772/2011 FORU AGINDUA, azaroaren 7koa, Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariak emana, Hilotzak lurpetik ateratzeko Nafarroako Foru Komunitateko Protokoloa behin betiko onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Abenduaren 26ko 52/2007 Legeak, gerra zibilean eta diktadura garaian jazarpena edo indarkeria jasan zutenen eskubideak aitortu eta hedatu eta haien aldeko neurriak ezartzen dituenak, 12.1 artikuluan Gobernuari ahalmena ematen dio jakintza arlo anitzeko jarduketa zientifikoetarako protokoloa egiteko, administrazio publiko guztiekin elkarlanean, hilotzak lurpetik ateratzeko jarduketetan erakundeen lankidetza eta esku-hartze egokia bermatuko dituena, bai eta lankidetza hitzarmenak egiteko ere, horrelako lanetan parte hartzen duten gizarte erakundeei diruz laguntzeko.

Ildo horretan, Nafarroako Parlamentuak 2010eko ekainaren 25ean egin osoko bilkuran mozioa onetsi zuen, Nafarroako Gobernuari eskatzen diona hilotzak lurpetik ateratzeko protokoloa egin dezala, beste autonomia erkidego batzuek egin duten bezala.

Hilotzak lurpetik ateratzeko protokolo horretan gizarteak ahalik eta gehien parte hartu behar du, gai horrek gure gizarteko hainbat sektoretan eragiten dituen sentimendu eta kezka desberdinak jaso daitezen. Horregatik, protokoloaren zirriborroa jendaurrean jarri zen, Lehendakaritzako zuzendari nagusiaren maiatzaren 16ko 178/2011 Ebazpena 2011ko 102. Nafarroako Aldizkari Ofizialean (2011ko maiatzaren 27an) argitaratuz. Ebazpen horretan nahi duten guztiek alegazioak aurkeztu ahal izateko hilabeteko epea ezarri zen.

Epe horretan alegazio bat aurkeztu da, Fusilatuen Senitartekoen Elkarteko lehendakariak, Olga Alcega Madurga andreak, izenpetuta. Alegazio hori kontuan hartu da honi dagokionez: hilotzak lurpetik ateratzeko eskaerak oroimen historikoa aldarrikatzeko sortutako senitartekoen elkarteek ere egiten ahal dituzte.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Hilotzak lurpetik ateratzeko Nafarroako Foru Komunitateko Protokoloa onestea. Foru agindu honen eranskinean dago.

  2. Koordinazio Batzorde Teknikoa sortzea, protokolo honen ondoriozko jarduerak koordinatzeko. Batzorde hori Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko Departamentuaren menpe egonen da, eta hauek izanen dira haren kideak: Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko ordezkari bat, Kulturako Departamentuko ordezkari bat, Nafarroako Auzitegiko Medikuntzaren Institutuko auzitegiko mediku bat, arloan aritu eta ordezkaritza handia duten irabazi-asmorik gabeko entitateetako bateko ordezkari bat eta Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko Departamentuko Gobernuaren Idazkaritza Zerbitzuko zuzendaria.

  3. Foru agindu hau jakinaraztea Nafarroako Fusilatuen Senitartekoen Elkartera eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, eta adieraztea haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluarekin bat.

    Iruñean, 2011ko azaroaren 7an.-Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilaria, Roberto Jiménez Alli.

    HILOTZAK LURPETIK ATERATZEKO NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO PROTOKOLOA

    Lehena.-Protokolo honen xedeko jarduerak honako hauek eskatzen ahalko dituzte:

    1. Biktimen senitartekoek (ondorengo zuzenek).

    2. Oroimen historikoa aldarrikatzeko sortutako senitartekoen elkarteek. Kasu horretan, Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko Departamentuaren baimena eta gorpuzkiak aurkitzen diren toki entitateko gobernu organoena beharko dira, lanak hasi baino lehen.

    3. Leku batean hobia dagoela susmatzen bada, eta biktimen senitartekorik egon ezean, bertako udal mugapeetako udalek hasten ahalko dute espedientea. Espedientea hasi beharko da udalaren osoko bilkuraren erabaki baten bidez.

    Interesdunek hilotzak lurpetik ateratzeko arloan jarduketak egiteko baimenaren eskaera Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko Departamentuan aurkezten ahal dute.

    Bigarrena.-Protokolo hau nahitaez bete beharko da Nafarroako Foru Komunitatean hilotzak lurpetik ateratzeko egingo diren lan guztietan. Protokolo honen xedeko jarduketen jarraipena eta kontrola, protokoloa betetzen dela begiratzeko, Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko Departamentuari dagozkio.

    Hirugarrena.-Atariko ikerketen fasea.

    Fase horren helburua da ahalik eta zehatzen jakitea desagertutako pertsona nor zen eta zer gertatu zitzaion, eta tokian tokiko testuinguru historikoa ezagutzea. Horretarako, historialari, dokumentalista, elkarrizketatzaile eta psikologoen laguntza jasotzen ahalko da.

  4. -Jarduketak.

    Eskaerak abiapuntu izanen dira ikerketa prozesuari ekiteko. Horretarako, interesdunei argibideak eskatuko zaizkie: prozesuarekin zerikusia duten beren datu pertsonalak, desagertutako pertsonaren datuak, ehortzi zuten tokia, eguna eta inguruabarrak. Ahal dela, argazkiak, agiriak, objektuak eta bilaketarako beste datu jakingarri...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR