3/2011 EBAZPENA, urtarrilaren 12koa, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana, Ingurumen ukipenetarako baimena ematen duena Arvenarako hornidura proiektua gauzatzeko Larraintzar eta Bizkarmendia kaleen arteko bidegurutzean, Burlatan, Gas Navarra, S.A.k sustaturik.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

2010eko irailaren 30ean, sustatzaileak Ingurumen ukipenetarako baimena eskatu zuen Arvenarako hornidura proiekturako, Larraintzar eta Bizkarmendia kaleen arteko bidegurutzean, Burlatan kokatzen baita.

35 m-ko adar bat (PE DN 32 mm-ko hodia) eginen da Burlatako saihesbidearen (Bizkarmendia kalea) eta Magdalenako Bidearen arteko bidegurutzean den hoditeriatik Arvenako instalazioetaraino (Burlatako 1. poligonoko 1476. lurzatia), aipatu bidea, Donejakue bidearekin bat egiten duena, gurutzatuta.

Espedientea abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 2C eranskineko I atalean sartua dago. Beraz, Ingurumen ukipenetarako baimena behar du. Foru dekretu horrek Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuen.

Foru dekretu horren 36. artikuluak ezartzen du Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariak Ingurumen ukipenetarako baimena eman edo ukatzeko ebazpen arrazoitua emanen duela, eskaera aurkeztu eta lau hilabeteko epean.

Espedienteak badu Ingurumen ukipenen azterlana, ukipen hori oso txikia dela dioena.

2010eko abenduaren 22an, Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak jarduketaren aldeko txostena eman zuen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Legeak araututako alderdiei dagokienez; orobat, Burlatako Udalaren aldekoa.

Espedientea osaturik dago eta nahikoa da, eta bertan dauden txostenak ikusirik, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak urriaren 10eko 426/2007 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

  1. Ingurumen ukipenetarako baimena ematea Arvenarako hornidura proiekturako. Burlatan kokatzen da, Larraintzar eta Bizkarramendia kaleen arteko bidegurutzean, eta Gas Navarra, S.A.k sustatzen du.

  2. Baimen hau sustatzaileak proposatutako zuzenketa neurriak eta lehengoratze neurriak betetzearen mende dago, eta baldintza hauek ere bete beharko dira:

    -Egin nahi den jarduerak uki ditzakeen edo obren trabagarri izan...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR