71/009 FORU AGINDUA, otsailaren 16koa, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak emana, Nafarroako Foruzaingoaren Ikerkuntza Kriminaleko Arloa garatzen duena, brigaden eta taldeen maila arte.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Urtarrilaren 20ko 103/2008 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foruzaingoaren antolamendu eta funtzionamenduaren Erregelamendua aldatu zen hein batean. Erregelamendu hori uztailaren 26ko 265/2004 Foru Dekretuaren bitartez onetsi zen.

Erregelamenduzko testu horren 12 . artikuluak xedatzen du polizia etxeak, polizia arretarako bulegoak, brigadak eta taldeak sortu, aldatu edo kentzea Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari dagokiola, Barne zuzendari nagusiak proposaturik.

Bestalde, uztailaren 26ko 265/2004 Foru Dekretuak (urriaren 20ko 103/2008 Foru Dekretuaren bidez aldatu zenak) 29.2 artikuluan dio Ikerkuntza Kriminaleko Arloak Polizia Judizialaren Dibisioa, Polizia Zientifikoaren Dibisioa eta Informazio Dibisioa dituela bere egituraren barrenean.

Horregatik, arlo honetan indarra duen legediak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

  1. KAPITULUA

    Ikerkuntza Kriminaleko Arloaren antolaketa egitura

    1. ATALA

      Egitura orokorra

    2. artikulua. Arloari atxikitako taldea.

      Sostengu Teknologikorako Taldea Ikerkuntza Kriminaleko Arloari atxikita dago zuzenean, eta eginkizun hauek izanen ditu:

      1. Arloko langileek ikerketetan erabiltzen dituzten ekipo eta sistema teknologikoen mantentze-lanak, kudeaketa eta kontrola.

      2. Ikerkuntza Kriminaleko Arloaren polizia eginkizunei loturiko txostenak prestatzea, bereziki unitate brezien esku-hartzea behar ez dutenak.

      3. Agintari judizialek aurreko eginkizun horiei buruz eskatzen dizkioten txostenak prestatzea eta epaileak jakinaren gainean egotea eta baimena ematea behar duten jardueretarako eskaerak tramitatzea.

      4. Bakarrik edo beste batzuekin egiteko agintzen zaizkion bestelako eginkizunak, Foruzaingoaren eginbehar orokorren arabera.

    3. ATALA

      Polizia Judizialaren Dibisioa

    4. artikulua. Brigadak.

      Polizia Judizialaren Dibisioak honako brigada hauek biltzen ditu bere baitan:

      1. Delitu Ekonomikoen eta Ondarearen kontrako Delituen Brigada.

      2. Pertsonen kontrako Delituen Brigada.

      3. Osasunaren kontrako Delituen Brigada.

      4. Laguntzako Brigada.

    5. artikulua. Delitu Ekonomikoen eta Ondarearen kontrako Delituen Brigada.

    6. Delitu Ekonomikoen eta Ondarearen kontrako Delituen Brigadari Polizia Judizialaren Dibisioaren polizia eginkizunak zuzenean burutzea dagokio, bereziki, ordenamendu sozioekonomikoaren, ondarearen eta Ogasun publikoaren kontrako delituekin loturikoak. Brigadari dagozkio, orobat, bakarrik edo beste batzuekin egiteko agintzen zaizkion gainerako eginkizunak, Foruzaingoaren eginbehar orokorren arabera.

    7. Delitu Ekonomikoen eta Ondarearen kontrako Delituen Brigada unitate zentrala izanen da.

    8. artikulua. Pertsonen kontrako Delituen Brigada.

    9. Pertsonen kontrako Delituen Brigadari Polizia Judizialaren Dibisioaren polizia eginkizunak zuzenean burutzea dagokio, bereziki, pertsonen kontrako delituekin loturikoak.

    10. Pertsonen kontrako Delituen Brigadari Polizia Judizialaren Dibisioaren polizia eginkizunak zuzenean burutzea dagokio, bereziki, pertsonen segurtasunari eragiten dioten delitu teknologikoei loturikoak.

      Pertsonen kontrako Delituen Brigadari dagozkio, orobat, banaka edo taldeka agintzen zaizkion gainerako eginkizunak, Foruzaingoaren eginbehar orokorren arabera.

    11. Pertsonen kontrako Delituen Brigada unitate zentrala izanen da.

    12. artikulua. Osasunaren kontrako Delituen Brigada.

    13. Osasunaren kontrako Delituen Brigadari Polizia Judizialaren Dibisioaren polizia eginkizunak zuzenean burutzea dagokio, eta bereziki osasunaren aurkako delituei loturikoak, eta orobat, bakarrik edo beste batzuekin batera egiteko agintzen zaizkion gainerako eginkizunak, Foruzaingoaren...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR