziko dira.

  5. -Hautapen batzordeak

    5.1. Sarbide Batzordeen osaera deialdi honen III. Eranskinean dator.

    5.2. Urriaren 5eko 1313/2007 Errege Dekretuak, unibertsitateko irakaskidegoetara sartzeko lehiaketen araubidea arautzen duenak, 6.4 artikuluan xedatzen duenaren babesean, batzordekideen curriculuma interesdunen eskura dago Nafarroako Unibertsitate Publikoan.

    5.3. Batzordea gehienez bi hilabeteko epean eratu beharko da deialdia "Estatuko Aldizkari Ofizialean" argitaratzen denetik kontatzen hasita. Horretarako, batzordeburu titularrak, Batzordeko gainerako kideei aurretik kontsultatu eta gero, ebazpen bat emango du, interesdun guztiei jakinaraziko zaiena, deia egin dien egintzaren eguna baino hamabost egun...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR